Euskararik gabeko abertzaletasuna

Euskararik gabeko abertzaletasuna

Euskararik gabeko abertzaletasuna

Bai, badakit munduan adibideak ugari daudela, hizkuntzarik gabeko nazionalismoak izan badirela, hara hor Eskozia, Irlanda, Kortsika eta halakoen adibide harrigarriak,  baina niri zaila egiten zait, oso zaila, euskararik ez dakien abertzalerik ulertzea. Eta ez dira bat eta ez dira bi.

Berrikitan, osoigo.com plataformak galdera horixe egin dio Maiorga Ramirez nafarrari, alegia,  izan ote daitekeen abertzale euskararik jakin gabe.

Ez da galdera samur-samurra zeinahi  politikari abertzalerentzat, are gutxiago, Ramirezen antzera, oreka zail askoren sokan dantzan ari bada: Nafarroa/EAE, Eusko Alkartasuna/Bildu, eskuin/ezker…

Izanak izan, betileak galdu ditut ia Ramirezen erantzuna behin eta berriz irakurtzen, eta susmoa dut ez diola galderari erantzun edo, bederen, ez diola bide zuzenetik egin. Ez baietzik eta ez ezetzik. Zeharka bezala geratu da “operari segitur esse” horren bidez. Erran nahi baita, abertzale batentzat logikoena euskaraz ikastea litzatekeela, baina…

Iruditzen zait gure eztabaida zuzeutar horietako bat ernetzeko moduko gaia dugula  honakoa: esan ezazu zintzo zer erentzungo zenukeen zuk Maiorga Ramirezen lekuan bazina.

Eta gehiago esateko gosez geratu bazara, badakizu zer egin: iruzkinen bidea.

Euskararik gabeko abertzaletasuna

Airetik bizi naiz. Ia.

16 pentsamendu “Euskararik gabeko abertzaletasuna”-ri buruz

  • Galderari erantzuten ez dion inkesta bat jarri duzu martxan. Galdera ez da “zer garen”, hori oso erraza da eta ez du balio sakoneko eztabaidari erantzuteko. Galdera da ea “euskararik gabeko euskal abertzaletasuna ulertzen dugun”. Nik ez dut ulertzen.

    • To, ba erreza da. EAJko zati handi bat eta EHBilduko zati txiki bat. Gehitu horri EHBaiko batzuk eta GeroaBaiko beste batzuk ——————-> BOOM! Euskal espainiar/frantziarrak.

    • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2014-10-27 15:47

      Galdera da ea “euskararik gabeko euskal abertzaletasuna ulertzen dugun”. Nik ere ez dut ulertzen euskararik gabeko abertzaletasuna.

      Beraz, zergatik zu bezalakoak kanpotar erdaldunen inbasioaren aldekoak zarete?
      Ez al zara konturatzen, haien % txikia euskaldunduko dela eta euskalduntzen diren gehienentzat, euskara, zuk ingelesa baino okerrago jakingo dutela?

      http://stopimmigrazioa.wordpress.com/

      • Barkatu, nirekin ari zara? Artikulu hau euskarari eta abertzaletasunari buruz da, ez immigrazioari buruz. Manten itzazu zure obsesioak mugapean eta ez nahastu artikuluak. Zer izango da zure hurrengoa, Idiazabal gaztari buruzko artikulu batean marokoarrek latxak akatzen dituztela defendatzea?

        • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2014-10-27 21:51

          Jakin zazu jaioberrien %27 atzerritarren seme-alaba dela.

          Abertzaletasun/euskara arteko erlazioa ikusten duzu, eskerrak!!
          Ba, abertzaletasuna eta atzerritar erdaldun uholdearen arteko harremana ikusten ez baduzu:
          a) Zure inteligentzia mugatua da.
          edo
          b) Itsu zaude.

          • Artikulu honetako iruzkinetan jarraitzen duzunez kontu honekin, Marotoren artikuluan egin ordez, hemen erantzungo dizut. Nire azken erantzuna.

            Marotoz ari garenez, hemen doaz Gasteizko datuak, 5. orrialdea:
            http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/32/10/53210.pdf

            “Amaren edo gurasoen nazionalitatea” Espainiaz kanpokoa den kasuetarako, jaiotzak kopuru osoaren %12,9 dira. Duela 2 urte, 2011, %16,1 zen. Beraz, jaisten ari da.

            Beraz, gezurretan ari zara. Jaioberrien %27 EZ dira atzerritarren seme-alabak.

            Amaitzeko:
            Zati handi batean Unidad Alavesaren oinordeko den Arabako PPrentzat bi kanpotar mota daude, Espainiatik kanpo iritsi direnak eta Gipuzkoatik/Bizkaitik etorri diren euskal hiztun (abertzaleak). Marotok atzerritarren aurka egiten duenean, ez du egiten euskal kultura/nortasuna/hizkuntza babesteko, baizik eta espainiarra babesteko. Arabako PPk Araba espainiarra nahi du. Bestalde, Arabako PPk etorkinez hitz egiten du, beraiek sortutako korrupzioaz hitz egin dadin ez duelako nahi. Estrategiaren helburua da hurrengo hauteskundeetan etxean geratzeko tentazioa edukiko luketen PPren botoemaile tradizionalak mobilizatzea, etorkinen eztabaidan polarizazioa bilatuz, eta bidean beste alderdiren bateko botoemaile inozo berriren bat lortzen badu (Bildukoren bat barne), askoz hobeto. Zuk jakingo duzu zergatik bat egiten duzun Marotoren hauteskunde estrategiarekin.

            Eta orain mesedez zentratu, artikulu honen gaia “euskal abertzaleak eta euskara” da, alegia, abertzaletasunaren barne ahuleziak; ez “etorkinak”, alegia kanpoko mehatxuak.

  • Nik beste galdera bat eginen nioke Maiorgari:
    Posible ote da alderdi abertzale batek (demagun, EA) bere egoitzan (demagun, Iruñeko Alkartetxea) karta edo menua gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez BAKARRIK izatea?

  • Abertzaletasunak ez du zentzurik ez bada lur zati hau euskaldunon herri egiten duen ezaugarri oro defendatzeko jaio. Heredatu dugun kultura eta odolak egiten du Euskal Herria. Azken batean, gure arbasoen oinordekotzak, bere zentzu zabalean, egiten gaitu garena, eta oinordekotza hau tradizioak gidatzen du generazioz generazio. Izan zirelako gara.

    Eskozia eta Kataluina bezalako nazionalismoak nazionalismo liberalak dira.Abantaila materialak eskuratzeko mugimendu politikoak. Kataluinako prozesu independentistaren hatzean ez dago borondate zintzo eta garbirik, ez idealismorik ez arimarik. Entidade supra-material batek emandako “Eskubide” batean oinarritzen dute euren asmoa eta eskubideak borrokaz irabazi egiten dira. Horregatik adoregabetuko da biharko egunean, lokatzezko hanketan oinarrituriko mugimendu burges zizitrin bat delako eurena.
    Euskal abertzaletasuna historikoki oinarri askoz zintzoagoak ditu, baina azken urte hauetan zuzentausn hori galtzen ari den itxura hartzen diot

    • Kataluniari eta Eskoziari buruzko okerreko interpretazioa iruditzen zait identitate konturik ez dagoenik esatea; auzi osoa diruari buruzkoa edo gizarte ereduari buruzkoa dela esatea.

      Prozesu independentistak ez dira sortu Birminghamen, Liverpoolen, Madrilen edo Asturiasen. Eskozian eta Katalunian sortu dira, ingelesa edo espainiarra ez den nortasuna duten tokietan, eta horrexek ematen du, hain zuzen, nortasunaren garrantziaren neurria.

      Katalunian Euskal Herrian baino askoz sutsuago defenditzen dute haien nortasuna, eta horren barruan hizkuntza. Orain bat-batean badirudi ezetz, baina oraindik ez daude urruti espainiarren “kexuak” Kataluniara joan eta katalanez hitz egiten zietelako. Noiz ikusi da horrelakorik Euskal Herrian? Gu bai garela epelak gure nortasuna babesten.

      • Kataluinan katalana guztiz normalizaturik dago gizartean, gaztelerarikin duen erabateko antzekotasuna dela eta, besteak beste. Independentistak, katalanistak, unionistak eta espainiar nazionalista porrokatu askok ere erabiltzen dute egunerokotasunean hizkuntza hori. Horrek ez du esan nahi euren herriaren independentzia justifikatzeko argudioak nortasunaren defentsan oinarritzen direnik, baizik eta kontrakoa. Euren hizkuntza horren egoera osasuntsuan dago non beraien identidadea ez dago desagertze arriskuan espainia barruan, eta ondorioz ez da sinisgarria nortasunean oinarritutako mugimendu independentista. Azken batean herri katalana, latindar kulturako inguruko herrietatik hizkuntzagatik bereizten da soilik. Horren ordez “subiranotasun ekonomikoa” goraipatzen dute, hau da: Kataluinan jasotako zergekiko erabateko autonomia.
        Zazpi urtez bizi izan naiz katalanen artean, eta prozesu independentista hori iruzur galanta iruditzen zait niri, erabateko marketing operazioa.

  • @HiltzenHil: erabat ados zure iritziarekin. Ezin argiago azaldu duzu.

  • Ba ez dakit zer izango naizen, euskara EHko mapa osoan entzun nahi dut eta ez soilik ikastolan ikastea. Ni eskualde erdaldun batean bizi naiz, familia erdalduna daukat eta errealitate hori aldatzea zaila da, baina tira, ehuneko dezente batean entzun nahiko nuke euskara nahiz eta zonaldeko hizkuntza nagusia ez izan. (Tamalez hau euskaldun zaharrak ekartzen lortuko zen, hemen erdalduna izateko ohitura dugulako, hala ere, euskaraz bere haurrei hitz egiten dioten erdaldun jatorrizko familiak badaude, gutxi baina badaude).

    Eta abertzaletasunari buruz nahi nukeena zera da, EH mapa hori administratiboki bat izatea EHko gizartea gure herriari zelako estatusa komeni zaion erabaki dezan.

  • Ba ni eusklatzalea naiz, hutsik, bost axola beste guztiak. Eta inoiz edo behin egin badut edo egingo badut euskal estatu baten alde, izango da gure hizkuntza salba dadin. gainerakoan ez dut uste besteak baino hobeak garenik eta, gainera, gure tamaina txikiegia da mundu berri honetan geure estatua edukitzeko

  • Asiersar, arrazoi osoa duzu. Datuen arabera immigranteek erditzen dituzten ume kopurua jaisten ari da, immigrante kopurua jaisten ari delako.

    http://www.diariovasco.com/20130515/mas-actualidad/sociedad/euskadi-pierde-inmigrantes-2013-201305151254.html

    Datu hauen arabera, EAEn 2013. urtean 3700 immigrante gutxiago zeuden aurreko urtean baino.

    Euren jaioterrietara itzuli dira? Bai zera! GURE GOBERNUAK MASIBOKI NAZIONALIZATU DITU:

    http://www.diariovasco.com/v/20140310/al-dia-sociedad/inmigrantes-nacionalizaron-euskadi-pasado-20140310.html

    Datu hauen arabera, EAEn 2013. urtean 12.000 immigrante nazionalizatu zituzten.

    Orain kanpotar horiek eta euren umeak ez dira estatistiketan immigrante bezala azaltzen, izan ere beren gurasoak euskal herritarrak dira ofizialki. Hori bai, Euskal herritar islamiarrak, semitak, turkoak eta beltzak.

    Gainontzekoan, Abertzaletasunaren zentzua ez bada identitarioa, abertzaletasunak ez du zentzurik. Independentzia ekomikoki indartsuago izateko edo paradisu sozialista lortzeko nahi dutenak joan daitezela antzarrak ferratzera

  • Asiersar, arrazoi osoa duzu. Immigranteek erditzen dituzten ume kopurua jaisten ari da, immigrante kopurua jaisten ari delako.