Euskararen balioa negozioetan

Euskararen balioa negozioetanENPRESAREAN Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen proiektu bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean kudeatzen duena, Arabako Foru Aldundiaren, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren babesarekin.

ENPRESAREANek honako helburuak ditu: euskaraz lan egiten duten edo-eta zerbitzuak eta produktuak euskaraz eskaini nahi dituzten organizazioen elkargunea izatea, arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen eta profesionalen artean elkarlana sustatzea, negozio-aukerak handitzea, proiektu enpresarial berriak sustatzea, salmentarako gune bat eskaintzea eta baliabideak, esperientziak zein jakintza partekatzea.

Aurten, on-line dagoen plataforma garatzearekin batera, jardunaldia antolatu dugu urriaren 31rako, Arrasateko Garaia Berrikuntza Zentroan (parte hartzeko inskripzio-orria bete behar da). Bertan, ORKESTRAko Mari Jose Aranguren eta Mikel Navarro lehiakortasunaz arituko dira, etorkizuneko ekoizpen eraldaketaz. Ondoren, enpresa bakoitzak aurrez berak hautatzen dituen enpresekin elkartu eta nahi adina bilera azkar egiteko aukera izango du.

Urriaren 31n, negozio bide berriak zabaltzeko aukera izango dugu. Elkarren esperientziak, proposamenak eta eskaintzak ezagutzeko aukera. Gure balioa erakusteko aukera. Negozioetan euskararen balioa ikusteko aukera.

Euskararen balioa negozioetan

Euskaltzalea