Euskaraldia 2020 (II)

Euskaraldia 2020 (II) – 

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia. Hiru hiztun taldek parte hartzen du ariketa sozial honetan: ahobiziak, belarriprestak eta, gonbidatu gabeko, erdaldunak. Erdaldunak, euskaraz ulertzen ez dutenez, ez dira gonbidatuak izan, baina ariketa sozial horretako talde esanguratsua da; 800.000 hiztun baino gehiago, biztanleriaren %40 inguru. Hizkuntza ohituretan erdaldunen eragina saihestezina da. Hona hiru hiztun taldeak:

Ahobizi

Ahobiziak: Rola aukeratuena izan ohi da. Euskaldunek hautatu ohi duten rola da; ezpainak eramaten dituzte paparrean.

Belarriprest: Rol hau da gutxien hautatzen dena. Oro har, ia-euskaldun edo elebidun hartzaile gisa ulertu ohi da. Ez omen da horrela. Belarri bat darabilte ikur.

Erdaldunak: Ez daude gonbidaturik ariketa sozial honetan baina egon badaude. Hauen hizkuntza ohiturak aldaezinak dira eta, gonbidaturik ez daudenez, ez daukate ikur bereizgarririk.

Erdaldunak hiztun taldea indartzen ari da eta azken hamar urteotan berreskuratu ditu 46.000 hiztun baino gehiago (EUSTAT 2016) Esan moduan, euren eragina biztanleriaren hizkuntza ohituretan erabakigarria edo mugatzailea da, nahieran.

Hiztun taldeen bilakaera

Erdaldunak hiztun taldearen hazkuntza ez da, soilik, kuantitatiboa izan. Urteak joan urteak etorri udalerririk euskaldunenetan presentzia esanguratsua lortu dute. EAEn egin zen hizkuntzari buruzko aurreneko zentsuan, 1981ean, 27 udalerrietan euskaldunen proportzioa %95etik gorakoa zen, haien artean 5 udalerri erabat euskaldunak ziren (%100). Hogeita hamabost urte beranduago (2016) EAEn ez dago udalerri bakar bat ere %95eko euskaldunen proportzioaren langa gainditzen duenik. Udalerriak hizkuntza harremanetarako esparru gisa kontsideratzen badugu EAE gero eta erdaldunagoa da.

Euskaraldia 2020 (II)

10 pentsamendu “Euskaraldia 2020 (II)”-ri buruz

  • Etorkinen etorrerarekin izango du zerikusia horrek. Baita populazioaren barne mugimenduekin. Adibidez, Bilbotarrak gertuko herri euskaldunetara joaten dira bizitzera.

  • Bilbotarrak aldameneko herri euskaldunetan doazenean, joera herri euskalduna zena herri erdalduna bihurtzen dutela da. Adibidez Txorierrian gertatu dena.
    Honek euskaldunen makaltasuna agerian uzten du, erdaldun bat hamar euskaldun erdalduntzeko gai den bitartean, hamar euskaldunek erdaldun bat euskalduntzeko gai ez direla, alegia.

  • Oraindik sortzeko dugu figurarik erabakigarriena eta, hortaz, zailena: “ahofinkoa”.

  • belharrimotz asco baditugu.

  • Josu, kontuz “belarrimotza” erabiltzearekin, ZUZEU enteratzen bada…

  • Alan Atzo

    Josu, nonbait “belarrimotz” homologatuta dago eta horregatik ez dizute iruzkina ezabatu. “Maketo” dago homologatu gabe, hori ezin da erabili. Dena dela, graziosoa da oraindik “Ongi etorri errefuxiatuak” dioten euskaldunak egotea. Hori dioten euskaldunak eta Interneteko argazki batean kukuxklaneko manifa batean dagoen beltza, gauza bera dira.

  • Alan Atzo

    2011.urtean erdaldunak gorantz hasten direla ikusten da, ETAk urte horretan utzi zuen bere jarduna. Kasualitatea ala badago loturarik?

  • Hego Atzo

    Esango nuke ETAk ez duela zerikusirik, grafikoak errepikatzen den patroi bat dagoela erakusten du, hau da, urteetan zehar igoera motela eta igoera azkarra dagoela. Nire aburuz belaunaldiekin du zerikusia, baina ez dut daturik bilatu.

  • Alan Atzo

    Euskaldunen igoera motela eta azkarra… baina erdaldunen kurba 2011 urtean inflexio puntua, Hego! Zelako inflexioa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude