Euskarazko Doodle-a ikusi nahi duzu abenduaren 3an?

Euskarazko Doodle-a ikusi nahi duzu abenduaren 3an?

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3an. Eusko Ikaskuntzak, mundu osoan gure hizkuntzak presentzia izan dezan proposamena luzatu du: Euskal Doodle-a. Hau da, Google-k bere logotipoa egun batez moldatzea euskarari erreferentzia eginez. Jakina, logotipo horrek euskarari buruzko informaziora izango luke lotura. Googlek ideia aintzat har dezan sare bidez sinadura bilketari ekin diote urriaren 30ean; ia 400 izen-abizen dituzte dagoeneko. HABEren agendak eta egutegiak zozketatuko dituzte sinatzaile guztien artean.

Hemen duzu sinatzeko aukera.

Euskarazko Doodle-a ikusi nahi duzu abenduaren 3an?

43 pentsamendu “Euskarazko Doodle-a ikusi nahi duzu abenduaren 3an?”-ri buruz