Ezberdinen arteko oinarrizko kontsentsuaz

Ezberdinen arteko oinarrizko kontsentsuazEzberdinen arteko Kontsentsuan oinarritzen omen da EAJren hizkuntza politika. Hara non, horixe bera aldarrikatzen du Idoia Mendia PSEko agintariak ere:
“Así se forjó ese consenso básico entre diferentes, con distintas referencias lingüísticas y sociales, el reflejo mismo de Euskadi. Trabajo parlamentario de recuperación del euskera en el que no estuvo HB, por decisión propia, porque en este país la izquierda abertzale no ha querido participar en la construcción de nada, ni siquiera de la normalización del euskera.”
Kontsentsua aldarrikatzeko formula bitxia, arerio politikoari belarrondokoa emanez bide nabar. Lotsa apurrik gabe gainera, ze ezker abertzaleari leporatzeko ez duela euskararen normalizazioan ekarpenik egin nahi izan, kopeta behar da. Eta nork esango eta PSEk!!!

Eremu publikoan zerbitzuak euskaraz ematen omen dira era normalizatuan
Ez da totela Mendia handia. Eta konfiantza handia behar du izan bere alderdiko informazio zerbitzuengan, berak ez baitu apenas euskara erabiltzen, egiten duenean nabari zaion bezala.
Baten batek esan dio zerbitzu publikoetan euskara normalizatu dela, eta berak sinetsi.
Ez hori bakarrik. Euskara ikasi nahi izan duenak, ikasi duela diosku sendo. Lotsa zertarako?
“Pasados 32 años, … los esfuerzos y recursos empleados, han permitido que toda una generación se haya podido formar ya, si así lo ha querido, en lengua vasca,…
Además, las instituciones públicas han generalizado la prestación de sus servicios en euskera, no sin dificultades en determinadas áreas más euskaldunes, pero sí de una forma más habitual. Normalizada, como quería la ley.”

Erronkak beti besterenak… edo gutxi gastau, eta bueltak amari!
“Hay ahora otro reto. Conseguir que el euskera sea además lengua de uso habitual también en el ámbito privado” dio barreari eutsiz.
Euskara eremu publikoan “normalizatuta” (eta eremu publikoko langile euskaldunak ohartu ere egin gabe!), eremu pribatua besterik ez zaigu falta. Hau da po-po-poza! Goazen ospatzera!

Eta jarraian, diruen eta hizkuntza eskakizunen kudeaketaz lezio magistrala:
“No se pueden pretender presupuestos análogos a los que se empleaban cuando había que formar a empleados públicos que desconocían la lengua, si desde hace tiempo los puestos de los trabajadores que acceden a las Administraciones vienen definidos por perfiles”.

Ezjakintasunez ala fede txarrez?
Administrazio publikoetako lanpostu gehienek dute perfila (hizkuntza eskakizuna) ezarrita, baina perfil horri ez bazaio igarotako derrigortasun data atxikitzen, ez du ezertarako balio, eta langile erdaldunak eskuratu ahal izango du lanpostua. Hori gertatzen da Jaurlaritzako lanpostuen %50ean gutxi gorabehera. Hori, eta lanpostu askori ezarritako hizkuntza eskakizunak (1.ak eta 2.ak hain zuzen) ez duela euskaraz lan egiteko maila nahikoa bermatzen ere bai, besteak beste.
Langile publikoen euskarazko prestakuntzan asko dago egiteke, baina asko.
Baina dagoela lasai Mendia andrea. Ziur nago egungo agintariek ez luketela inbertituko langile baten euskalduntzean, Patxi López Lehendakari erdaldun konpletoa EZ euskalduntzen PSE-k xahutu zuen diruaren laurdenik ere.

Demagogia egiten ari dela uste dugu, bai.
“Algunos a esto le llaman demagogia. Los socialistas hemos apoyado todo el proceso de normalización desde su origen hasta la actualidad, como bien saben en el Gobierno. Pero discrepamos en la manera en la que se manejan las prioridades… También prefiero optar por la persona, como concluye Aresti “Maldiciendo en el muelle de Zorrotza”: Eta esan nuen, Beti paratuko naiz gizonaren alde.”

Baina Mendia eta PSE, Aresti ez bezala, gizon erdaldunaren alde paratu dira beti. Gizon eta emakume euskaldunak bost axola, ostera. Bere proposamenei, ohiko jardunari eta bere espainiera hutsezko blogari erreparatu besterik ez dago.

“Kontsentsuan oinarritutako” hizkuntza politika honen emaitzei erreparatuta, Jaurlaritzak hausnarketa egin behar lukeela ematen du.

Ezberdinen arteko oinarrizko kontsentsuaz

3 pentsamendu “Ezberdinen arteko oinarrizko kontsentsuaz”-ri buruz

  • PSOElisto gehienak nazionalista espainiar muturrekoak dira.

    “¿Para qué asuntos importantes sirve el catalán? Se aprende idiomas para tener más cultura, pero no en catalán”
    M. Antonia Trujillo. PSOEko ministra ohia. 2013-12-14

    “Companys acabó en prisión y sometido a un consejo de guerra (y fusilado). La lección: España no va a permitir la secesión unilateral de ninguna parte de su territorio”
    Txiki Benegas. (kurrikulum luzea) 2013-12-20

    «Desterremos palabras que nos afectan e indignan a todos como crisis, paro, pobreza, desigualdad, corrupción, violencia de género, decadencia institucional e independentismo»
    Pedro Sanchez, PSOEko idazkari nagusia, 2014-07-27

  • Hare gehiago:

    “El euskera debe desaparecer. Para el reforzamiento de los lazos entre el País Vasco y España, el euskara debe obligatoriamente desaparecer; para los socialistas españoles la lengua vasca no tiene lugar en la sociedad moderna; además, ¿no se pierde ella? El argumento mayor de los nacionalistas vascos es la lengua, enteramente diferente de la española, con la cual no tiene ningún punto de contacto. Pero la lengua vasca desaparece rápidamente, sin que nadie pueda evitarlo.”.La lucha de clases, (PSOE-ren aldizkaria) Bilbao, 1911

  • Jon Intxaurraga

    Idoia Mendiaren euskara mailak euskaraz ikasi izanak ez duela, berez, inor euskaldun osorik bihurtzen argi eta garbi erakusten du baita asko dagoela egiteko geure hizkuntza normalizatzeko ere. Bera ez bada euskaraz mintzatzeko dituen gabeziak ikusteko gai, jai dauka euskararen normalizazioren inguruan mintzatzeko (eta ni ez naiz aditu bat baina ikastolako ikasle batek hain euskara trakets batean entzuteak mina ematen du).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude