Ez al zegoen pintatuta politago?

Ez al zegoen pintatuta politago

Ez al zegoen pintatuta politago

Lerro hauen gainean dituzuen bi argazkiak Zumaiako horma bera agertzen dute. Udal agintariak bertatik pasa aurretikoa da bata; pasa ostekoa bestea [ez da kasu bakarra].

Horren harira, Ismael Manterola Ispizuak gutun bat idatzi du herriko agerkarian, Baleiken. Eta bertan, arte aditu zumaiarrak galdera sinple bat egiten die zumaiarrei… “ez al zegoen pintatuta politago?”.

.

Krema koloreko herria

Udal agintariek gozotegitan erabiltzen den kremaren kolorea aukeratu dute gure herriarentzat. Itxuraz, Zumaiako kostako herri turistiko batentzat dotoreagoak dira kremaren ezaugarriak: gozoa eta likatsua. Urtaroaren arabera aldatzen diren lore koloretsuak eta horma mutu krema kolorekoak dira aproposenak Zumaia bezalako herri batentzat.

Krema kolore melenga horrekin berarekin estali dute aurreko asteburuan pintatutako Erribera kaleko murala. Munduko ia hiri eta herri guztietan ikus dezakegun kaleko artea ezin dugu herrian gozatu. Berlinera joaten garenean, edo Londresen, Parisen, Bilbon edo Bartzelonan argazkiak ateratzera gelditzen garen horma koloreztatu horiek oporretako argazkitan bakarrik erakusteko balio dute nonbait. Norberaren herrian kaleak zikintzen dituzten zerrikeriak besterik ez direla ematen du, agintariak zein prestutasunarekin ezabatu duten ikusita.

Asko eztabaidatu daiteke graffitiei buruz eta kaleko arteari buruz, gogoratzen dut Banksyrena, munduko kale pintore handietako batena, izan zitekeen lana Donostiako horma batean azaldu zenean zein barregarri geratu zen garai hartako udaleko kultura zinegotzia zena [1]. Baina, eztabaidak alde batera lagata, galdera sinple bat egin nahi dut: ez al zegoen pintatuta politago Erribera kaleko zoko horretako horma? Krema koloreko pareta edo poesia eta trebetasun handiz egindako lorea usaintzen ari zen giza irudiaren artean aukeratzerakotan, zein nahiago dugu zumaiarrok?

Krema kolorea erantzungo lukeen herria, gozoa eta likatsua izango litzateke. Bigarrenaren alde egiten duen herriak artea maite duen herria izango litzateke: imajinazio zalea, edertasunaren zalea, pentsamendu kritikoaren zalea, fikzioaren bidez errealitatea askotarikoa izan daitekeela azpimarratzen duena, ikuspuntu bakarra gaitzesten duena.

Kultur politikak egitea da agintarien lana, gustatuko litzaidake jakitea kaleko pintura mural hunkigarria ezabatzeko gai den agintarien artea sustatzeko neurriak zein diren.

.

[1] Honetaz mintzo da Manterola: “Banksy Donostian” (Azpimarra geurea da).
Ez al zegoen pintatuta politago

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Ez al zegoen pintatuta politago?”-ri buruz

  • Askoz politago, alaiago, iradokitzaileago… Ilunkisizioa pasa duk bertatik, bistan da.