Euskararen normalizazioa oztopo

 plataforma

Euskal curriculumerako Isabel Celaak iragarritako neurriei babes osoa eman dio Plataforma por la Libertad Lingüísticak. Baina “benetan euskarak eta gaztelerak maila berdina” izateko, ikastetxeek autonomia izatea bateraezina iruditzen zaie.

Puntu horrek aukeratzeko eskubidea urratzen omen du. Baina hala ere Patxi Lopez eta haren gobernuarengan konfiantza osoa dutela berretsi dute. Eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko deia egin diote.

Plataforma por la Libertad Lingüísticaren manifestuan Eusko Jaurlaritzari deia luzatu zioten, ama hizkuntza ez baztertzeko, hizkuntzaren normalizazioaren aitzakiarekin. Gurasoek haurrek gazteleraz soilik jakitea nahi badute, jaurlaritzak hori errespetatzeko urratsak eman behar dituela uste dute.

Eta zorionekoak plataformakoak, iragarritako aldaketak gauzatuz gero, euren gurariak asetuko bailituzkete.

D ereduan ikasten duten haurrek bi hizkuntzak erabat menperatzen dituztela esatea alferrik da. A eta B ereduetan, aldiz, gaztelera soilik hitz egiten dutela ere esan genezake. Eta estatistiketan edo adibideetan oinarritu gintezke. Baina, argi dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dagoela.

Zer duzu buruan “Euskararen normalizazioa oztopo”-ri buruz