Eusko Jaurlaritzaren osasun larrialdirako neurri orokorrak

Eusko Jaurlaritzaren osasun larrialdirako neurri orokorrak –

Besteak beste, garraio publikoa 01:30etan amaituko da, barrako zerbitzua baimenduta egongo da betiere pertsonak eserita badaude, eta diskotekak, dantza-lekuak zein pubak ixteko agintzen da.

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia ezarri zuen astelehen honetan. Hala, Iñigo Urkullu lehendakariak osasun krisiaren “aginte bakarra” bere gain hartu, eta ostiralean ministerioak eta autonomia erkidegoek adostutako neurriez gain beste batzuk hartzeko aukera izango du.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak agerraldia egin du astearte honetan, koronabirusaren hedapena geldiarazteko Eusko Jaurlaritzak hartuko dituen neurri berriak iragartzeko.

Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoan ezarriko diren neurriak:

1) Pertsonen bilerak:

· Ostalaritza zein gastronomia lokaletan (tabernak, jatetxeak eta txokoak) eta aisialdiko establezimenduetan gehienez ere 10 laguneko taldeak osatu daitezke.

· Kalean, 10 pertsona baino gehiago ez elkartzeko gomendioa (hasieran, bide publikoko taldeak ere mugatu nahi zituen Eusko Jaurlaritzak, baina azkenean atzera egin du, eta orain gomendioa da).

· Debekatuta dago jarduera oro lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituen beste edozein lokaletan.

· Gaubeiletan eta ehorzketetan, gehienez, 30 pertsona egon daitezke, bai barruan, bai kanpoan.

· Nahitaezkoa da PCR proba egitea egoiliar berri guztiei eta zentro soziosanitarioetan oporretatik lanera bueltatzen diren langile guztiei, gehienez 72 ordu lehenago.

· Zahar-etxeetan, bisitak ordubetekoak izango dira gehienez, egunean behin, eta pertsona bakar batekoak. Neurri horiek salbuetsi ahalko dira bizitzaren amaierako prozesuan.

2) Kanpoko jarduera:

· Federatu gabeko jarduera fisikoa eta kirol-jarduera, aire zabalean, bakarka edo taldeka egin ahalko da, kontaktu fisikorik gabe eta gehienez 10 pertsonako taldeetan.

· Turismo aktiboko eta naturako jarduerak gehienez 10 pertsonako taldeetan egin ahalko dira.

· Aisialdi-zentroetan eta akuarioetan gehienez 10 laguneko taldeko bisitak.

· Botiloia egiteko berariazko debekua.

· Igerileku publiko edo pribatuetako edukiera % 60ra murrizten da, eta 3 ordutik gorako egonaldiak debekatzen dira.

· Debekatuta dago eremu publikoetan erretzea, erretzaileak ezin badu bermatu pertsonarteko gutxieneko distantzia 2 metrokoa izango dela. Maskara kea arnastu eta botatzeko bakarrik kenduko da.

3) Ostalaritza (tabernak, jatetxeak eta txokoak):

· Barruko zein kanpoko kontsumoa: gehienez 10 pertsona mahai edo mahai multzo bakoitzeko, beti eserita, mahai bateko bezeroaren eta hurrengoaren artean 1,5 metroko distantzia mantenduz.

· Establezimendu horiek ezingo dute 60 laguneko edukiera gainditu, eta eserita kontsumitu beharko da beti.

· Barrako zerbitzua: egotea eta kontsumitzea baimenduta dago, betiere pertsonak eserita badaude eta pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzen badute.

· 01:00etan itxi beharko dituzte ateak. Ezin izango da bezerorik sartu eta ezin izango da kontsumiziorik eman 00:00etatik aurrera.

· Diskotekak, dantza-aretoak eta pubak erabat ixtea.

· Hotelen zein turismo-ostatuen gune komunetako edukiera % 60ra mugatzen da.

· Buffetak eta cocktailak, 10 pertsonako taldeetan eta eserita.

· Animazioko, kiroleko eta taldeko jarduerak, gehienez 10 pertsonako taldeetan.

4) Garraio publikoa:

· Garraio publikoa gauean amaituko da, establezimenduetan egon diren pertsonei arreta emateko, eta 01:30etik aurrera ez da zerbitzurik eskainiko.

· Bi ordu baino gutxiagoko bidaia egiten duten garraio publikoko ibilbideetan debekatuta dago elikagaiak hartzea, baina edariak har daitezke.

BILERAK ETA BILKURAK

  • Taberna, jatetxe eta txokoetan – Gehienez 10 laguneko taldeak.
  • Lonja eta antzekoetan – Jarduera oro debekatuta.
  • Gaubeila eta ehorzketetan – Gehienez 30 pertsona.
  • Zahar-etxeetan bisitak – pertsona bakar bat ordu bakar bat egunean.

KANPOKO JARDUERAK

  • Jarduera fisikoa eta kirol-jarduera – Gehienez 10 pertsonako taldeak.
  • Turismo aktiboko eta naturako jarduerak – Gehienez 10 pertsonako taldeak.
  • Aisialdirako zentro eta akuarioetan – Gehienez 10 pertsonako taldeak.
  • Kale-edana – DEBEKATUTA.
  • Igerileku publiko zein pribatuak – Edukiera % 60ra murriztuta, gehienez 3 ordu.
  • Eremu publikoetan erretzea – 2 metroko gutxieneko distantzia.

OSTALARITZA

  • Beti eserita, terrazan zein barran.
  • Gehienez 10 pertsonako taldeak.
  • Gutxienez 1,5 metroko distantzia.
  • Gehienez 60 pertsona bil daitezke.
  • Lokala itxi 01:00ean, azken edaria atera 00:00etan.
  • Diskotekak, dantza-aretoak eta pubak – ITXITA.
  • Hotel zein turismo-ostatuak – Gehienez har ditzaketen bezeroen % 60 gune komunetan.

GARRAIO PUBLIKOA

  • Garraio publikoa – Azkeneko zerbitzua 01:30ean.

 

Inoizko positibo kopururik handiena atzeman dute EAEn egun bakarrean: 724 kasu

eitb.eus/koronabirusaren-mapa

eitb.eus/nafarroan-kasuak

Logotipo EITB Ikonoa

Eusko Jaurlaritzaren osasun larrialdirako neurri orokorrak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.