“Euskararen aurpegiak” kanpaina abian jarriko du Jaurlaritzak


Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskararen aurpegiak izeneko kanpaina abian jarriko du bihar, azaroak 24, hasi eta abenduaren 3a bitarte (Euskararen Nazioarteko Eguna). Euskararen munduen aniztasuna eta euskarak euskal gizartea kohesionatzeko duen gaitasuna azpimarratu nahi dira kanpaina horretan, eta xede horretarako telebistarako, irratirako nahiz Interneterako prestatu den kanpaina ikusi eta entzun ahal izango da datozen egunotan.
Euskararen aurpegiak
(INFORMAZIOAREN LEIHOAren albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.