Ez nago prest, ez gaude prest

Ez nago prest, ez gaude prest –

Mikel Iturriak Harrikadak blogean.

Ez nago prest, ez gaude prestJuanitok 80 urte bete(ko) ditu aurten, baina edozeini adarra jotzeko prest izaten da gehienetan. Sukaldari aparta, makina bat abentura bizitutakoa da, besteak beste politikoki ere jardun zuelako Francoren aurka.

Egun pilota da gehien maite duena. Partida asko ikusi ditu bertatik bertara Euskal Herriko bazterretan eta asko daki jolas horri buruz.

Hainbat lagunekin jokatzen ditu astebururo zuritoak eta aurreko batean ni erori nintzen haren sarean.

Zu zure mutil kuttunekin (Olaizola eta Bengoetxea) eta ni kontrarioak.

Larunbatean jokatu zuten Labriten Olaizolak eta Zabaletak Altuna eta Imazen aurka. 22-19 Juanitorentzat.

Igandean zen buelta, Arbizun. Bengoetxea eta Martija bikotea Ezkurdia eta Arangurenen kontra. 22-16 Juanitorentzat, nahiz eta Ezkurdiak etxean jokatu.

Ez dut irabazi eta bi zurito zor dizkiot Juanitori. Gaur edo bihar pagatu beharko dizkiot.

Zerbezak hartzeaz gain, noizean behin mokauren bat jatea ere gustuko dut.

Larunbatean afaltzeko plana egin genuen lagun batzuekin. Auzoko terraza batean tokia hartzeko zain geundela, horietako batek esan zidan ea ez genuen egunkarian ikusi bera. «Egunkarian?», nik. Bai, bezperan maskaren kontrako protesta batean hartu zuela parte Donostiako Boulevardean.

Harrittuta eta perplejua. Ez nuen espero.

Ez nien erreparatu gehiegi deitzaileei, baina bai ikusi nuela etika eta estetika batuz onetik ezer gutxi atera zitekeela deialdi hartatik.

Hasiera batean haserretu egin nintzen, baina gero nire burua kontrolatzen saiatu nintzen, horrela ezer gutxi lortu baitaiteke lagunekin.

Are gehiago, sareetan askotan egiten den beste gauza batek ere ez dit balio: bertaratutakoak barregarri uztearena. Uste baitut justu kontrako emaitza lortzen dela: zalantzan dagoen jendea gotortzea.

Hilabete lehenago lantokian izan nuen solasalditxo bat lankide batekin. Hark gaitzaren kontrako txertoa behartuta hartuko zuela soilik. «Auskako zer kaka sartuko diguten».

Inor gutxi zegoen prestatua COVID-19a bezalako pandemiari aurre egiteko eta, dirudienez, gurean gauzak ez dira hobetu.

Gizarteko hainbat zutabe aspaldidanik zeuden dingilizka eta krisiak azkartu egingo ditu prozesu birrintzaile batzuk. Ea nola ateratzen garen tunel honetatik.

Selfie gutxi ikusten dira orain. Bai, denek kamera jendeari begira dugulako jarrita. Balkoitik jaitsi eta kaleko polizia bihurtu gara. Besteak dira gauzak gaizki egiten dituztenak eta gu beti dugu aitzakia bat pronto.

Isiltzera noa. Ea Juanito agertzen den eta zurito parea pagatzen diodan.

Zaindu!

.

Musika gaur El Largo Adiós taldeak jarriko du. Irailaren 5ean arituko dira Basoka jaialdian Miramongo anfiteatroan.

Ez nago prest, ez gaude prest

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.