Euskara zaborra balitz

Euskara zaborra balitz… egunkari guztietako azaletan legoke gaur bai eta bihar ere bai.

Euskara zaborra balitz, politikari guztiak, jaurlaritzatik hasi eta udalik txikienean buka, zaborra nola kudeatu aztertzen arituko lirateke, batak bestearen akatsak nabarmenduz eta norbere proposamenaren onurak salduz. Alderdiek kudeaketa eredu baten aldeko eta aurkako kanpainak abiaraziko lituzkete bata bestearen atzetik, herritarren laguntza eta parte hartzea eskatuz etengabe.

Euskara zaborra balitz, politikari gehien-gehienek hizkuntza politikaz gutxieneko irizpide sendo batzuen jabe izango lirateke, orain ez bezala.

Euskara zaborra balitz, herri honetako pertsonaiarik ospetsuenetako eta estimatuenetako zenbait, afitxetan, telebistan eta era guztietako hedabideetan ikusiko genituzke, “ni euskaltzalea naiz” aldarrikatuz eta gonbidatuz, irrifartsu.
Baina bistan da, euskara zaborra barik, hutsaren hurrengo da, “Euskal Herrian”.

Euskara zaborra balitz

Euskara zaborra balitz, politikari guztiak, jaurlaritzatik hasi eta udalik txikienean buka, zaborra nola kudeatu aztertzen arituko lirateke, batak bestearen akatsak nabarmenduz eta norbere proposamenaren onurak salduz. Alderdiek kudeaketa eredu baten aldeko eta aurkako kanpainak abiaraziko lituzkete bata bestearen atzetik, herritarren laguntza eta parte hartzea eskatuz etengabe. Euskara zaborra balitz, politikari gehien-gehienek hizkuntza politikaz gutxieneko irizpide sendo batzuen jabe izango lirateke, orain ez bezala. …herri honetako pertsonaiarik ospetsuenetako eta estimatuenetako zenbait, afitxetan, telebistan eta era guztietako hedabideetan ikusiko genituzke, “ni euskaltzalea naiz” aldarrikatuz eta gonbidatuz, irrifartsu. Baina bistan da, euskara zaborra barik, hutsaren hurrengo da, “Euskal Herrian”. Euskara zaborra balitz, politikari guztiak, jaurlaritzatik hasi eta udalik txikienean buka, zaborra nola kudeatu aztertzen arituko lirateke, batak bestearen akatsak nabarmenduz eta norbere proposamenaren onurak salduz. Alderdiek kudeaketa eredu baten aldeko eta aurkako kanpainak abiaraziko lituzkete bata bestearen atzetik, herritarren laguntza eta parte hartzea eskatuz etengabe… politikari gehien-gehienek hizkuntza politikaz gutxieneko irizpide sendo batzuen jabe izango lirateke, orain ez bezala. Euskara zaborra balitz, herri honetako pertsonaiarik ospetsuenetako eta estimatuenetako zenbait, afitxetan, telebistan eta era guztietako hedabideetan ikusiko genituzke, “ni euskaltzalea naiz” aldarrikatuz eta gonbidatuz, irrifartsu. Baina bistan da, euskara zaborra barik, hutsaren hurrengo da, “Euskal Herrian”. Euskara zaborra balitz, politikari guztiak, jaurlaritzatik hasi eta udalik txikienean buka, zaborra nola kudeatu aztertzen arituko lirateke, batak bestearen akatsak nabarmenduz eta norbere proposamenaren onurak salduz.

10 pentsamendu “Euskara zaborra balitz”-ri buruz

  • Nik nahiago euskara ez bada inoiz titularren protagonista, hango eta hemengo titularren kode linguistiko soila izatea behar du helburua. Beharrezko izango da bata bestea lortzeko, baina ez dezagun perspektiba gal.

  • Ba orduan ere, “batzuen” arabera INPOSATU egingo litzateke… Itxaron, ez; ez dauka zaborra izan beharrik inposatu egiten dela esateko… Baten batek orain dela gutxi esan zuen ala?

    Eta bai, nik ere nahiago euskaraz ariko balira euskarari buruz baino. Baina biak behar ditugu derrigorrean.

  • Argi ibili! Euskara zaborra balitz, aurki asmatuko lukete elebosdun sistema, euskararen alde zerbait egiten ari direlako itxurak egin eta bere horretan hiltzen uzteko.

    Euskara eta zaborraz ari garela, ez dakit ohartu ote zareten. Zero Zabor taldeek antolatutako hitzaldi guztiak euskaraz dira, eta gehienera, eskaera baldin badago, hitzaldia erderaz errepikatzen da herrian beste egun batean, beti orden horretan. Erraustegiaren alde eta gaikako bilketa eraginkorraren aurka ari direnek hitzaldi guztiak erderaz ematen dituzte, euskara zaborraren pare utziaz.

  • Ohar interesgarria oso, Mikel.

  • Mikelek arrazoi guztia du. Adibidez Tolosaldean Atez ate sistemaren aurka eman diren hitzaldi guztiak gaztelera utsean izan dira, esate baterako, Anoeta, Ibarra, Villabona, Alegia eta Tososa bezalako herri euskaldunetan. Lotsagarriena ordea hitzaldi horietan hizlari izan direnak euskaldunak direla eta gainera Tolosako Ikastolako guraso eta hizlariaren laguntzaileak kasu askotan (Tolosan, Anoetan eta Ibarran behintzat bai) PNV zinegotziak. To hizkuntza politika!!!

  • Hori hala bada (ez dut zalantzan jartzen), eta datuekin jantzi badaiteke, nik uste dut merezi duela sarrera bat…

  • Ni Tolosako hitzaldian egon nintzen, eta hasi euskaraz hasi zen hizlaria, eta bazirudien gainera euskaraz jarraituko zuela, halako batean ordea, ostras! espainolera itzuli behar zuela konturatu zen egindako sarreratxoa, eta hizkuntzaz aldatu ondotik ez zen berriro euskarara itzuli, zenbait iruzkin irakurtzeko ez bazen.
    Honek hitzaldia eta ondorengo partaideen hizkuntza hautuak baldintzatu zituen, Zero Zaborrekoen interbentzioak ere espainolez izan zirelarik. Euskaraz hobeto moldatzen ziren euskaldunak erdaraz zailtasunez azalpenak ematen ere entzun genituen, ¨eso ya lo sabemos chico¨, bezalako erantzunak jaso zituzten.
    Azkenik mutil bat zuzendu zen euskara hutsez hizlariarengana, orduan PNVko zinegotzi laguntzaileak hitza hartu eta hizlariaren ordez erantzun zuen euskara eredugarrian, galdera plataformakoei zuzenduta zegoen arren…

  • Peru Dulantz 2013-05-31 10:41

    Itzain, euskara oso garratzitsua da niretzat, zaborra baino gehiago, zalantzarik gabe, baina pozgarria iruditzen zait euskara ez egoea zaborrarena bezalako eztabaida ikaragarri, faltsu eta interesatuaren erdian.

  • Euskararen inguruko eztabaida publikoa, faltsua eta interesatua izan ohi da, Vocentotarrek eta oro har hedabide espainiarrek bultzatua. Zaborraren auziarekin alderatuta, euskarak ez daukana da erakunde publiko guztien arreta eta kudeaketa egoki baterako proposamen sendorik.

  • Peru Dulantz 2013-05-31 12:51

    Ados. Baina ez ahaztu gaia zaborrena baino askoz ere konplexuagoa dela, zalantzarik gabe, eta eragile asko oso erne daudela edozein hurratsen aurrean piztiak bezala salto egiteko. Adibidez, Gipuzkoako Aldundiarekin harremana euskaraz nahi zutenen errolda egiteko ekimenaren aurrean, PSEkoek naziekin konparatu zuten Garitano, eta ez pentsa denfendatzaile asko atera zitzaionik foro hartan…