Ez eskola birtualik, ez unibertsitate hibridorik: berma dezagun hezkuntzarako eskubidea

Ez eskola birtualik, ez unibertsitate hibridorik: berma dezagun hezkuntzarako eskubidea –

Ez eskola birtualik, ez unibertsitate hibridorik: berma dezagun hezkuntzarako eskubideaBerriki, Naomi Kleinek, The Interceptek argitaratutako artikulu batean, enpresa teknologikoei lotutako elite ekonomikoak “pantailen itun berria” (Screen new Deal) sortzen ari direla ohartarazi zigun. Kleinek ohartarazi du korporazio teknologikoek hezkuntza- eta osasun- sistema publikoa suntsitzeko arriskua dagoela, COVID19k eragindako pandemia gure bizitzetan sartu dela aprobetxatuta.

Kleinen analisia hezkuntza-komunitateko hainbat arduradunen jarrera ulertzen laguntzen digu: Manuel Castells, Unibertsitate ministroa, irakaskuntza telematikoaren presentzia handiagoa duen “Unibertsitate hibrido” baten alde egiten du, eta Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, berriz, Vodafonek, Orangek eta Euskaltelek baliabide teknologikorik gabeko ikasleei 2.000 SIM txartel eman izana eskertu du prentsari egindako adierazpenetan eta La Caixak 500 tableta utzi ditu behar handiena duten familientzat. Enpresa horiek ez dira altruistak, zerbait irabaziko dute, baina benetan kezkatzen gaituena zera da: Hezkuntza Sailak bere gain hartu beharrean, euskal eskola publikoko ikasleei ekipamendu informatiko egokia eta Interneterako konexioa emateko ardura, enpresa pribatu horien “karitatearen” esku uztea.

Steilasek uko egiten dio sektore teknologikoko enpresek ikastetxe publikoetan duten esku- sartze honi; badakigu korporazio teknologikoak direla pandemia honetan onura ekonomiko gehien lortu dituztenak, Covid-19ren agerraldiak hodeiko software eta konputazio zerbitzuen eskaria handitu du. Microsoftek, adibidez, martxoaren 30ean bere zerbitzuen erabilera %775 igo zen Konfinamenduak eragindako eskualdeetan Azure hodeian zerbitzuak erabiltzeari esker. Steilasen, ikasleen, familien eta irakasleen datu masiborik saltzen ez duten hezkuntza- plataforma publikoen aldeko apustua egiten dugu, eta erabilera libreko edukiak eta baliabideak lehenesten ditugu; hala badagokio, argitaletxeekin kontratuak eginez ikastetxeetan erabil daitezen sarbidean ekitatea bermatzeko.

Gainera, gakoa krisi soziosanitariotik ateratzeko apustu egiten ari den hezkuntza-eredua datza: eskolak, institutuak eta unibertsitateak indarrez eraldatu dira, presentzialtasunetik birtualtasunera, eta agerian geratu da irakaskuntza publikoaren sozializazio-funtzioa eta aukera-berdintasuna ziurtatzeko eginkizuna soilik lortzen dela ikasleak egunero ikastetxera, patiora, geletara, jangelara, laborategira edota tailer profesionaletara joaten badira.

Begibistan dago urrutiko irakaskuntzak edo erdipresentzialek ez dutela hezkuntzarako eskubidea bermatzen, adin jakin bateko eta motibazio-maila handiko ikasle talde txiki batek bakarrik ikas dezake pantailen bidez, gehienek irakasleak, hezitzaileak, logopedak, fisikoak… behar dituzte. Premiazko deia egiten diegu hezkuntza-agintariei, batzorde mistoak antola ditzaten, ikasle guztiek eta, batez ere, egoera ahulenean daudenek hezkuntzarako eskubidea bermatuta izan dezaten.

Uriarte sailburuak adostu dezala jada irailerako ikastetxeetara itzultzeko plana eta entzun dezala hezkuntza-komunitate osoaren iritzia eta, jakina, sindikatuena ere, ikastetxeetako langileen ordezkari legitimoak garelako. Oraindik denbora daukagu, gero eta gutxiago, ikasturte-hasiera adostua proposatzeko, bermatzeko osasun eta hezkuntzarako eskubidea.

.

Ana Perez eta Susana Andino

Ez eskola birtualik, ez unibertsitate hibridorik: berma dezagun hezkuntzarako eskubidea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude