Euskara eta Alderdi Popularra (Aurkezpen modura)

PP 

Oraindik ere PPko zinegotzi batek Euskara hutsean udalbatzaren aurrean hitzaldi bat emateak edonor harrituko luke. Baina hori gertatzen ari da, eta gertatu izan da. PPn Euskara irakasle diren  militanteak egoteak ere kontraesana irudi zezaken, baina errealitatea da. Baina hamarkada luze eta ilunetan zehar, terrorismoak zekarren beldurrak gizartea bitan zatitu zuen. Euskaldun “onak” , alegia abertzaleak eta “txarrak” espainiar sentitzen zirenak.

Eta zoritxarrez, zatiketa hori Espainiako beste lekuetatik sakondu eta areagotu zuten. Adibidez Euskara behar den errespetuz tratatu ez izanagatik eta hemengo ez-nazionalisten artean zabalduz euskararen aurkako iritzi horiek.

Horra hor bidegabekeria bikoitza. Euskadiko Alderdi Popularrari leporatu izan zaio sarritan euskararen aurkako jarrera izatea. Baina aldi berean, gutxi batzuk espainiar nazioaren defendatzailetzat haien burua hartzen zutenak, euskal hizkuntzaren mezpretsua egiten zuten. Horrela, nolabait, PPko euskaldunok ezkutuan ibili gara. Eta bi aldeetatik jaso dugu egurra, euskalduntzat hartzen ez gintuzten euskaldunen aldetik eta gure hizkuntza errespetatzen ez zuten espainiarren aldetik. Eta seguru asko isilik geratzea izan da egin genezakenaren artean okerrena, baina hori gertatu da.  Eta ez da bidezkoa gure euskalduntasuna zalantzan jartzea eta ez da bidezkoa gure hizkuntza minuspreziatzea.

PPko zinegotzi batek ZuZeu bezalako webgune batean egoteak nolabait bi gezur horien artean bat gainditzeko balio izatea espero dut. Horregatik eskerrak ematen dizkiot atari honen sortzaileei aukera hau luzatu izanagatik. Nik ere, nire aldetik eta ahal den neurrian lan egingo dut beste gezur horren aurka joateko. Hau da Espainiako beste lekuetatik euskal kultura eta batez ere hizkuntza aberastasun eta ondare garrantzitsu gisa ikus dezatela. Ezinbestekoa da horretarako kutsu politikoa alde batera utzita gure nortasunaren ebaxadore izatea.

Alderdi Popularra, euskara, PP
Santiago Reyes

ZINTZOTASUNEZ