Eusko Gudariak Arkauten

Eusko Gudariak Arkauten – Eusko Gudariak Arkauten

Iragan astetik aurrera, eta lehen gutxi balira, 500dik gora ertzain gehiago ditugu kale-bazterretan, El Correo egunkariak “Koronabirusaren promozioa”, deitu duena lanean hasi berri baita, patruilatzen.

“576 polizia berri dira guztira -dio Vocentoko egunkariak-, %30a emakumeak. Arkauteko ekitaldia familiartekorik gabe egin dute, maskarak jantzita eta elkarren arteko tarteak zainduta”.

Aipatutako ospakizunaren bideotik, musikak eman dit atentzioa, Ertzainen bandak joa, suposatzen dut. Ez nuen Muguruzaren “Eguraldi lainotsua hiriburuan” espero baina… “Eusko Gudariak”, benetan? Hau kaka-nahastea hau, gure ikur eta ereserkiekin duguna!

Eusko Gudariak Arkauten

 

 

Zer duzu buruan “Eusko Gudariak Arkauten”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2020-08-08 16:33

    Ertzantzaren musika-bandaren errepertorioan omen dago Eusko Gudariak, Agur Jaunak eta beste hainbat kantu bezala…

    Ertzantza Telesforo Monzonek sortu zuen, Eusko Jaurlaritza gerra garaian ezarritako izena da, Eusko Gudariak kantatu zuten lehenengoak jelkide porrokatuak ziren… Ez da hain arraroa.