Euskaraz bizi nahi dugu! Manifestazioa Donostian

Ruben Sanchez (Gasteiz) from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

KONTSEILUTIK IRITSITAKO MEZUA.

Arratsalde on, abenduaren 1eko manifestazioa dela eta, hainbat herritarren bizipenak jasotzen ari gara bideo laburretan. Aste honetan, eskolak euskaldundu ez eta ondoren bere burua euskaldundu duen Ruben Sanchezen bizipena jaso dugu.http://vimeo.com/53586315 klikatuz ikusi ahal izango duzue bideoa.
ZABALDU MEZUA!
Martzelo Zelaieta Etorbidea 75
U3 eraikina, 13.bulegoa
31014 Iruñea948 384 680
628 229 039 www.kontseilua.org
Euskaraz bizi nahi dugu! Manifestazioa Donostian abenduaren 1ean

Euskaraz bizi nahi dugu! Manifestazioa Donostian abenduaren 1ean

Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

30 pentsamendu “Euskaraz bizi nahi dugu! Manifestazioa Donostian”-ri buruz

  • Euskaraz bizi ahal izateko gure Estatua behar dugu. Ez dut horrelakorik irakurri deialdian. Agian “politizatzen”ari naiz …

  • Gonzalo Etxague

    Politizatzen ez, euskara mespretxatzen bai. Oso bitxiak dira iparlazaleen irizpideak: independentziari buruz erdara hutsez hamaika ekimen, txosten eta hitzaldi egin litezke, baina gaizki iruditzen zaie independentzia aipatu gabe euskararen aldeko ekimena egitea.

  • Zapalkuntza nazionalak ez omen du zerikusirik euskararen (euskaldunon) egoerarekin, ez demokraziarekin, ez giza eskubideekin, ez langileon bizi baldintzekin, eta segi eta segi. Espainolitis jotakoak ba al daki ongi, zer den euskara (euskaldunak ) mespretxuz hartzea ?

    • Gonzalo Etxague

      Arazoa ez da hori. Euskara helburtua da eta estatu propioa bitartekoa, hain zuzen ere, esukararen mesederako bitartekoa, besteak beste. Baina zuek estatua helburu bihurtzen duzue eta beste guztia, euskara barne, bitarteko. Horregatik, horrelako ekimen baten barri izatean burura etorri zaizun lehen gauza estatu propioaren beharra aipatu ez izan da. Betaurrekoak gaizki jantzita dauzkazu.

      • Iban Tustán 2012-11-22 18:31

        Arrazorik ez zaik falta Gonzalo.

      • Zuretzat tresna, Espainiako “marko demokratikoa” da eta ez Estatua . Independentzia nazionala; euskararena, demokraziarena, krisiarena ,adiskidetzearena,pakearena,…konpondu ondoren… botoekin,askatasun osoan beste eredu batzuen artean aukeratu ahal izango dugun utopia besterik ez da zure betaurrekoen aurrean.

        • Gonzalo Etxague

          Ez, niretzat tresna estatu propio independientea eta NBEko kidea da, baina tresna, bitartekoa, ez helburua. Era berean esango dizut helburuak lortzeko, herri eskuldaun eta demokratikoa lortzeko, bitarteko hori, estatu propioa, ezinbestekotzat jotzen dudala nik, baina helburuak zein diren ahaztu gabe. Ala estatu propioa lortu bitartean helburuetan aurrera egiteak beldurtzen zaitu?
          *
          Orain, lotsarik baduzu, azalduko al didazu zergatik esan behar duzun GEZURRA zure argudioei eusteko? Zergartik esan duzun niretzat “tresna, Espainiako “marko demokratikoa” dela eta ez Estatua”? Nik esandakoetatik nondik atera duzu halakorik? Gezur gehiago esan gabe erantzuterik bai?

          • “Euskaraz bizi ahal izateko gure Estatua behar dugu” idatzi dut hasieran.
            Zuk ulertzeko moduan idatziko dut, kasurik egin gabe gezurti malurti eta horrelako ihesbideei; “Euskaraz bizi ahal izateko (helburua), gure Estatua (tresna) behar dugu. Lasaitu mesedez, zure iparlafobiak itsutu egiten zaitu.

          • Gonzalo Etxague

            Iparlafobia? Bai, zalantzarik gabe: euren egiari helduta besteen gainetik sentitzen direnei gorroto diet.

  • Obanoseko infanzoia 2012-11-22 19:01

    Helburu estrategikoa noski dela gure boterea, herri bezala, erreskuratzea. Handik aurrera guk erabakiko dugu antolamendu herrikoia, ekonomikoa, kulturala… Gure hizkuntza ta gure izaera bermatu egon behar dira. Nola? Herri boterearen bitartez, ta antolamendu hori gaur egun izen bat dauka: Estatua. Uko egitea Estatuari uko egitea da iraganari ta etorkizunari. Estatua bitarteko bat dela? Ados. Zertarako? Herri bezala ez desargertzeko. Lortu ez gero, Estatu propia, zaileena datorkigu: mantentzea! Bihar egunean beste antolamendu bat, beste sistema bat sortzen ba den nazioarteko mailan, Estatuak izango dira erabakia hartuko dutenak. Eta guk momentu hortan konbeni zaigula gurea jadanik eukitzea……

  • Xabier Makazaga 2012-11-23 11:14

    Hara, Iparlazaleak betiko matrakarekin. Horretarako munduko denbora guztia dute, baina behin eta berriro luzatu diedan bi galderei erantzuteko batere ez. Bada, erantzun eza horrek argi eta garbi erakusten du zertan ari diren. Ekarpenak egin ordez, bazterrak nahasten besterik ez. Horra bi galderak:
    .
    “Iparlazaleek zein desobedientzia zibil mota bultzatu eta gauzatu dituzue? Zein emaitzarekin?”
    .
    Gero eta esanguratsuagoa egiten zait haien isiltasuna horri buruz. Hara nola egin zuten abstentzio “aktiborako” deia (egun horretan mendira edo hondartzara joatearena, alegia):
    .
    “Oker egindakoa ez errepikatzearen garrantzia azaldu ondoren hausnarketaren lehen atalean, zer egin daitekeen aipatu nahi nuke bigarrenean. Erresistentzia zibilak egingarriak diren gauza txiki asko izan ditzake; kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak direnak. Horietako bat litzateke hauteskunde egunean mendira edo hondartzara joatea, abstentzio aktibo handi bat egitea.”
    .
    Jakin al daiteke “kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak diren” erresistentzia zibileko, edo desobedientzia zibileko, zein gauza txiki bultzatu eta gauzatu dituzuen? Zein emaitzarekin?

    • Ezberdinak dira inperialismoari erresistentzia eta inperialismoaren erresistentzia, horretan datza “zuen” eta “gure” arteko ezberdintasuna. “Zuen” “emaitza ikaragarriak” inperialismoak ahalbidetu, babestu eta promozionatuak izan dira, herriari sufrimentua baino ez bait diote ekarri eta ekarriko, baita “guri” ere!
      Halere erran nahi dizut “Euskal Herria inperialismoaren mendean” liburuxka zaborraren pareko baduzu, ez duela zurekin hitzegiterik merezi, ez bait duzu deus ulertzen!
      Milesker zure arretagatik, Aio.

      • Gonzalo Etxague

        Iparlafobia? Bai, zalantzarik gabe: euren egiari helduta besteen gainetik sentitzen direnei gorroto diet. Hona adibide paregabea.

  • Euskararen aldeko ekimen baten berri eman eta iraka gaiztoa ereitea barkaezinezko bekatua da. Hori egiten dutenek Louis-Jean Calvet hizkuntzalari frantsesaren “Linguistique et colonialisme. Petite traité de glottophagie” liburua irakurri beharko lukete. Zoritxarrez, ez dago euskaraz, baina gaztelaniaz ere argitaratua dago, Nabarraldekoen liburu guztiak bezala, hortaz ez dute arazo handirik izango irakurri ahal izateko. Eta 6. atala gomendatuko nieke, bereziki: “Langue et libération nationale”. Liburua 1974an atera zen, baina ez du gaurkotasunik galdu. Ideologikoki, komunismo libertarioaren baitan koka genezake, liburu zorrotza eta ondo taxutua da, dialektika marxistaz mausiki baliatzen da (modu ulergarrian, hori bai), baina aldi barean gizaki menperatuekiko konpromiso irmoez blaitua, sentitua, dogmatismorik gabe. Horregatik eutsi egin dio urteen joan-etorriari, garai hartako beste gauza askok ez bezala. Atal horren azpiatalen izenburuak oso esanguratsuak dira: La langue apres? – La langue avant? – La langue seulement? – Sans la langue? Calvetek (ustezko) deskolonizazioaren sortutako hirugaren munduko estatuei erreparatzen die batik bat, baina Europako herri menperatuei ere begiratzen die, Bretaniari bereziki, baina euskaldunak ere noiz edo noiz aipatzen ditu. Bada, hizkuntza eta nazio-askapenaren arteko harreman gatazkatsua aztertu ondoren, azken azpiatalean sintesi dielektiko ederra eskaintzen du: La langue, maquis du peuple. Hizkuntza, herriaren makisa. Aipu luze eta eder bat aldatuko dut hona hala-hola euskaraturik: “Baina hizkuntzaren erabilera erresistentzia moduko bat bilakatzen da, hizkuntza hori iragazgaitza ere badelako kolonizatzale gehienentzat, hala nola gizarte-sistema koloniala bera ere iragazgaitza den kolonizatu gehienentzat. Eta, ondo uler bedi, erresistentzia horrek jarraitu egiten du, independentzia formal baten pean kolonialismoak bere eginkizun glotofagoari eutsi bitartean. Edo Okzitaniako nekazaria bere hizkuntzaz mintzo denean atsegin maltzurrez Iparraldetik etorritako “kanpotarraren” aurrean, edo marinel bretoi batek, frantsesez hitz egiteko gauza izanda ere, turista baten aurrean bretoieraz baino ez dakielako plantak egiten dituenean. Hor batetik badago jokabide ludiko bat, baina bestetik beste gauza bat ere bai, askoz sakonagoa. Edo Afrikan bertako hizkuntzez sekulako eztabaida ironiatsuak entzuten ditugunean, piperrik ulertzen ez duen Zuriari zuzendurikoak, hor egoera beretsua aurkitzen dugu: hizkuntza aterpea; hizkuntza, benetakotasun ukatuaren toki pribilegiatua; hizkuntza, alienazio kolonizatzailearen aurkako azkeneko baliabidea (…). Norberaren hizkuntzan babesa bilatzea orduan ekintza militante bilakatzen da, askotan inkontzientea, baina hala ere beti subersiboa”. Euskaraz egitea, oro har, Euskal Herriaren askapenaren alde egitea ere bada. Estatuari uko egitea ez da iraganari eta etorkizunari uko egitea (hala ere, ni Joxe Azurmendiren iritzi berekoa nauzue: etorkizunean eraiki beharreko Euskal Herriak iraganeko Euskal Herriaren historiaren ukazioa izan behar luke, baina bego kontu hori beste aldi baterako). Estatu baten aitzakiaz ekimen euskaltzale bat kakaztea Euskal Herriari uko egitea da, besterik gabe.

    • Euskal Estatuari uko egitea, Euskal Herriari ( euskarari ) uko egitea da, besterik gabe.

      • Gonzalo Etxague

        Baina nork ukatu du hemen euskal estatua? Zu hasi zara salaketa egiten salaketarako arrazoirik gabe. Berriro diotsut, estatua beste guztien gainetik jartzen duzulako. Baina kontrakoa da, euskaraz bizi nahi dudalako, besteak beste, estatua behar da.

        • Horixe!

        • Laburbilduz:
          Gonzalok : “euskaraz bizi nahi dudalako, besteak beste, estatua behar da”
          Iñakik : “Euskaraz bizi ahal izateko gure Estatua behar dugu”
          Menditarrak :”Estatu baten aitzakiaz ekimen euskaltzale bat kakaztea Euskal Herriari uko egitea da.

          • Gonzalo Etxague

            Hasiera ahaztu zaizu:
            Iñaki: “Euskaraz bizi ahal izateko gure Estatua behar dugu. Ez dut horrelakorik irakurri deialdian. Agian “politizatzen”ari naiz …”

          • Ados.

  • Logika berberaz, Olentzero gizajoa koplatzea ere ekintza espainolista izango da, baldin eta Olentzero koplatu ahal izateko Estatua (letra larri eta guzti) behar dugula aldez aurretik esaten ez badugu.

    • Gure Estatuari uko egiteak bihurtzen gaitu bretoi, okzitandar edo beltz gaixo. Loturarik ez baduzu ikusi nahi euskararen (euskaldunon) egoeraren eta zapalkuntza nazionalaren artean ez du merezi eztabaidan jarraitzeak, ez eta manifarik egiteak. Zer eskatzeko, zer adierazteko ? Inperialismoak badaki euskaraz bizi nahi dugula eta ahalegin guztiak egingo ditu hori horrela izan ez dadin. Arazoa baldin bada dirulaguntzen murrizketa, estetika edo etb, soberan da gure estatuarena noski.

      • Eztabaida ezinezkoa da, eta antzua, sasi-dilema planteatu duzulako: “euskara gaur nahiz eta gaur estaturik ez eduki” vs. “lehenago auskalo-noizko estatua eta GERO euskara eta enparauak”.

  • Makazagari, ene kritika zorrotzen ondoren inoiz Iparla aipatu izan duen bakarrenetarikoa izatea aitortu nahi diot.
    Gora Euskalerria askatuta!

    • Gonzalo Etxague

      Alazne, diflipazu? Hartu lasai kontua, neska. Denbora eta espazioa batu behar dituzu dimentsio berean. Zure kritika zorrotzak ezagutu gabekoa naiz ni, ez bazara Iparla txostenaren egile mistoriotsua, baina, orduan ez zinateke batera zorrotza, ez zintz egiten duen elefantea baino zorrotzagoa, bederen, Iparla panfleto horrek komun paperako baino ez baitu balio. Baina ondo pentsatzen baduzu, komunean erabili ondoren arma boteretsua izan daiteke etsai inperialistari botatzeko. Ez daukazu hitz zorrotzik niri erantzuteko, ezta? Bada, edozein borrokatan eta edoeizn etsairi zer erantzun ez badaukazu, jai! Ez zaude prestatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude