Euskarazko herri ekimeneko hedabideek etorkizuneko erronkei aurre egiteko urratsak egin nahi dituzte

euskal-hedabideak“Lehen harria” besterik ez bada ere, bost esparrutako erronkak erdiesteko elkarlana derrigorrezkoa dela adierazi dute herri ekimeneko euskal hedabideek. 48 hedabidek eman diote dokumentuan jasotakoari atxikimendua, ZuZeuk ere bai. Informazio gehiago jarraian.

Herri ekimeneko euskal hedabideek egoeraren diagnostiko bateratua plazaratu zuten atzo, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

Erakundeei hausnarketarako deia egin diete eta mahai bateratua osatzeko gonbitea luzatu diete: “Bada garaia erronkei sendotasunez heltzeko, beste molde eta bide batzuk jorratuz, irudimena landuz, gogotik arituz eta, batez ere, elkarlanean arituz”, azaldu du Jasone Mendizabal Topaguneko buruak.

Bost erronka zehaztu dituzte sinatzaileek:

  • Negozio eredua eta lan baldintzak
Hedabideok inbertsio handiak egin behar ditugu (eta egiten arigara), batetik teknologiak eragindako negozio ereduaren aldaketari aurre egiteko, eta bestetik bertandiharduten langileen lan baldintzak hobetze aldera.
  •  Salmenta, kalitatea eta lehiakortasuna
Atzean ez geratzeko eta bezeroei merezi duten zerbitzuaeta produktuak eskaintzeko, euskal hedabideok ekoizten ditugun produktuen kalitatea eta kudeaketaere hobetu behar dugu. Gaur egungo produktuak estimatzen badira ere, salmentan eta merkatumekanismoen ezagutzan asko sakondu behar dugu oraindik.
  •  Hausnarketa eta ikerketa
Etengabeko berrikuntzaren aroan, ikerketa eta hausnarketa ere ezinahaztu: euskarazko hedabideak zer garen, zer helburu bete behar dugun, nolakoak garen eta izanbehar dugun, audientziak, kanpoko esperientzietatik ikastea eta, heburuak betetzen doazen heinean,beste hizkuntzetan aplikatzeko moduko esperientzia eta produktuak esportatzea. Hori dena garatzeko,
hedabideen behatoki baten beharra
argi ikusten dugu.
  • Elkarlana
Garai zailei bakarka baino taldean hobeto egiten zaie aurre, eta alde horretatik badugu zerlandu, hedabideok geure artean zein instituzioekin batera. Sektoreko kideok onartzen dugu elkarrenlehiakide garela hainbat eta hainbat kasutan, baina elkarrekin ere jardun dezakegula guztiononurarako; koopetibitatea landu behar dugula, alegia.
  • Erakundeen laguntza politika
Deialdien sistematik hitzarmen ereduetara joatea ezinbestekoikusten dugu. Beharrezkoa da erakundeek laguntza politika egokitzea eta sektorearen inbertsioak etagarapena sustatzea

Informazioa hedabideetan:

Argia

Berria

Kazeta

Dokumentua osorik:

hedabideak-diagnostikoa

euskara, hedabideak, komunikabideak, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Euskarazko herri ekimeneko hedabideek etorkizuneko erronkei aurre egiteko urratsak egin nahi dituzte”-ri buruz

  • Josemari Navascués 2012-03-14 20:40

    Txillardegi handiak esan zuenez: “Hizkuntza bat, behar ez bada, galdu egiten da.”

    Euskara salbatzeko bide bakarra independentzia da, eta gero gerokoak.

  • Josemari, nahiago nuke nik ere baneuka zure buruargitasuna eta , batez ere, gauzak sinplifikatuta eta zuribeltz direla pentsatzeko dohai hori. Ez nuke lotarako pastillarik behar, seguru aski.

  • Josemari Navascués 2012-03-16 12:38

    Kontxesi, ez dakit zertaz ari zaren. Mezu iluna benetan. Nirea ez da iritzia, froga daitekeen zerbait baizik. Latina, behar izan ez zenean galdu egin zen (eta nekez aurki daiteke historian hizkuntza hain boteretsua, Europan, behintzat) eta gauza bera gertatu zitzaien hizkuntza txiki askori. Alderantziz, hebreera naturala galduta zegoen (erlijio-testuetako idatzietan, musikan eta bertsoetan baino ez zen gelditzen) eta Israel sortu zenentik berpiztu egin zen eta orain herrialde bateko hizkuntza ofiziala da. Islandia estatu independentea ez balitz, aspaldi legoke galduta islandiera. Eslobakiera ia desagertuta zegoen ofizialki (ia ez zegoen idatzizko ekoizpenik) eta idependentzia lortu zutenetik erabat egituratu da. Laponiera hilda egongo litzateke parlamentu supranazionala lortu ez bazen. Gauza bera estaniera, eslobeniera, mazedoniera edo moldaberarekin.
    BIZIRIK IRAUTEA, HA DA, BIZIRAUPENA ETA BIZITZA EZ DIRA GAUZA BERA.
    Ez dago beste biderik: edo euskara beharrezko (ezinbesteko) bihurtzen dugu, edo, bestela, gureak egin du. Gure hizkuntza bizirik manten dezakegu (latina bezala), baina heriotzaren data sutako burdinarekin markatuta geratuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude