Euskizofrenia

Euskizofrenia

EuskizofreniaBueenass noches Alssassua!

Zentzumenen engainuak, ez dauden eta beste inork entzun ezin dituen ahotsak entzutea, benetakotzat hautematen diren uste faltsuak, pentsamendu nahasia, logikarik gabekoa… Motibazioa eta berezkotasuna galtzea, gozatzeko ahalmena urritzea, uzkurtasuna… Horiek guztiak eskizofreniari lotutako ezaugarriak dira. Euskaldunok bizijasaten dugun egoerari ere atxiki dakizkionak, imajinazio ariketa latzik egin gabe.

Egunotan Altsasun (adibidez) ibili denak irudi, egoera eta sentsazio nahasiak etengabe bilduko zituen.

Aste pare bateko tartean Santageda ospatu dugu (dena kaikua, zazpiak bat, txapelak, abarkak, zortzikoak iluntzean eta “un dinerico para los quintos” letania etengabea). Jarraian, nekazal ihauteri ospetsua, momotxorro, sorgin eta matxingaizto festa. Kanpotarrak pentsa lezake duela 1000 urteko Euskal Herrian barna dabilela… edozein tabernan sartu eta bertoko giro arras erdaldunarekin topo egiten duen arte… explotaexplotamexpló, explotaexplota micorasón… Astearteko momotxorroen lilurak nahastuta, “sábado de piñataratu” direnek, horiek bai, horiexek dastatuko zuten Altsasu sakona, axaleko itxuraren azpian murgiltzen den herria, “ia” zeharo erdaldundua.

“Sábado de piñata” delakoari hasiera Iruñean eman genion, bertara joan beharra baikenuen.

Euskizofrenia lehen dosia bertan jaso genuen.

EAJren presentziarik apenas ez duen hiriburuan, alderdiaren Kongresura bertaratuak ziren zientoka EAJkiderekin egin genuen topo Sarasate pasealekuan. Geroxeago, autoan Altsasura bueltan gentozela, Napar Buru Batzarraren presidente den Unai Hualde altsasuarraren hitzok entzun genituen irratian:

“En una Navarra en la que durante muchos años nuestros derechos se han visto relegados, nuestra lengua, el euskera, se han visto discriminada y tratada como algo ajeno y no como propio, promocionar el euskera es una de nuestras prioridades”. Euskizofreniari ohituta, irri txiki batez jaso genuen hitzok… Altsasun bizi gara, herria ez da handia, denok “ezagutzen dugu elkar”…

Eta heldu ginen herrira, mozorroak jantzi, eta kalera. Piñataaaaa!

Eguerdiko poteoan, plazan, ez genuen euskarazko elkarrizketarik dastatu, gure artekoetatik at. Tabernetan, musika espainieraz jo eta sua, latinoa eta “rumba” nagusi, pop espainiarrez zipriztinduta, ingelesezko harribitxi iperkomertzialen bat tarteka.
Denbora gehien eman genuen taberna, Sanferminetarako bezala zegoen jantzita. Okasiorako erdarazko lelo nagusia zekarren pankartaren erdian, koartila batek “365 egun euskaraz” zioen, euskarazko kanturik bakar bat ere jarri ez bazuten ere.

Eta gaua heldu zen, eta plazara irten ginen… Eta Bollullos del Condadon bageunde bezala izan zen.
Sekulako orkestatzarra, gizonezkoak negurako ondo prestatuta goitik behera jantzita, emakumeak aldiz bainujantzitan (metafora bikaina, aste bete lehenago bortxaketa bat pairatu duen herrian).
Buenass nochess Alssassua! Less invitamoss a dissfrutar de nuesstro shou…
Halako makrokutretaldeak “gozatzeko” ohitura galduta geunden.
Plazan zen gure alkatea ere,goizean bere alderdikidearen hitzak zeharo ahaztuta nonbait.
Ez genuen luzeegi iraun “goi mailako” ikuskizunari begira, eta inguruko tabernetara egin genuen ihes, Bollullos del Condadon bezala, espainierazko musikaz gozatzera, “herri bat baikara, kultura bat, hizkuntza bat partekatzen baititugu”.
Zein herri garen eta zein kultura eta hizkuntza partekatzen ditugun esan beharrik ez dago.

Euskararen zoru komunaren diagnosia egitean, nago ez zirela inguruotatik igaro.
Altsasu gobernatzen duen  EAJ, euskizofreniak jota dagoela apustu egingo nuke.
Bestalde, Sakanan hizkuntza politikaren ardura daukan eta EHBilduk gobernatzen duen Mankomunitateak ba ote dauka euskizofreniari aurre egiteko asmo edo egitasmorik?
Jakiteagatik…

Euskizofrenia

3 pentsamendu “Euskizofrenia”-ri buruz

  • Oso erraza da Nafarroan euskaltzale gisa agertzea, beti erdaraz jardun arren, eta euskararen alde egiaz ezer gutxi egin arren.
    Hain bortitza da UPN, PP eta PSNren jarrera, ze, noizbehinka egun on esanda edo euskararen aldeko jairen batean agertuta, euskaltzale amorratu gisa agertzeko nahikoa baita.

  • Norbait benetan ezagutu nahi baduzu fijatu zaitez zer egiten duen agintzen duen lekuan, etxean…….EAJ benetak ezagutzeko fijatu zaitez BIZKAIAN…Bizkaian nola dago euskera?? Hara hor ba EAJ k euskerarekiko duen jarrera.Honek denetako funtzionatzen du, ISLAM a esaterako, benetan ezagutu nahi baduzu, begiratu islamak agintzen duen herrietara, A. SAUDI, QATAR, PAKISTAN…..
    Alderdi bat benetan ezagutzeko beste modu bat, gauza bati zenbat diru edo esfortzu dedikatzen dion ikustea da , eya tamalez beste gauzei milloiak eta komunikabideak eskeintzen diete eta euskerari, hitz soilak eta diru gutxi, Europako altxorretako bat eztu esfortzurik, dirurik merezi antza.

    EAJ asko izorratzen nauen gauza bat adibidez, austeskudeetan Hernanitik pasa nintzen, eta hango gaueko feriko pasealekuan PNV koak (bai PNV bada PNV, EAJ ezta esistitzen)
    zer eta EUSKAL HERRIKO 7 PROBINTZIETAKO ezkutudun ikurrinarekin!!!!!!!!
    “manda huevos”, beti haien bidea” beste bide bat” dena, Eskoziarekiko, Irlandarekiko, beste bide bat. Kataluinarekiko………eztute ez askatasuna, ez hizkuntza nahi “con el hecho diferencial vasco” nahiko dute,desbirditasun txikirenbat (kontzertu ekonomikoa justifikatzeko) duen komunitate autonomo soil bat, Nafarroatik, edo Iparraldetik at, ta bai Nafarroan bai Iparraldean aurkezten badira, bueno boto batzuk josotzeko eo, besteik ezta.

    Bilduren kasuan, Gipuzkoan oraindik euskera hitzegiten bada (kontutan edukita gutxitzen ari dala ere) ezta bilduri ezker, lehenago denok egindako aleginari ezker, oain utzita dagoena zearo, eta bildurentzat argi dago EUSKAL HERRIA, eztela esistitzen, “euskal herritarrak nonahi jaiotzen dira”, MAYOR OREJAK zioena, e “el ser vasco es una mera cuestion de adscipcion administrativa”, zu hemen enpadronatu ta vaskoa zea.

    Gure seme alabak euskeraz hazi etxian da ikastola hasi ta derrepente españolez hasten dia, “inmigrante asko omen dago ta”…..diote, ta españolez in bihar, “eztakite euskera, ta” ja BA ESPAÑOLA AZKAR IKASI DUTE BA AFRIKATIK ETORRITAKO HOIEK!!!!!!!!!!

    Kaleetan inoiz ez bezela gure seme alabak eta 5,6,7,8, urtetako familia euskaldun petotako umeak dana españolez, lehen 15,16 urte inguruan haste zian ta ohitura gerora utzi, bano HAURTZAROAN EGITEN DEZUNA ZURE IZATEAREN PARTE BILLAKATZEN DA.

  • Barkau idatzitako modua bano mibiletik ari naiz, pfff