Euskalerria irratiaren lizentziaren aldeko kanpaina

euskalerria-irratia_manifa

Euskalerria Irratia Iruñerrian euskaraz aritzen den irrati bakarra da eta modu alegal batean emititzen du. Horrela dabil, 25 urtez!!!

Aurreko lehiaketetan Gobernuak garbi jokatu izan balu, honez gero irrati honek lizentzia edukiko luke. Horrela, Europako Kontseiluaren gomendioei men eginen lieke. Kontseilu hori da Eskualdeko edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Gutuna sinatzetik datozen betebeharrak Espainiako Estatuak betetzen dituen gainbegiratzen duena.

Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak, 2012ko bukaeran argitaratutako bere hirugarren txostenean, gogoratzen du aurreko bigarrenean agintariei premiatzen ziena: “Nafarroan euskarazko irrati pribatua sortu edo mantentzeko lana bultzatu edota erraztea”. Agintariak akuilatzen ditu “Nafarroan euskal hiztun komunitate osoarentzat saioak osorik euskaraz eskaintzen dituen Nafarroako irrati bakarraren jarduna errazteari begirako jarrera positiboagoa hartzeko”.

Eskaera hau sina ezazu, Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari emitizeko lizentzia behingoz eman diezaion.

 

Administrazioan Euskaraz Taldea