Ez ote zara zeu azkarragoa?

-pantailatik-3Ezin uka morrosko ederra denik Tuvaluko ordezkaria, baina agian, Munduko Atletismo Lehiaketan korrikarako baino hobea litzateke aizkoran, harrijasotzen edo sokatiran ibiltzeko.

Kontua da, Tuvaluko ordezkariak, 15, 66 segundo behar izan dituela 100 metroko lasterketa egin ahal izateko. Eternitate bat, ia. Zenbatean egiten duzu zerorrek?


Elkarrizketa honetan dio, besteak beste, bere amets handi bat bete dela karrera honekin eta hilabete behar izan duela entrenatzen, egunero lau ordu eginez. Umorea ez zaio bederen falta.

Esatari frantziarrak, ostera, politesse ikasgai bat ematen digute: lehenengo bideoan barrea ezin eutsita ibili ondoren, bigarrenean diote meritu galanta dutela honelako ordezkariek, hain herrialde txikietatik etorrita. Grandeurra izatea zer den.

Airetik bizi naiz. Ia.

3 pentsamendu “Ez ote zara zeu azkarragoa?”-ri buruz

  • Shelly-Ann Fraser 2011-08-29 21:02

    Gizonkoteak munduko txapelketan Tuvalu ordezkatu zuen. Eta Tuvalu 12.000 lagunez osatuta dagoen uharte-nazioa da. 12.000 biztanle eta munduko txapelketan!! Beraz, eta nire buruari erreparatuta:

    A) Tuvalu nazio askea da eta bere ordezkariak bidaltzeko aukera du. Guk, oraino, ez dugu Euskal Herria nazioarteko txapelketetan ordezkatzeko eskubiderik. Beraz, Euskal Herriko elastikoa soinean jarrita minutu bat beharko banu ehun metro osatzeko, ni pozik.

    B) Munduko txapelketan parte hartzeko aukera bakarra ematen digute: espainiar edo frantziar estatuen elastikoa janztea. Orduan, ehun metroak hanka baten gainean egingo nituzke, katiuskak jantzita.

  • Kar kar kar! Lankideon artean ere galdera berdina izan genuen bart.
    Bulegotik atera ginenean, saiakera egin zuen lankideetako batek; 15.97 segundoko denbora egin zuen (bakero eta zapatekin)
    Beste egun baterako utzi dugu Moussambanirena gainditzeko saiakera! 😉

  • Zuhaitz!!!Ezetz gainditu marka hori!