Evaristo: “Euskaldunak armadarik gabe geratu diren honetan, ‘a por ellos!’ ari dira”

Evaristo: “Euskaldunak armadarik gabe geratu diren honetan, ‘a por ellos!’ ari dira” –

Evaristo: "Euskaldunak armadarik gabe geratu diren honetan, 'a por ellos!' ari dira"

Kazetariei alergia die Evaristok, horregatik agertzen da hain gutxi hedabideetan. Salbuespena egin du SER irratian, eta Gatillazo-ren Siglo XXI disko berria aurkezteaz gain, bere iritzi politikoak jarri ditu mahai gainean, beti bezain gordin.

Evaristo Paramos Aguraingo abeslari ezagunak martxoaren 19ko Carne Cruda 2.0 saioan Javier Gallegorekin izandako solasean hamaika gai ukitu ditu. Ez dela adimentsua dio, esan beharrekoak esan zituela, baina, aldi berean dio ez dela apala, harroputza baizik. “La Polla oroimen polita da, oso gauza duin bat”.  Bizitza pertsonalari buruz ere baditu hitz batzuk: banatuta dago, 16 urteko alaba eta 12ko semea ditu eta Oñatin bizi da.

Hemen daude aipuetako batzuk, nola edo hala euskaratuta, ez baita erraza Evaristoren hizkera narras eta kaotikoa itzultzea!

Biolentzia

“Gillotinara ongi etorria egingo nieke erregeei. Biolentzia itsusia da, baina boteretsuek ere erabiltzen dute”

15M

“Txurro-denda dirudi. Jende on asko egongo da, baina iruditzen zait ez daudela benetan suminduta”

Letrak

“Ez naiz batere originala, asmatu ditugu gauza asko, baina beste askok esaten zituzten. Kontua nik jendeak entzuten zuen taldea nuela”

“Entzuten naiz eta jendeari zer egin esaten nabilela dirudi, ze nazka! Nik gorrotatzen dudan hori bera! aita santua dirudit!”

Ezkerra 

“Erromatarrak bezala gudu batean goaz etsaiarengana eta atzera begiratu behar dugu inork labana sartu ez diezagun”

“Erresistentzia blokeatzen dute batzuek, nahiago dutelako haien teorema ontzat ematea zerbait egiten hastea baino”

“Cojones! Mariconada! Lehen eskuin muturrak debekatzen zituen irain horiek, eta orain ezkerrak. Susmagarria egiten zait. Hitzak zaindu behar direla? Ba bale, baina inportanteena tratua da”

Independentzia

“Estatu handiak zapaltzaileak izan dira. Herrien independentziaren alde nago. Ez hobeagoak garelako, baizik eta zerbait murrizten duzunean humanizatzen duzulako. Horrela zerbait egin daiteke.”

“Espainolek ikasi beharko lukete ingelesengatik, nahiz eta historia deliktibo zabala duten hauek ere. Halere, eskoziarrei utziko diete independentzia. Espainian betiko errezeta da, Numancia, Sagunto… denok hilko gara, odol asko egongo da. Betiko kaka”

“Independentzia urrats ona izango litzateke herrien mundu baterantz, eta ez estatu-nazioen mundua. Baina izorratuko ninduke Tuteran muga batean katxeo bat jasateak nahiz eta oso euskaldun batek egin. Baina, bai, ondo egongo litzatekeela uste dut. Zuk ikusi duzu inoiz Europako herrien mapa? Zenbat hizkuntza ikasteko? Ikaragarria litzateke”.

Euskara

“52 urte eta erdian ez dut denborarik izan ikasteko, alferrontzi bat naizelako. Baina, seme-alabek euskaraz pentsatzen dute, egin dugu zerbait herriarengatik”

“Espainola galtzearen errua euskarak eta katalanak dutela? Benga ja!”

Nazionalismoa

“Ikastolan Espainiari gorrotoa erakutsi diotela? Nik ez nuen joan beharrik izan, Galiziakoa naiz, Celtakoa, kolono pedigria dut, baina begiak ireki eta fijatuz gero ikusten duzu”

Tortura

“Ezagunak ditut, argi dagoena ezer politik ez ziotela egin. Noski torturatzen dela orain ere, nork esango du bera izan dela erruduna? konbentzitzen dituztelako?”

ETAk armak utzi ditu 

“Euskaldunak armadarik gabe geratu diren honetan,  a por ellos! Orain dantza erregionalak erasotzen dituzte, eta gona zuri, berde eta gorriak, gorri-horiak izan daitezela, con dos cojones. Berlingo harresia eroritakoan bezala. Manerak eta eskrupuluak ere galdu dituzte. Ez dut asko ikasi, baina nahikoa ikusteko Ebro behetik hona putadak besterik ez direla etorri. Euskaldunak ez dira hobeak, baina ezberdinak”

La Pollaren banaketa

“Eztabaida bat izan zen… nik ikusten dut elkartu ginela tontakerietan zoro-zoroan, aspertzen ari ginelako herrian, eta amaitu ere horrela egin zen. Eta ez dut gehiago esan nahi, hori cotirock da eta. Liburu bat egitea eskaini digute, egin dezatela talde bat nahi baduzu! Bere unean egon ginen eta listo”

Seme-alabak

“Bizitza osoa punkia izan eta semeari soldaduak eta alabari panpinak gustatzea. Zer egin dugu gaizki?”

Polizia

“Poliziek senagatik higuintzen naute. Nola izorratu eta umiliatzen zaituzten. Aguantaezina da, mundua gaizki doan erakusle perfektua da. Denborarekin beldurrik ere ez didate ematen, nazka bakarrik”

Espainiako Demokrazia

“Ez sinistu trantsizioan eta demokrazian. Francoren garaipenaren 77. urtean gaude. Faxismoak irabazi du”

2014ean ETB2 Evaristo…

Evaristo: “Euskaldunak armadarik gabe geratu diren honetan, ‘a por ellos!’ ari dira”
evaristo, la polla, musika

9 pentsamendu “Evaristo: “Euskaldunak armadarik gabe geratu diren honetan, ‘a por ellos!’ ari dira””-ri buruz

  • Ikaragarria! 60 minututan euskal poltiko guztiek baino gehiago egiten dau gure herriaren askatasunaren alde:
    -Españolak kolonialistak dira
    -Euskaldunak eta españolak ez dira bardinak.
    -Euskal Herriaren independentziaren alde nago.
    -Biolentzia beharrezkoa da.
    Oso ona!

  • Nire ustez Evaristo “charlatan” bat besterik ez da! Fermin Muguruza, Manu Chao etab. moduan kontraesanez betea dagoen beste musikari bat besterik ez.

    Biolentzia beharrezkoa dela esaten du, baina helburu guztientzat balio du honek? ala bakarrik guri interesatzen zaizkigun helburuak lortzeko?

  • Egia berdaderoak entzuten dira elkarrizketa horretan.

    Eta Fermin Muguruza, nire ustez, bada koherentea.

    • Evaristok egia berdaderoak esaten dituela ados nago, baina nik ere esaten ditzaket egi berdadero hauek, gero nahi dudana egin eta listo.

      Evaristo humorista bezala hobea da, pertsona eredugarri baino

  • Beno, Joxeanek ere aitortu du Evaristok dizkionak egia berdaderoak direla, beraz ados samar gaude. Evaristo eta Fermin Muguruzari buruz duzun iritzia ere argi utzi duzu, Joxean, baina nago hori ez ote den beste gai bat…
    Dena esaten hasita, niri ere asko gustatu zait Evaristorena.

  • hitzak ederrak biyotza paltso 2013-03-25 11:27

    aaaa… “kontraesanak”. Hitz magikoa, nahi duzuna zuritzeko.
    Nik nahiago dut Shakespeare aipatu: “words, words, words”.

  • Fermin bere lanerako duen lan-gogoa eta hartzen dituen arriskuengatik miresten dut, nahiz eta bere musika ez dudan gustoko, ( gaizki baino okerrago abesten du ) baina musikaren industriatik bizi diren musikari batzuk besterik ez dira. Beraien proiektuak aurrera eramaten bikainak dira Evaristo, Fermin eta Manu Chao, hau da, “musika populista” egiten oso onak dira.

    Jendearen amorruaren kontura bizi diren musikariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude