Euskarafobiaren aurka, Burlatan

Euskarafobiaren aurka, Burlatan – 

EUSKARAFOBIAREN AURKA, BURLATAN

Burlatako Udaletxearen aurrean euskaltzaleak Burlatako Udalaren asmoaren aurka agertu arren, hasierako onespena eman dio Udalak Euskararen Ordenantza aldatzeari. Navarra Suma eta PSOEren botoak erabakigarriak izan dira, Ahal Duguk abstentziora jo du (burua ezkutatuz) eta EH Bilduk eta Geroa Bai-k aurka egin dute.

Zenbait aldaketa onesteko bidean daude; garrantzisuena euskaraz jakitea meritu moduan baloratzeko beharra kentzea da. Horrek bide emanen dio Plantilla Organikoa aldatzeari. Zenbait lanpostutan euskara baloratuko ez dela aurreikus daiteke. Auskalo noraino eramanen duen Burlatako Udalak Plantilla Organikoaren berregituraketa! Orain arte horrela sailkatuta daude lanpostuak: Euskaraz jakiteko beharra duten lanpostuak, euskara meritu moduan % 10eko balorazioa dutenak eta euskara meritu moduan % 5eko balorazioa dutenak. Eremu mistorako Plantilla eredugarria da. Etorkizunak argituko du aurreikusten den berregituraketa. PSN-PSOE da bide horretan Navarra Suma bultzatzen ari dena, protagonismo tristea bereganatuz.

Euskararen Defentsarako Sareak segituko du lanean, Burlatako euskaltzaleekin batera, oraingo agintarien asmoak aurrera joatea eragozteko.

2022-11-24

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA

Euskarafobiaren aurka, Burlatan

Administrazioan Euskaraz Taldea

Zer duzu buruan “Euskarafobiaren aurka, Burlatan”-ri buruz

  • Joseba Otano Villanueva 2022-11-25 10:05

    Burlata Aldatzen taldeak ere aurka bozkatu zuen.