Ezagutzen duzu Maitia baino politikari prestuagorik?

Frantxua Maitia politikari sozialista izango da, seguru asko, Euskal Herri guztian postu, kargu eta izendapen gehien dituena. Nik, bederen, ez dut ezagutzen beste bat bere ipurdia  hainbeste esertokitan pausatzen duenik.francois-maitia-attaque-par-marine-le-pen-c-archives-pp_849095_490x326Gizon arras ospetsua denik ezin uka, Ipar eta Hego, bietan hainbestetan ageri den politikari euskaldunik ez da errazki aurkitzen. Egia esan, Hegoaldean berak duen presentzia, euskaldun izate hutsari ere zor zaio neurri handi batean, bere garain PPko Iturgaitz pantaila guztietan ageri zen antzera.

Gogoeta hau berrikitan egin dut, hain juxtu IkasBi elkartearekin izandako eztabaida baten karietara. Elkarte honek euskararen diruak gardentasunik gabe eta gaizki erabili izanaz akusatu dute Euskara Elkargoa eta bai aurreko lehendakari Brissonek eta bai Matiak bera, biolentzia handiz mintzatu izana eta gezurretan ibiltzea egotzi diete IkasBiko gurasoen ordezkariei.

Baina ez dut sarrera hau IkasBi aferaz mintzatzeko asmotan hasi. Izaten ahal da ni baino hoberik halako gai sakonaren azterketa ZuZeun egiteko! Nik beste zerbait dut xede, hain juxtu eztabaida horren harira ezagutu dudan kaontu harrigarri bat nahi nuke hemen erakutsi. SudOuest egunkariko iruzkinen artean, bada La Zèzette moduan sinatzen duen norbait. Frantxua Maitiak dituen kargu guztiak zerrendatzen ditu eta jarri naiz pentsatzen ez dudala beste inor ezagutzen halakorik edo, bederen, ez datorkidala hainbeste gauza egiteko balio duen inor burura.

Agian zeuri bai, etorriko zaizu beste norbaiten izena eta eskertuko nizuke iruzkinetan botatzea, baina begiratu tentuz zerrendari, okerrak egiteko beldurrez itzuli ez baditut ere  ulertzeko modukoak eta asko baitira Maitia jaunari aitortzen zaizkion merituak.
Politikagintza lokaleko karguak

  • Conseiller Général des Pyrénées-Atlantiques (canton de Saint Jean Pied de Port)
  • Délégué à la politique linguistique et aux coopérations transfrontalières et décentralisée,
  • Membre de la Commission Permanente et de la Commission Europe et Coopérations du Conseil Général

Departamentuko ordezkaritza

  • Secrétaire Général de l’association départementale des Elus de Montagne

Eskualdeko ordezkaritza

  • Vice-Président du Conseil Régional d’Aquitaine
  • Depuis mars 2010 chargé de l’Europe et des Coopérations interrégionales et Transfrontalières
  • Membre de la Commission Permanente du Conseil Régional d’Aquitaine, du GIA Coopérations interrégionales et européennes
  • Membre des Conseils d’Administration du Lycée de Soule, du Lycée Professionnel Champo de Mauléon et du Lycée de Navarre de Saint Jean Pied de Port
  • Coordinnateur des Projets Collectifs de Développement de la Soule-Xiberoa et Basse Navarre-Baxe Nafarroa

Mendiarekin loturikoak

  • Président de la Commission Permanente du Comité de Massif des Pyrénées
  • Membre du Comité Directeur de l’Association Nationale des Elus de Montagne
  • Vice-Président de l’ADEPFO et Présidence de diverses formations-développements
  • Administrateur du Parc National des Pyrénées
  • Président du Comité Territorial du Pôle touristique de la Montagne basque
  • Membre du Bureau de l’Association Européenne Elus Montagne

Mugazgaineko kooperazioarekikoak

  • Vice-Président de l’Association des Régions Frontalières d’Europe
  • Délégué du Conseil régional d’Aquitaine à la Commission Arc Atlantique et à la Conférence des Régions Périphériques et Maritimes
  • Comités de suivi et de programmation du POCTEFA-Interreg-4 A France-Espagne-Andorre
  • Commissions institutionnelles Aquitaine-Euskadi, Aquitaine-Navarre, Aquitaine-Aragon
  • Membre du Consorcio de la Communauté de Travail des Pyrénées
  • Membre du Comité Exécutif et Trésorier de l’Association pour la Conférence Atlantique Trans-Pyrénées

Arrantza

  • Membre du Conseil d’Administration de l’AGLIA (Association du Grand Littoral Atlantique)

Ipar Euskal Herrikoak

  • Membre du Comité de suivi du Contrat Territorial Pays-Basque
  • Président de l’Office Public de la Langue Basque
  • Vice-Président de l’Institut Culturel Basque
  • Membre du Bureau du Conseil de Développement du Pays-Basque et Vice-président du Conseil des Elus du Pays-Basque
  • Membre de la Conférence Territoriale Santé Navarre-Côte Basque

Beste zenbait

  • Vice-Président de l’Association de Coopération Interrégionale Les Chemins de Compostelle
  • Membre du Conseil d’Administration de l’établissement La Rosée à BANCA (accueil de polyhandicapés)
  • Membre de Aholku Batzordea d’Euskadi (comité consultatif de la langue basque)
  • Président de l’Association d’Insertion LAGUN

Eta gainera, Chevalier izendatu dute birritan, behin Merituaren Orden Nazionalekoa eta bestean Ohorezko Legioarena.

Denak ikus daitezke haren aurkezpen orrialdean, eta gogoz bazara, hortxe dituzu aukeran weba eta bloga ere bai, oraingo honetan euskaraz Miñondo lagun zendu berriari ohorezko adioa egiten.

Nahi duzuna esango duzu, baina ez da makala gizon hau. Ezagutzen duzu beste bat?

Airetik bizi naiz. Ia.

4 pentsamendu “Ezagutzen duzu Maitia baino politikari prestuagorik?”-ri buruz

  • Postu gehiegi izatea ez da bakarrik alde hontako gauza e? Tipo hau zerri zikina duk (niretzako behintzat), Euskaldun peto petoa eta buru menderatua (edo interesengatik menderatua) dauka, bera Frantsesa da lehengo naiz eta Frantzia Euskaraz trufatu behin ta berriro, hemengo PSOE bezalakoa da (txarrago jendea estiman duelako), Euskalduntasuna erabiltzen dute bainan benetan Espainiatar edo Frantsesak dia.

    Artikuluaren harira debekatua egon behar zan hainbeste postu eukitzeak, bestalde zenbat kobratzen du? Postu bakoitzatik kobratzen al du? Tipo hau jatorra dirudi hitzegiten bainan Frantsez Jakobinoa da besterik ez, nahiz eta bere diskurtsoa malgutu kargua izateko.Iparraldean Euskaldun zahar askorekin gertatzen dena nazkagarria da, beraien Euskalduntasuna behetik dute beti eta harro daude hortaz. Hemen ere gertatzen da bainan Frantziakoa….

  • Iñakito Garayk bere gisara kopiatu du La Zézetteren zerrenda et La Zézettek ez du aipatzen ere Maitiaren beraren aurkezpen orrialdetik (2010koa!) hartua dela. Aurkezpen orrialdea propaganda hutsa da: bertan agertzen diren elkarte batzu ezdeusak dira, baina bere “curriculum”a hanpatua agertzen da horrela (Association Nationale des Elus de Montagne HIRU ALDIZ!). Segur naiz edozein alkate (har dezagun Azkuna ala Izagirre) elkarte askotan partaide direla, eta itxurazko tokietan ere.
    Izatez Maitia Conseiller Général eta Conseiller Régional da eta biak hausteskundeen bidez lortuako karguak dira. Horien ondorioz baditu hainbat aktibitate nahitaezkoak: horrelako komisioko partaide etabar.
    Dena den hurbiletik ezagutzen dutenek badakite karguzalea dela.
    Euskara badaki eta bere alderdiko eskualdeko goi-kargutan euskaldun bakarrenetakoa (bakarra ezpada). Eta Iñakitok dioen bezala HEHan denbora bateko Iturgaitz bezala erabiltzen du bere alderdiak “euskalduntasunaren” berme gisa.
    Dena den duela zenbait urte nahiago ukan zuen Maitiak eskuin frantsesak irabaz zezan Garaziko Kontseilu Jeneraleko alkia ez eta Larre abertzaleak.
    Alta azken deputatu bozetan, 2012an, Lasserre zentristaren garaipena (doi-doietan galdu zuen Maitiak hainbeste amesten zuen deputatu alkia) abertzaleen faltaz gertatu omen zen eta sumindurik sekulakoak bota zituen “errudunen” kontra.
    Azkenik ez da oraino urtea Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria dela. Lehengo lehendakaria eskuindarra eta euskaraz ez zekiena; oraingoa sozialista (omen!) eta euskalduna. Ageriko da batetik bestera zer alde dagoen (baldin alderik bada).
    Sugarri: ez dut ulertzen zer esan nahi duzun hemen: “Euskaldun zahar askorekin gertatzen dena nazkagarria da, beraien Euskalduntasuna behetik dute beti eta harro daude hortaz. Hemen ere gertatzen da bainan Frantziakoa….”

  • Iñakito Garay 2013-04-15 19:23

    Kaiet, egia da Iñakito Garayk bere gisara kopiatu duela La Zèzetteren zerrenda, baina egia da, halaber, Iñakitok hau ere idatzita utzi duela, zuk iradokitzen duznaren bestekora: “Denak ikus daitezke haren aurkezpen orrialdean, eta gogoz bazara, hortxe dituzu aukeran weba eta bloga ere bai, oraingo honetan euskaraz Miñondo lagun zendu berriari ohorezko adioa egiten”. Bakoitza behar bezala estekatuta, gainera.
    Oso interesgarria iruditu zait zure ekarpena, baina ematen du besteon lana gutxiesten duzula. Erratuta nahi nuke egon horretan.

  • Iñakito:
    Egia da Maitiaren weba eta blogaren estekak eskeintzen dituzula, eta nahi duenak ikus ditzazkeela. Baina, zoritxarrez, gehienek ez dute horrelako indarrik egiten, eta badut uste ematen zenuen zerrendan geldituko direla. (xehetasun bat: Maitiaren blogean 51 artikulu edo ekarpen dira eta bakarra euskaraz).
    Ez dut batere gutiesten zure ekarpena eta horrela hartu baduzu, barkapena eskatzen dizut.
    Zorionak, zure sarrerak arras gostukoak ditut.
    Kaiet