Euskara Sustatzeko Ekintza Plana gizarteratzeko bidea hasiko du Jaurlaritzak


Euskararen erabilera areagotzea du helburu Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP). Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakitera eman duenez, “Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Aholku Batzordearen elkarlanetik sortutako sarrera-dokumentua ezinbesteko aurrerapauso bat izango da euskararen normalizazioan”. Osatutako ESEP testua behin-behinekoa da (hemen irakurtzeko), horregatik, datozen egunetan sektore ezberdinetako eragileei aurkeztuko dizkiote orain arte adostutako irizpideak. Ekarpenak egiteko aukera luzatuko diete, behin betiko ESEP osatzeko. Horrez gain, Euskara21 webgunean edonork proposamenak egiteko aukera irekia jarri du martxan Jaurlaritzak, ekainaren 24a arte.

ESEP

(INFORMAZIOAREN LEIHOAREN albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.