Ez ordaindu gerrarik

Ez ordaindu gerrarik –

EZ ORDAINDU GERRARIK. ARMAGABETU ZURE ZERGAK ERRENTA-AITORPENA EGITEAN

Gerra da gizateriaren aurkako krimenik handiena. Mundu bidezkoago bat eraikitzeak haren kausa guztiak desagerrarazteko borroka egitea dakar. Horietako bat haren finantzaketa da. Horretarako, hainbat kolektibok Gastu Militarrari Eragozpen Fiskala egiteko kanpaina abiarazi dugu.

Ez ordaindu gerrarikArmaden zeregin nagusia kapitalismoa eta baliabide naturalak suntsitzeko eta bahitzeko prozesua mantentzea da, baita herrialde pobretuak ustiatzen dituzten enpresa transnazionalak defendatzea ere, planeta krisi klimatiko suntsitzaile batera eraman baitute.

Armadek eragiten duten sufrimendua deskribaezina da. Gerrek giza eskubideen urraketa nabarmena dakarte, eta milioika pertsonaren desplazamendua behartzen dute. Izan ere, gatazka belikoak eta horien ondorioak dira migrazio behartuen arrazoi nagusia munduan.

Horregatik, ezin dugu mugetan gertatzen ari den gerra alde batera utzi. FRONTEX elikatzeko xahutze izugarria; migratzaileak kontrolatzeko eta kriminalizatzeko mekanismo militarra. Itsasontziak bahitu eta harrapatzeko tresna bat, Europako herrialdeen ertzetara iristen ez uzteko, pertsona horiek zein arrisku edo osasun egoeratan dauden axola gabe; deportazio operazioak egiten ditu, oinarrizko eskubideak urratuz, bizitzeko eskubidea barne.

Ezin dugu alde batera utzi gastu militarrean xahutzen diren baliabideak, 2021ean 700 eurotik gorakoak pertsona bakoitzeko, zuzenean kentzen direla inbertsio sozialetatik, hala nola osasungintzatik, hain beharrezkoa, are gehiago COVID 19 delakoak eragindako krisi larriarekin.

Gerren finantzaketan estatuari ekonomikoki laguntzeari uko egitea da eragozpen fiskala. Desobedientzia zibileko ekintza bat da, eta zergen zati bat ordaintzeari uztean datza, kopuru hori izaera eraldatzaile eta solidarioa duten alternatibak eraikitzen lan egiten duten beste herri ekimen batzuetara bideratzeko.

Beste urte batez, zerga-ordainketako bulegoak irekiko ditugu Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Horietan, aurretiko hitzorduarekin eta doan, Errentaren Aitorpena egingo dizugu, Eragozpen Fiskala barne. Informazio guztia webgune honetan aurki dezakezu: www.eragozpenfiskala.org

.

Argitan, Asociaci√≥n Finanzas √Čticas Euskadi, Bake-Ekintza Antimilitarista Taldea, CEAR, CNT Bilbao, Ekologistak Martxan, Elkarlaguntza Sarea Galdakao, ESK, ISF Euskadi ,Kakitzat, Lumaltik Herriak, KEM-MOC,Mugarik Gabe, Mundubat, Setem Hego Haizea, REAS, Medicus Mundi Araba, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Posada de los Abrazos

Ez ordaindu gerrarik

Zer duzu buruan “Ez ordaindu gerrarik”-ri buruz

  • Europak bere mugak ondo babestu behar ditu eta horretarako ezinbestekoak dira ondo hornitutako indar armatuak. Mehatxuak handiak dira (terrorismo islamista, Txinako autoritarismoaren esportazioa 5G eta antzekoen aitzakian gelditu beharra…) denek gauza bat bilatzen dute: munduak inoiz izan duen gizarte eredurik aurreratuenaren suntsipena. Horretarako Europa barneko indarrak baliatzen eta finantzatzen dituzte Troyako zaldiak bailiran: ezkerreko ideologia globalista, beraien zerbitzura lan egiten duten ONG tapaderak (aita mari itsasuntzia…), zeharo alideologia autoritarista duten “antimilitarista” on faltsuan ezkutatzen diren elkarteak… Beraz, garai batean euskaldunak inbasioen aurka ondo babesten ziren bezala, gaur egun ere babestea egokitzen zaigu gure anai europarrekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude