Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onartu dute


Euskararen erabilera indartzeko helburua du Euskararen Aholku batzordeak Lehendakaritzan onartu berri duen Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP). Euskararen Aholku Batzordearen gidaritzapean, baita hainbat eragileren ekarpenekin batera ere, osatu dute ESEP berria. Planak 16 esparrutan 330 ekintza egiteko proposamenak bildu ditu.

Esparruak: familia bidezko transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, gune geografiko euskaldunenak, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, liburugintza, kulturgintza, publizitatea, corpus-plangintza eta euskararen kalitatea, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, sentsibilizazioa eta motibazioa, barruko proiekzioa, eta, kanpoko proiekzioa.

Jaurlaritzako Kultura Sailak jakitera eman duenez, ESEPk Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 5. artikuluak dioena gauzatze bidean jartzeko balioko du: “Euskal Herriko herritar guztiek dute hizkuntza ofizialak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, bai ahoz eta bai idatziz”.

Patxi Lopez lehendakariak zera nabarmendu du: “guretzat euskara eta adostasuna bat direlako. Euskararen sustapena hitzarmenean oinarritu behar da, betiere neurri positiboen bidez. Horiek indartzen dute herritarren atxikimendua. Bestelako neurriak hutsegite larri bat dira eta soberan daude”.

ESEPP

(INFORMAZIOAREN LEIHOAren albiste guztiak)

esep, euskara, hps, informazioaren leihoa, publizitatea
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude