Euskararen aldeko aktibazio soziala aztergai udako ikastaroan

Euskararen aldeko aktibazio soziala aztergai udako ikastaroan – 

Euskararen aldeko aktibazio soziala aztergai udako ikastaroan

Bigarren urtez aztertuko da aktibazio soziala EHUren udako ikastaroetan antolatutako formazio eskaintzan. Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak izeneko ikastaroa iazkoaren jarraipena izango da. Ekainaren 27 eta 28an, Miramar jauregian (Donostia) egingo da ikastaroa.

Iaz marko teorikoa eta ikuspegi praktikoak landu ziren ikastaroan. Aurten, berriz, praktika zehatzetan jarriko da fokua.

  • Munduko beste hizkuntza gutxituetako hainbat aktibazio-esperientzia ezagutuko dira (Galesko kasua bereziki landuz)
  • Beste mugimendu sozialetako esperientzietan arakatuko da eta berauen artean, euskararen aldeko dinamiketarako baliagarriak izan daitezkeen proposamenak aztertuko dira.
  • Azkenik, euskalgintza barruko egitasmo berritzaileetan jarriko da begirada .

Aurreko urteko ikastaroan egin zen moduan, adituen eta arituen ekarpenak elkartuko dia ikastaroan, etorkizunera begira, hizkuntzaren aldeko aktibazio soziala handitzeko, zabaltzeko eta eraginkorrago bilakatzeko klabe nagusien eta erreferentzia praktiko erabilgarrien bila.

Ekarpen interesgarriak

Edukiari dagokionez, esan bezala, munduko hizkuntza gutxituetan egon diren aktibazio-esperientziak aztertuko dira (Galesko kasua bereziki aztertuz), euskalgintza aztertuko da feminismoaren eta LGTB mugimenduen begiradatik, ziberaktibismoaren ingurukoak landuko dira, feminismoa eta euskalgintzaren arteko harremana landuko da eta euskalgintzako zenbait aktibazio esperientzia berri aztertuko dira.

Hizlari izango dira Garabide elkarteko Maddalen Sobrino, Galesko Cymdeithas yr Iaith erakundeko lehendakari Mabli Siriol Jones, Greenpeaceko Hego Euskal Herriko koordinatzaile Lorea Flores, June Fernandez kazetari feminista, Gorka Julio ziberaktibista eta kooperatibista, Emagin elkarteko kide Miren Aranguren, Errenteriako Lau Haizetara euskaltzaleen topaguneko kide Mikel Azkarate, TOKIKOMeko lehendakari eta Goienako zuzendari nagusi Iban Arantzabal eta Laba elkarteko kide Yasmine Khris Maansri.

Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago.  Informazio gehiagorako: www.uik.eus///euskararen-aldeko-aktibazio-soziala-aukerak-proposamenak

PROGRAMA zehatzago ikusi nahi?

Euskararen aldeko aktibazio soziala aztergai udako ikastaroan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude