Euskaldun intrantsigenteei buruz

MjgwNg==

Gaur,  ostegunean, Euskadi Irratian izena ere aipatu nahi ez dudan baina guztiok nor den ondo dakigun mintzalari gonbidatu jaun bat futbol mundiala dela eta,  espainolek erakutsitako harrokeriarekiko euskaldunok daroagun joeraz mintzo zaigu. Bere ustez euskaldunok  ezer esaterik ez dugu geuk gure selekzioarekin berdin jokatuko genuelako, “…EAJkoak, EAkoak, eta zer esanik ez ezker abertzalekoak” . Gainera, erabat “anormala” , jokuz kanpokoa,  deritzo euskal politikariak eta euskal hiritarrak oro har,  Espainako selekzioaren kontra egotearena, antigualako joera, zentzu gabekoa.  

Hiru iruzkin:  

  1. Egian esanik gonbidatu orojakin igarle jaunak,  euskalgintzaren munduan murgilduta ibili den horrek, jakin beharko, eta badaki, baldintzazko esaldiak  bi osagaik osatzen dituztela. Baldintza eta ondorioa. Bere ustezko ondorioa aipatu du, baina baldintzari dagokionez ezjakinarena egin du. Behitu esaldia holako litzateke : Espainiak  Euskal Herriko selekzioa debekatuko ezbalu, eta honek mundial batera joateko sailkapena  lortuko balu,  orain espainolek bakarrik eskubidea dutenez haiek bakarrik eman dezaketen irudi patetiko berbera erakutsiko zenukete euskaldunok.  
  2. Aspertuta, nazkatuta ez esatearren, orain euskaldun kopetilun eta autoritarioen zapalketatik libro Espainako selekzioaren garaipenak normaltasunez, askatasunez ospatatzeko eskubidea behingoz daukatela entzuteaz. Egia esanik hedabideek jotafuego darabilte kontu horrekin. Hauen arabera  orain bai, Euskal Herria “normaltasunean” sartutakoan  orain askatasuna heldu da eta espaniol zapaldu gixajoek askatasunez ospatu ahal dute nahi beste. Maltzurra mezua. Orain eta lehen ezer ospatzeko eskubidea duten eta izan duten bakarrak espainolak dira. Ez nahastu nor den nor, zapaltzaileak espainolak dira eta zapalduak euskaldunak, mezua argi eta gargi gera dadin. Gainontzekoak jendea nahasteko gogoak dira.  
  3. Euskal politikari abertzaleek  Espainiako selekzioarekiko erakutsitako joeraz, ..ba lehenago zergatik ez gara mintzatuko Espainiako politikariek eta eusakl politikari espainazeleek Euskal herriko selekzioaz erakutsitako portaeraz?          

Espainazale gixajook kokilduta eta izkutuan Espainiako selekzioaren garaipenak nola ospatzen dituzten ikusi nahi? Ze pena ematen duten..! Ikusi hemen  

Uhhh, euskaldunak ze hipokrita  gaiztoak garen!!    

Irudia | Mundiala telebistan | Hector Milla | Creative Commons By SA
futbol mundu kopa, selekzioa

Kaixo. Liburuzaina naiz eta komunikazioa, euskara eta "gizarte eragileen ekimenak" ditut gustuko. Zuri?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude