Euskararen urrats-kideak

Euskararen urrats-kideak –

ENBATAk 60 urte

Euskararen urrats-kideakDuela 60 urte, euskara gutxietsia eta mespretxatua zen; euskalduna izatea ahalkegarri zela sinetsarazi zieten orduko herritarrei. Euskara traba zelakoan, kalte baizik egiten ez zigulakoan, euskaldun anitzek abandonatu zuten. Lapurdin azkarki egina zuen behera, eta Nafarroa Beherean eta Zuberoan oraino indarra bazuen. Baina gainerako hizkuntza gutxituen gisan, arrisku bizian sartua zen. Frantziaren (eta Espainiaren) jazarpena jasaten zuen, eta lekuko hautetsiek frantseste horren alde egin zuten. Zapalkuntza haren ondorioz, herritar gehienak auto-estimurik gabe eta otzandurik bazeuden ere, euskaldun batzuk oldartu ziren. Beharrik!

Eta sortu zituzten ikastolak, gau eskolak, irratiak eta abar. Haurrari euskara irakastea bera baino iraultzaileagorik! Zenbat irain entzun behar izan zituzten beren ingurukoengandik! Frantzia gogorra izan zen ikastolen kontra, eta gogor izaten segitu zuen euskararen kontra.

Frantziako Gobernuak ez zuen hitzarmenik izenpetuko Seaskarekin, urteetako borrokarik, mobilizaziorik, manifestaziorik, okupaziorik eta abar izan ez balitz. Bideetan ez genuen seinale elebidunik ikusiko militante batzuk ez balira ibili gauetan bide-seinaleen ezabatzen. Euskararen Erakunde Publikoa ez zen sortuko mobilizazio sozialik izan ez balitz. Gaur egun euskararen alde mintzo diren hautetsi frantsesak edo EEPko ardurak hartu dituztenak ez lirateke euskararen defendatzaile izanen, euskalgintzaren bultzadagatik izan ez balitz.

Euskara duela mende erdia baino egoera hobean dago? Baietz diote anitzek: orain jendeak ez du euskara mespretxatzen, ikastolak anitz ari dira zabaltzen, elebitasuna bide pixka bat egiten ari da… Baina Euskal Herri kontinentalean euskara ez da ofiziala, eta ez dirudi izanen denik. Irakaskuntzaren garapena berri ona da, baina ez da aski handia frantseste oldeari gaina hartzeko. Euskara ez da alderdi politikoen lehentasuna.

Odol-hustea gelditzeagatik bozkariatzeak arrisku bat badu. Ez ikusi nahi izatea anemia ikaragarria duela herri honek, mendeetako jazarpenaren ondorioz, eta anemia horretatik sendatzeko ematen zaizkion elikagaiak eta sendagaiak behar baino anitzez murritzagoak direla, eta jazarpena ez dela gelditu.

Euskarak egin dituen aitzinamenduak euskaldunei esker izan dira, bakoitzaren lanari esker eta antolaketari esker. Ez ttattarra soinean agertzen diren horiei esker. Segurki ezetz! Eta etorkizunean ere horrela izanen da.

 

Eneko Bidegain

Euskararen urrats-kideak

24 pentsamendu “Euskararen urrats-kideak”-ri buruz

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-04-30 11:11

    Egia hutsa Eneko dioena; euskaldunen alderako mespretxu horren oroitarazteak berak min egiten digu oraindik . Jadanik errana da hemen Uztaritzeko kolegioan adibidez ikasleen artean noiztenka entzuten zela ” tu es con ou tu es basque?”
    Hautemangarria da alabainan euskararen beherekada 1789an hasia, jarraia bainan mantxoa izan zela luzaz eta azkarki akzeleratu zela duela 60 urte inguru.
    Zergatik?
    Urte horietan europako Herri gehienak bezala, Frantzia garatu eta aberastu zen. Eraldaketa sozial eta ekonomiko gaitzak bideratu zituen delako “Etat providence” horren oinarriak edo baldintzak zirenak.
    Nekezaritza tipiaren sunsitzea. (gure bizimoduaren eta kulturaren osagai nausiak zirenak)
    Babes sozialaren sistema( Frantzia zeduzigarri egiten zuena )
    BABko zona erdaldunaren garapen ekonomiko lanpostu emaile erraldoia Herria bera endekatzen eta husten zen denbora berean..
    Anekdota bat: euskararentzako diruketa batez, garaziko eliza aurrean, laborari zahar errespetagarri bat eskapatu zitzaigun errepikatuz ” zer egiten ditutzue ba lortu ditugun abantailetaz!)
    Bistakoa da errepresio linguistikoak ez duela bakarrik erantzunkizuna eta osotasunean ikusi behar ginukeela kolonizazio prozezua oraindik ekin nahi badugu behintzat .

  • Josu Lavin

    ” tu es con ou tu es basque?”
    Ceharo borthitza guerthatzen çait!
    Ez dut imaginatzen ahal nolaco effectua luque horrec Bizcaian”
    “tú eres tonto o eres vasco?”
    Momentuz ecina, impossiblea.

  • Josu Lavin

    Euscal icenac modan daude Espainian:

    https://www.elcorreo.com/vivir/ocio/nombres-vascos-moda-20200430155350-ntrc.html

    Hemengo basco aberçale erdaldunac espainolac baino superioreagoac consideratzen dira, eta euscaldunac berac bainoago.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-04-30 14:30

    Josu laguna, lehenik estonatua nintzateke soldadogoa Burgozen egiten zuten bizkaitar nekezari gazteek ez balute sekulan holakorik entzun.
    Gero hemen hori erraiten zuten ikasle frantximentak ez ziren urrunekoak baizik Baionako familia hiritarrekoak edo inguru horietakoak. Aspaldiko tokiko auzibide etno linguistiko baten marka gehi hiritarren baserritarren alderako mespretxu unibertsala.
    Beti gogoratu behar duzu iparraldeko euskaldun batentzat; 400 frantses daudela. (eta 20 hegoaldeko )

  • Josu Lavin

    Ez dut uste bascoac edo euscaldunac behin ere Espainian tontotzat hartu dituztenic. Basserritar intelligentetzat edo aguian. Galegoac, ordea, bai.
    Neuc soldadutza Madrilen eguin nuen, euscaraz eguiten guenuen librequi, eta gure beldur ciren. Catalanei burla eta iseca. Guri ez.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-04-30 17:02

    Josu, senditzen dut mustarda sudurrera igaiten ari zaidala.
    Ez dugu deus onik geitzen Enekoren artikuluari. Proposatzen dizut gaia horretan geratzea momentuz.

  • Josu Lavin

    Bat nathor çurequin eta baimena emaiten deraucot Enecori neure meçuac eçaba ditzan, nahi ukan badeça.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-05-01 10:14

    Josu
    Enekok dio:
    “Duela 60 urte, euskara gutxietsia eta mespretxatua zen; euskalduna izatea ahalkegarri zela sinetsarazi zieten orduko herritarrei”
    Enekok bere burasoengatik untsa ezagutzen duen duela 60 urteko adibide bat emanez, Enekoren hitz horiek nahi izan ditut konfirmatu eta ilustratu.
    Zure erreakzioa ikusita jujatu dut ez nuela gai horretan zurekin segitu behar eta kito.
    Egia erran, ezdakit zer eginen duen zure “baimena” horrekin;
    Zu eta bion arteko historio bat da, ez du deus edo oso guti ikusteko horretan.
    Urrengo artio.

  • Eneko Bidegain
    Eneko Bidegain 2020-05-01 13:28

    Ez ezabatu mezurik, ez. Zuen ekarpen guztiak dira interesgarriak.

  • JJ Agirre

    Aupa Eneko!
    Zure kontakizuna irakurrita, Bakio eta eskualdea etorri zaizkit burura.
    Ezagutu ditut baserritarrak, hainbat, euskarari ihes egiten eta españolari heltzen baldar baino baldarrago. Bakiotarrak, Meñakarrak, Larrauritarrak, Jatabetarrak, Fikatarrak, Gatikarrak… baserritar “atzeratutzat” joak ziren Bilbora heldu baino lehen, Mungian bertan, duela oso urte gutxira arte: euskara bazterrera utzi duten arte hain zuzen.
    Nire 55 / 60 urtez gorako lehengusuak eta euren kintatik gorakoak dira Bakion euskaraz naturaltasunez berba egiteko gauza diren azken belaunaldia. Hortik behera, hizkuntzaren higatze gero eta azkarragoa, haiek erdaraz eskolatuak eta gu baino pixka bat gazteagoetatik hasita euskaraz eskolatuak izan arren.
    Bakio, egun, herri erdalduna da praktikan, “euskaldunak” %70 inguru izan arren. Eta antzekoa da euskaldean eman den bilakaera oro har, areago Mungian, eskualde-buruan…

  • JJ Agirre

    Euskara duela mende erdia baino egoera hobean dago Bakion?
    Askoz okerrago. D ereduan ikasi arren heriko haur guztiek ia.
    Orain jendeak ez du euskara (batua) mespretxatzen… baina bizkaiera bai, eta ez du ez bata eta ez bestea erabiltzen, española baizik, salbuespenak salbuespen. Bizkaierari eman zaion tratuaz ere hitz egin beharko da egunen batean tabu guztien herri honetan… Ofizialtasuna eta euskarazko eskolatzea ez dira nahikoa inondik inora. Arazo larrienetako bat aipatu duzu: euskara ez da alderdi politikoen lehentasuna. Sindikatuena ere ez. Patronala zertarako aipatu…
    Euskara soilik da lehentasuna alderdi eta sindikatu espainiarrentzat. Egurra emateko baina.

  • Jonjo, zure ustez zerk eragin du belaunaldi gazteagoek euskara alde batera uztea? Euskaraz okerrago egitea? Akaso haien gurasoen belaunaldiak erdaraz egin du etxean? Edo globalizazioaren eta hiperkomunikazioaren kontua da?

  • JJ Agirre

    Aupa Gilen!
    Batetik, hedabideen -lehenik telebista(k), gehitu gero mugikorrak…- eraginez batez ere, erdaraz euskaraz baino hobeto moldatzen direlako.
    Eskolatze ereduaren eraginak ere badu zer ikusirik. Bizkaieratik urrun dagoen euskara batuazko eredu bat erabili da Bizkaiko ikastetxeetan ere.
    Lehenagotik ere, bizkaitarrek gure euskalkiaren oso pertzepzio eskaxa izan dugu. Sarri-sarri entzun izan dut “zelako politte giputzen euskerie”… eta zelako zatarra geurie (berbaz adierazi barik ere).
    Gurean sarri gertatzen zen haurrek gurasoak zuzentzea etxean “ez da etzie esan behar, etxea baino” eta halakoak. Emaitza, gehienetan izaten zen, gurasoek ere, apurka-apurka, seme-alabekin bizkaieraz egiteari utzi… eta españolez jaurduten hasten zirela (batuaz ez, noski). Era berean, batua “artizial” egiten zaio bizkaitar euskaldunzahar askori, eta hedabideen eta bestelakoen eraginarekin batera, egungo emaitza daukagu.
    Ezin aipatu barik utzi garai bateko batua (ezker abertzaleak) v bizkaiera (EAJk) borroka politiko barregarria… hain ondorio kaltegarriak izan ez balitu. Alde biak euren apustuan itsututa, biak oker erabat.
    Enpin… goibel jartzen naiz hauek guztiak gogoratzean… Eta gure klase politiko abertzaleak, diruaren jabe ustez abertzaleek (eta sindikatu abertzaleek) oraindik ere zein arreta gutxi ematen diguten ikustea.
    Arreta gehien eskaintzen digutenak unionistak dira, marka da gero, zakutik emateko baina.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-05-02 10:58

    Jonjo, esaten duzun bizkaieraren eta batuaren problema hori ulertzen dut eta hemen zuberotarrek sofritu dukete gehien.
    Telebista eta mugikorren eragina ere bai , bainan zergatik?
    Telebista dakizun bezala problema politiko zuzena da.
    Aldiz, mugikorrarena desberdina da
    Zzergatik bada ez dute euskaraz erabiltzen euskara dakiten Bakioko euskal familietako gazteek?
    Beraz hori esplplikatzeko Gilentxoren galdera edo proposamena gelditzen da, hau da “globalisazioa eta hiperkomunikazioa”.
    Begira, bazinute ere ikusi nahi nukeen Euskal Estatu bat erabat euskararen alde eta aktiboa, izigarriko borroka litzateke Gilentxok aipatzen duen ideologiaren kontra.
    Kasualidadez egun goizean irakurtzen nuen Allande Sokarrozek ( frantsesez… ) idatzitako gogoeta testu bat nun ongi deskribatzen baitu bizi garen ez gizartea bainan ideologia totalitarioa.
    Gazteek ( zaharrek bezala ) nahi dute izan errazki ( guziz errazki) mundu guziarekin entxufatuak, , hiperkomunikatiboak, hipereraginkorrak, hiperlasterak eta hainitz hiper gehiago…)
    Momentuz instinktuz jujatzen dute euskara ez dela gai nahikeria guzi hau betetzeko edo eta berek ez direla gai euskara erabiltzeko nahi duten eraginkortasun mailaraino.
    Enekok Allande untsa ezagutzen du eta badaki burua beti alhan daukala eta baduela euskara maila oso altua Zergatik beraz frantsesez idazten du bere testua?
    Allandek nahi baitu publiko ahal bezain zabala eta mail oso gorako euskara eduki arren bere burua gaiago sentitzen baitu frantsesez euskaraz baino bere burutazioa garatu eta esplikatzeko orduan.
    Azkenean ez da urruti Bakioko gazte horietatik.
    Hots hau guzia erraiteko Gilentxoren galderari ( globalizazioaren eta hiperkomunikazioaren kontua da? )
    eta Sokarrozen ideologiaren deskribapenari eman behar diegula arreta berezi bat.

  • Gilen Mejuto 2020-05-02 11:54

    Beñatek dioenaren ildoan, interesgarria da sarrera honetan planteatzen dena:

    https://zuzeu.eus/euskara/whatsapp-eta-telegram-euskeraren-alde-ala-kontra/

    Nik ez daukat whatsappeko erdarazko talderik, baina nire neskalagunaren bitartez badakit nolako mezu uholea dabilen bazterretan, bereziki koronavirus sasoi hauetan, gehien-gehiena (demagun %97) espainol hutsean. Maiz, halako mezu masivoek Espainia batu eta uniformearen irudia zabaltzen dute, eta, are gehiago, Madril dute referentzia nagusia.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-05-02 15:08

    ““gehiengoaren izenean” gure hizkuntza etengabe baztertzen da” irakurtzen da test horretan. Bistakoa da gehiengo hori irzanen dela beti espainiola, frantsesa, nahi duzun guzia dena…. euskalduna salbu
    Euskararen kontrako lege tiranikoa bat da, Euskal herria tipiegia da edozein anbizioa dutenentzat literarioa, intelektuala, zientifikoa; artistikoa politikoa edo ekonomikoa Berez bakarrik independentzia batek ez luke aldatuko, egiazko iraultza kultural bat behar litzateke gainera.
    Ikastea lehenesten tokian tokiko lana, hizkuntza eta politika. Eta horren bitartez unibertsalismora iristea.
    Bainan iraultza hau izan behar da goitik behera eta beheretik goiti. Bakioko gazteek bakarrik ez dute ezer eginen tiraniari obeditu baizik

  • Karlos Gorrindo Etxeandia

    Aupa:
    JJ-ren eskaintzari men eginda ausartuko naiz duela ez dakit zenbat denbora idatzi nuen artikulua plaza honetara ekartzen. Bat egiten dut goiko iritzigileek diotenarekin eta ez dakit nire ekarpenak ezertarako balioko ote duen. Ez dadila haserre bide bilakatu, bederen.
    Egongo ote da munduan hizkuntzarik geurea beste aztertu eta ikertzen dutenik? Ezetzean nago.

    Euskaltzaindiaren Jagon Jardunaldietan euskararen egoera Euskal Herriko hiriburuetan aztertu dute duela gutxi. Eta pazientzia eskatu digute. Aurreko batean, Hitz Ordenaren Erabilera Estrategikoen gaineko liburua aztertu zuten Donostiaratutako hizkuntzalari, soziolinguista eta beste hainbat adituk. Eta Seber Altuberen Erderismos liburuaren bertsio berritua iruditu zitzaigun. Xamarrek mintegia antolatu du euskararen bilakera historikoaren azpildurak begi bistan jartzeko, eta Bonaparte, Humbolt, Foruak, Abadia, Sabino Arana etabarrak izan ditu aipagai euskararen miseriak eta malurak deskribatzeko. Eta iraganean bizitzea atsegin dugula ondorioztatu dugu.

    Orion, Gernika-Lumon, Gasteizen, Maulen zein Etxarri Aranazen, bilerak, topaketak, mintegiak antolatu eta euskararen inguruko gorabeherak, gainbeherak eta abaildurak dituzte aztergai, mintzagai, haserre eta kezkagai.

    Atzera begira bizi gara euskaldunok, iragan eta orainaldiko prozesu linguistikoak zelan egin duen maldan behera eta galgarik gabe. Eta erostari dihardugu, aieneka.

    Eta hain dugu jite troglodita jartzen euskara mintzagai dugun orotan, ezen hileta batean gaudela ematen duen. Edo agian horixe izango da arrazoia.

    Baina gero, euskara, Europako eta mundu mailako hizkuntza zaharrena esan, eta ahoa bitsetan jartzen zaigu, jario eta jario, iktusa emateko hurren. Atera kontuak! Nafarroako Antso Jakintsuaren ama hizkuntza euskara ei zen. Eta esfinterretik behera zirina, gozamenaren gozamenaz.

    Kopon!!! Nahikoa da! Asper-asper eginda gaude. Gogaituta, gure zilborrestearen jira-biran ibiltzeaz eta inork konponbiderik ez emateaz. Edo ez ematen ahalegintzeaz. Nor mintzaten da, euskara noranahiko bilaka dadin, erabili beharreko baliabide ekonomikoez? Gehitu beharreko aurrekontu kulturalez? Jarri beharreko azpiegitura materialez?

    Berba zenbat gura, baina arazoa konponbidean jarri inortxok ere ez. Non ote daude herritarren langile diren politikarien eskabide eta aginpideak, euskarak albo herrietako hizkuntzen balio legal bera izan dezan? Erabil dezatele behingoz botereak ematen dizkien eskumena eta eskubidea euskarak izan beharko lukeen garrantzia eta zabalkundea izan dezan.

    Eta eragile soziokultural-linguistikook jarraituko dugu gurean, baina boterea eta erabakiak hartzeko gaitasuna duenak egin dezala dagokiona berehalakoan.

  • JJ Agirre

    Arrastion Karlos!
    Boterea eta erabakiak hartzeko gaitasuna dutenek dagokiena egin dezaten, eragile soziokultural-linguistikook gurean jarraitu baino askoz gehiago egin beharko dugulako susmoa daukat.
    “Errelatoa” delakoari astindu bat eman, hasteko eta behin. Egoerari aurrez aurre begiratu, gordin salatu eta dagokien horiei kontuak eskatu.
    Bolondreskeriak auzitan jarri, eta beharrezkotasuna aldarrikatu.
    Erdaren “aukera libre” derrigorrezkoa arbuiatu.
    Politikari eta bestelako eragile unionisten erasoei erantzun. Politikari eta bestelako eragile abertzaleen utzikeria eta iruzurrak azpimarratu.
    Euskaldunon eskubideak batzuei eta besteei berma dizaten exijitu.
    Eta eragile soziokultural-linguistiko bati eta biri baino gehiagori, jarrera auasartagoak eta eraginkorragoak eskatu, aspirinak emanez ezin baita minbizia osatu…

  • Karlos Gorrindo Etxeandia

    Aupa barriro. Agian ez dut behar beste azaldu edo behar beste zehastasunik eman. Hona zehatzago nire irtzia, JJ. Luzeegia beharbada…

    DEFINIZOAK

    NAZIOA: Nazioa kontzeptu, pentsamendu eta sentimendu filosofiko-soziologikoa da. Jatorri bereko giza-taldeak osatzen du. Giza-talde horrek lotura historiko eta kulturalak partekatzen ditu; hizkuntza eta lurralde bera. Komunitate edo herri bereko diren kontzientzia du. Nazioa Estatuaren oinarri zilegizkoa da. EUSKAL HERRIKOA, esaterako.

    NAZIONALISMOA: Identitate kontzeptu bat da, era kolektiboan adierazita. Espainiako nazionalismoa ez da Euskal Herrikoa baino hobea edo goi mailakoagoa.

    ESTATUA: Kontzeptu juridiko-politikoa da, oinarrian nazioaren legitimitatea beharko lukeena: herria, lurraldea eta gobernua. EUSKAL HERRIA, adibidez. Gurea baina, ESTATUTUA da Estatua baino ttikiagoa balioan, izaeran eta antolakuntzan. Estatuaren menpe dagoen jostailu politikoa, alegia.

    INPERIALISMOA: Sistema honek herri jakin baten agintea zabaldu eta hedatu egiten du indarra erabilita (politikoa, militarra zein hedabideetakoa). Beste herri batzuen kontrola ezartzea du helburu. Euskal Herriarena, nazioa den aldetik. Inperialismoa inposizioa da: politikoa, soziala, kulturala… Espainiak eta Frantziak gugan eragiten dutena.

    INPERIALISMO KULTURALA: Hedabideak edota beste era bateko baliabide kulturalak erabilita, Espainiako gizarte menperatzailearen balioak ezartzea da beste nazio periferiko edo menperatuan; EUSKAL HERRIAN, esaterako.

    INPOSAKETA KULTURALA: Espainiako eta Frantziako gizarteen balio kulturalak gure naziora zabaltzea, haien erabilera eta ohiturak gurean txertatze aldera.

    INPERIALISMO LINGUISTIKO ESPAINIARRA ETA FRANTZIARRA: Hizkuntza menperatzaile diren gaztelania (400 miloi hiztun) eta frantsesa (270 miloi hiztun) gure nazioan inposatzea da. Espainiako legeak dio gaztelania jakitea derrigorrezkoa dela, frantsesa ere bai, Frantzian. Euskara jakitea eskubidea baino ez da. Honetarako botere politikoa eta ordenamendu juridikoa erabiltzen dute Euskara (1.200.000 hiztun) bigarren mailako izan dadin, gaztelania eta frantsea lehen mailako direnean. Gaztelania eta frantsearen hegemoniak inposizioarekin du zerikusirik. Ez dira euskara baino hobeak edo goi mailakoagoak. Gaztelania eta frantseza modernitate, giza eskubide eta askatsunaren aldeko hizkuntzak omen dira. Euskara horren guztiaren aurkakoa izango balitz bezala. Gaztelania progresu ekonomikoaren eredutzat hartzen dute, euskara, ordea, atzerapen ekonomikoarena. Gezur inperialista onartezinak.

    GLOTOFAGIA: Edo lenguizidioa. Prozedura politiko-soziala da. Kasu honetan gure kulturaren ezaugarri inportanteena den euskara desagertzeko zorian jarriko dute, beste kultura edo hizkuntza (gaztelania-frantsesa) baten eragin zuzen eta erabili beharrekoaren ondorioz. Eta jakina, honek konponente ideologiko argia du: hizkuntza minorizatuak deagertu egin behar dira, ahalguztidunak gero eta handiago egiteko.

    BIZIKIDETZA: Desberdinen arteko harremana, errepestuan eta onarpenean oinarrituta.
    ZORIONTASUNAren edabe magikoa, menperatzaileak menperatuari sinistarazi nahi diona. Gaztelaniak euskarari, Estatuak estatutuari. Edo behean dagoenak (pobrea) goikoa (aberatsa) ez molestatzearren duen jarrera menpekotasunezkoak eragiten duen egoera soziala. Baina gizarte jakin batean giza-talde baten nahia (gehiengoarena) pentsamendua eta sentimendua onartzen ez denean, eta giza-talde horrek ezarritako egitura politikoa aldatu edo eraldatu (estatutu izatetik estatu izatera aldarrikatzea) nahi duenean, zilegitasun osoz, krispazioa sortzen omen da. Eta krispaziotik gizartea frakzionatzera urrats txiki bat baino ez dago. Asaldatzen dena, baina, inperioa da, jakina.

    GIZARTEAREN FRAKZIOA ETA KRISPAZIOA: Inoren sitema politiko, sozial, ekonomiko, militar edo kulturala arbuiatu eta gurea aldarrikatzeagatik, Nazio garen aldetik, legitimitate osoz, gizarte inposatzailearen balizko bake hauskorra etetearen errua leporatzen zaio menperatuari, ahotsa jasotzeko beste ausardia izan duelako.

    ESPAINIA ETA FRANTZIA: Mundu moderno, global eta askatasunaren eredu eta adibide ei dira. Euskal nazioa, nazionalismo periferikoa, baztertzaile, diskriminatzaile, arrazista eta supremazista da, gure naziotasuna aldarrikatzeko beste ausardia dugulako. Nazionalista estatudunak demokratak dira eta legearen aldekoak. Gu lege gabekoak eta basatiak. Haiek modernoak eta konstituzionalistak. Gu, asaldatzaileak.
    EUSKAL HERRIA (6 lurralde): Espainia eta Frantzia zama dira Euskal Herriarentzat. Denbora lar daramagu elkarri lotuta kate lodiz, eta bada garaia banatzeko. Estatu propioa behar dugu, errespetu osoz aldarrikatuta, elkarrenganako bizikidetasun eta alofilia bermatuta. Euskal Herriak badu zilegitasun politiko, ekonomiko, kultural eta soziala nazio eta estatu giza nazioartean onartua izateko.

  • Josu Lavin

    Gure statu bakarra Naffarroa da.

  • JJ Agirre

    Ulertu dot aurrekoa be, Karlos. Eta bat nator neurri handi baten. Bakarrik azpimarratu gura izan dot euskalgintza, bere adierarik zabalenean, ez dala ari egin beharko leukeena egiten, oro har. Agintariei makurtuta diharduela, eta martxa honetan, gozo-gozo baina zolora goazala.
    Gero ekarri dozun azalpèna oso ondo etorko jat, eta erabiliko dot hor zehar, zeure baimenagaz.

  • Karlos Gorrindo Etxeandia

    Baimenduta Jonjo, besarkada batez lagunduta

  • Orain, hilaren 11an sartu naiz artikulua eta iruzkinak irakurtzera. Tarrapata batean irakurri ditut zenbaitzuk. Besteak, JJ. eta Karlosen ekarpenak astiroago irakurriko ditut ondoren.
    Josu Lavini esan, hein batean berak dioenarekin ados nagoela. Baina bestean ez, Iruñean, gu euskaldunok 1970 urtea artio “aldeanoak” ginen. Ezjakin eta zozoak ginen.
    Eta zenbat aldiz ez digute kantatu honako hau?
    Vasco ser,
    orejas de burro tener,
    ir a la escuela y
    no aprender.

  • “Ez dut uste bascoac edo euscaldunac behin ere Espainian tontotzat hartu dituztenic. Basserritar intelligentetzat edo aguian. Galegoac, ordea, bai.
    Neuc soldadutza Madrilen eguin nuen, euscaraz eguiten guenuen librequi, eta gure beldur ciren. Catalanei burla eta iseca. Guri ez”
    Bai, bai, honetan arrazoi zerbait baduzu Josu. Eta nik beti pentsatzen izan dut ETAri zor izan geniola. Garai batean bortxaren, seriotasunaren eta gauzak ongi egitearen ispilua izan zela ETA. Gero etorri ziren auto bombak, oinazea gizarteratzea, OLDARTZEN ponentzia eta mila okerkeria,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude