Eusko Jaurlaritzak bere erantzunkizunak bete ditzala

Eusko Jaurlaritzak bere erantzunkizunak bete ditzala! –

Duela gutxi, Osakidetzak COVID-19aren inguruko protokoloan aldaketa batzuk txertatu dituela jakin genuen medioen bitartez. Jarduteko modu berri horren arabera, arakatzaileek ez dute deirik egingo, kudeaketa hori ikastetxeen gain geratuko da eta gelako ikasle guztiak konfinatu beharko dira, horrek guztiak suposatzen duenarekin.

Pandemiaren kudeaketa lehen momentutik egon da hutsunez eta zentzugabekeriaz josita eta oraingoan ere horrela behar zuen. Eusko Jaurlaritza osasunean murrizketak egiten ari da etengabe, pandemia hasi zenean baino arakatzaile gutxiago dago eta ikastetxeak lankargaz gainezka eta estresak jota ditugun garai honetan, hezkuntzako langileak osasungile lanak egitera behartu nahi ditu.

Eusko Jaurlaritzak bere erantzunkizunak bete ditzalaEta nola ez, protokolo berri hau ere hasi da bere lehen fruituak ematen eta espero genezakeen moduan, ez da batere eraginkorra izaten ari. Ehunaka ikastalde oso daude itxialdian, ikastetxeetako zuzendaritzak -duten informazio apurra zuzen jarraituz- horrela eskatuta, Osakidetzatik jaso behar duten SMS famatuaren zain. Zer gertatzen da? PCR froga egiteko hitzordua emango dien mezu hori ez dela iristen eta jada ikasle asko direla bi, hiru, lau… egun daramatzatenak konfinatuta.

Hori guztia nahikoa ez balitz, Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza langileen higadura konpentsatzeko zaintza tresnak izeneko material bat argitaratu berri du. Zer eta, hezkuntza komunitatea zaintzeko krisi eta ziurgabetasun garaietan sortutako higadura konpentsatuz, azken garai honetan erakutsitako lana eta inplikazioa eskertzeko eta estresa bizitasun bihurtzeko hainbat baliabide eskaintzeko.

Eusko Jaurlaritza benetan gure ondobeharraz kezkatuta balego, gida gutxiago eta krisia kudeatzeko baliabide gehiago jarriko lituzke, coach-arena egiten ibili gabe.

STEILASetik Osasun Sailean beharrezkoak diren baliabideak jartzea, hezkuntza langileen kontziliazioa ahalbidetzea eta ikasleen hezkuntza presentziala ahalik eta arinen ahalbideratuko dituen neurriak ezartzea exijitzen diogu Eusko Jaurlaritzari.

Eusko Jaurlaritzak bere erantzunkizunak bete ditzala!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude