Ez izan inuxente, izan desobediente

Ez izan inuxente, izan desobediente

“Ez izan inuxente, izan desobediente” lelopean gastu militarra salatzeko ekintza bat egin du gaur KEM-MOC taldeak Bilboko Gobernu Militarrean.

Inuxente Eguna dela eta, gaurko ekintzan talde antimilitarreko kideek txotxongilo bat zintzilikatu dute militarrek Bilbon duten egoitza nagusian, “890” zenbakiarekin. Horixe ei da Estatuko herritar bakoitzari aurten gastu militarretarako dagokion euro kopurua.

Diru xahutze larria dela iritzita –“diru kopuru handi hori gure zergetatik dator”, diote- aldarrikapen honen bitartez KEM-MOC-ek eragozpen fiskala egitera deitu ditu herritarrak; “jendeak injustizia horri desobeditu ahal izateko, haien zergetatik gastu militarrerako erabiltzen den dirua gizarte helburuetan inbertituz”.

Pere Ortega eta Jordi Calvo Rufangesek Espainiako Defentsa ministerioaren 2015eko aurrekontua aztertu dute “Inercia, despilfarro y engaño en el gasto militar” txostenean.

.

Gastu militarra gora

Ez izan inuxente, izan desobediente“Aurten ere, Estatuaren Aurrekontu Orokorretan gastu militarra handitu egin da iazko diru kopuruarekin konparatuz, beste Ministerioetan gertatu ez den moduan”, KEM-MOC taldeak ohartarazi duenez; “Gizarte eta Hezkuntza dira kaltetuenak”.

Espainiako Defentsa Ministerioak kasik 6.000 milioi euroko aurrekontua du, eta “horri beste Ministeriotako gastu ezkutuak gehitu behar dizkiogu: Industriakoak finantzatzen duen armagintza edo Kanpo Arazoetarakoak finantzatzen dituen nazioarteko ekintza militarrak…”.

Antimilitarista taldearen aburuz, “argi dago Estatuak militarizazioaren alde egin duen apustua”, besteak beste arma salmentaren bidez.

Eragozpen fiskalari buruz gehiago jakiteko, jo www.sinkuartel.org atarira.

antimilitarismoa, armak, Defentsa Ministerioa, eragozpen fiskala, KEM-MOC
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude