Euskararen strip-tease bat (III)

Jaurlaritzako langile euskaltzalez osatutako Tiraka taldeak euskaldun berriei bereziki zuzendutako kontaketa pertsonalen bilduma egin du. Hamar istorio pertsonal jaso ditu taldeak, eta ZuZeun argitaratuko ditu. Euskararekin bizi izandako pozak, tristurak…nahi adina nahastuz, pasadizoak, frustrazioak, ilusioak…

s124

(III) Nirea

Nik ez nuen tutik ere ulerzen, erdeldun hutsa nintzen. Auzoko lagun batek berriz, beti egiten zuen euskaraz bere ama eta osabarekin, apur bat behartuta, hori bai, osterantzean osaba haserratu eta ixildu egiten zen. Niretzat familia horrena erakartzen ninduen beste mundu bat zen. Osabak kotxe bat zeukan, SEAT 124 eta aurreko hautsontziaren ondoan andrea eta seme-alaben argazki txiki borobiltxoen azpian, EZ EGIN ARIN eskuz idatzitako leloa. Kotxean sartu eta: ¿qué quiere decir eso? eta eurek, que no corras. Eta hortik aurrera, egun bat eta hurrengoa ere matraka ematen, esaidazu nola esaten den ¿qué tal estás? eta berak “zelan zauz?”, eta ¿Casa?, ba “etxea”, a, orduan goikoetxea, zer demontre da goikoetxea? Pittin bat nekatuta nitaz, oparitu zidaten Euskera Radiofónico deitzen zen liburuxka bat eta egun horretan bertan hasi nintzen lehen ikasgaiarekin.

(Osasun Saileko langile bat)

 

euskara, tiraka

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude