Eusko Jaurlaritzaren turismo irudi berria

MTI2MA==

Gaur aurkeztuko dute Madrilen ‘Cambioaren’ Eusko Jaurlaritzaren turismo aurpegi berria. Itxura berritzaile bat eman nahi izan dute, eta esparru turistikoan ere ‘canbioa’ gauzatu. Nola ez! Espero zitekeen ezta? Ez da harritzekoa ere sortu duten eslogan berria, nazionalismoen identitate gatazkatik at dagoena bide batez: Basque Country, Euskadi, Spain. “Toma ya!” edo “Ole!” esango du Casa del Puebloren bateko norbaitek. Ez da gutxiagorako.

Aurreko gobernu tripartitoak martxan ipinitako ‘Euskadi …made in’ sloganarenak egin du.

Bide batez, ez al da arraroa modernitatea edo sofistikoa izatea ingelerarekin lotzea? Horretarako da, ala mundu mailan leku gehiagotan sona izateko? Tira ez dakit… laister agian ‘Basque Country, Euskadi, Spain, near La Rioja and Burgos’ jarriko dute. Badaki inork nola esaten diren La Rioja edo Burgos ingeleraz?

Ekaitza bainuontzi batean

5 pentsamendu “Eusko Jaurlaritzaren turismo irudi berria”-ri buruz

  • La Rioja : “The River Ja”
    Bai badakit oso txarra dela txistea…

  • Ez dauka horrek eslogan itxura handirik. Ez al da ba sekretuan gorde gaur gauerarte?

  • Esan bezala, eslogan berria ez da hori:

    “”Euskadi, saboréala” es el lema de la nueva imagen de promoción turística del País Vasco que ha presentado hoy en Madrid el lehendakari, Patxi López, y que pretende poner en valor los principales atractivos turísticos de la comunidad.(EFE)

  • Urtea ixteko aukeratutako bideoan ere antzeko (ez dakit kanpaina beraren zati den ala ez, baina usain bera dario): euskeraz ez dakiten bi pertsonai famatu “istorioaren” ardatz, eta bukatzeko euskadiren logo berria, ñ-aren txapela ta guzti.
    Badakit begia dexente (gehiegi) zorroztea dela, baina diseinu grafikoaren munduan oso erabilia den espainiartasunaren sinboloari keinu (kopia esan behar?) garbia iruditzen zait, neri behintzat bai. Aurreko logoak bazuen “euskal senaren” islada bat; hau berriz hotza da, ahula eta ñoño xamarra, ez?