Ez galdu esperantza

Batzuetan dena galdua dagoenaren pentsamendua sartzen zait gorputzean. Aukera guziak alperrik galdu ditugula eta guzi honek ez duela bueltarik izango iruditzen zait…

Baina ez. Ez da horrela. Batzuetan dena beltza ikusten badut ere, beste batzuetan argia ikusten dut.

NDkzNw==

Atzo gertatu zitzaidan, lana dela eta, beltzak eta zuriak, argiak eta ilunak ikustea tokatu zitzaidan arratsalde batean, autoa hartzeko bidean nintzela salbatu gaitzaketen arrastoak ikusi nituen.

Haurrak ikusi nituen, mutil eta neska, ume eta gaztetxo, nahasian, plazako iturrian gomazko puxikak urez bete eta elkarri boteaz. Pozik zebiltzan, barrezka, ohiuka eta algaraka, albotik nor pasatzen zen ikusi ere egin gabe, eskolatik atera eta jolaserako ordua zen eta beraiek jolasean zebiltzan, beste guzia bost inporta zizaiela.

NDkzOA==


Irudia | Haurrak jolasean | Zuri So | Creative Commons By SA
Irudia | Haurrak jolasean, elkarri ura boteaz | Zuri So | Creative Commons By SA
esperantza, haurrak, plaza

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude