Euskal Yihadista

Euskal Yihadista

Yihad: islam-a ezartzeko “gerra santua” da. Azken egunetan, ElCorreo eta Deia-n bolo-bolo dabilen albistea zera da; EHn bizi zen marrokiar bat Siriara joan omen zen Yihad aldeko borrokan aritzeko. Bertan zegoela, hil zen.

Euskal Yihadista

Kontua da, tipo honek hilero RGI delakoa jasotzen zuela (Lanbidek ematen duen diru-laguntza). Albiste honen harira, RGI dela eta ez dela, eztabaida handia sortu da foroetan: DEIAn eta ElCorreon.

Foroetan, atzerritarrek jasotzen dituzten diru-laguntzen aurka azaltzen da gehiengoa. Sortuko al da EHn, Europan bizirik dagoen korronte xenofoboa? Bidezkoa al da RGI  deiturikoa (612tik ia 1.000€ bitartean) Gutxieneko Soldata (654€)  baino handiagoa izatea?

Hauxe da RGI (Renta de Garantia de Ingresos) inguruan, Eusko Jaurlaritzako webgunean topatutakoa -euskaraz ez dut topatu-:

Nº PERSONAS DE LA UC GENERAL Máximo €/Mes PENSIONISTAS Máximo €/Mes
1  612,41 €  695, 92 €
2 786,39 €  869,90 €
3 o más 869,90 €  939,50 €

En el caso de las unidades de convivencia monoparentales (constituidas exclusivamente por la madre o el padre con uno o varios hijos o hijas menores de edad a su cargo), la prestación se verá complementada con 44,5 € mensuales.

Euskal Yihadista

20 pentsamendu “Euskal Yihadista”-ri buruz

  • azken egun hauetan berri sinetsezin bi antzeman ditugu: yihadistenarena eta rgi birritan jasotzailearena. berri hauek dira eisberg-en punta, hau da, rgi-fraudearen agerian dagoen punta. ezin dut adierazpen borobil hau datue zehatzez baieztatu, baina aburto jaunak eztu frogatu ere, kasu hauek ez-ohizko gauza direla. horrelakoak agertzen direnean, beti gauza bera aldarrikatzen dute, salbuespenak direla eta kitto. eta zer esanik ez, inor ezta zigortuta, “salbuespena” suertatzea funtzionario den errudunaren zigortatzea esan nahi dut. ezta gutxiago ere funtzionario horren nagusi politikoaren dimisioa, aburtu jaun txit agurgarriarena hain zuzen.

  • Ibai Getxotik 2014-07-04 11:39

    Gaurko datuen arabera, 63.000 pertsonak jasotzen du RGI. Horietatik, %60 bertakoek (espainiar nazionalizatuak barne) eta %40 atzerritarrek (biztanleriaren %7k);

    HegoAmerikatik 8.780 pertsona. Magreb herrialdeetatik 6.114.

    Orotara, Magrebien artean, %30 inguruk jasotzen du (orotara, 20.000 magrebiar -Maroko eta Argeliakoak- dago EAEn.
    “Bertako”en artean, %2 inguruk.

  • Neuk juxtu/juxtu eiten dek 1000 euro, lanian 45 ordu. Eztet batere juxtua iruditzek lan ein barik 1000 euron parian egotea gazte ta sano egonda.

  • Ohar bi besterik ez
    Hasteko, zure datuen aurkezpena tranpatia iruditzen zait, RGI jasotzen duten multzoaren konposaketa eta populazioaren konposaketa konparatzen baitituzu . Ez dut uste analisi egokia denik, konparatu beharko dituzu nolabait pobrezia egoeran bizi den populazioaren konposaketa eta RGI jasotzen duten multzoaren konposaketa. Oinarriko errenta unibertsala egon arte, RGI diru laguntzak gehien behar dituzten artean banandu beharko direla uste dut eta ez jatorriaren arabera.

    Amaitzeko, nahiz eta eztabaidatik kanpo egon apunte txiki bate egin nahi nuke Magreb terminoari buruz. Al-Magreb-ek arabieraz mendebaldea/sartaldea esan nahi du eta baita Marokoren izena da. Frantziako arabistek bere momentuan euren koloniei (Maroko + Aljeria + Tunisia) batasun zentzua emateko, Magreb izena erabiltzen hasi ziren herrialde horiek izendatzeko. Horregatik gaur egun aljeriar bati magrebi-a esateak kolonialismoaren zantzua islatzen du. Beraz askoz egokiagoa, ipar mendebaldeko afrikarra esatea magrebi-a, jazari-a, tunisi-a edo libi-a den ez badakizu.

    • EuskaltzaleAbertzale 2014-07-04 20:59

      Errenta unibertsalaren alde nago, baina zoritxarrez egingarria ez dela uste dut: jendeak lan egiteko motibaziorik ez badu, azkenean ez du lan egiten. Aberastasuna ez da berez sortzen (petrolio erreserba handiak ez badituzu behintzat).
      Gainera, herrialdeak eta langileak euren artean leihatzen dute. Txinatarrek edo Indiarrek soldata baxuak eskaintzen badituzte, lan karga hara joaten da. Deslokalizazioa deitzen da hori.
      .
      Gutxieneko Soldata igotzearen alde nago. Baina, berriro, horrela ezin dugu leihatu besteen aurka. Egitekotan, mundu osoan eta aldi berean egin beharko litzateke.
      .
      Mingarriena hau da: enpresa buruek soldata itzelak jasotzea (milioi eurotaz ari naiz), edo, ondare handia dutenek, errentei esker, gizartean inoiz lan egin gabe bizitzeko aukera izatea.

      • Oinarrizko errenta egingarria da ta ez zan zaila suertatuko.
        Jendea ez zula lanik egingo? Zergatik?
        Jendea besteei laguntzeko dohainik sartzen ditu milaka milioi ordu ONG askotan, hori lan egin ta gero.
        Oinarrizko errenta zera ahalbidetuko luke kontsumoa igoz aparte.
        Nagusiak langileei soldata duinagoak ordaintzera behartuko lituzke, ze jendeak normala denez, laguntza bat badu ez du lanik egingo diru gutxiagogatik.

        Norbait ondo bizi dezake 900 eurokin 2 seme mantendu behar dituenean? Benetan? Ez.
        Baina soldata pixkat dexenteagorengatik bai, ta ez lana gustoko dulako, baizik ta beharko zulako.
        Baina ez zan behartua egongo edozein lan edozein baldintzetan hartzera, beraz lanak soldata haundiagokin izango zian (ta dirua dago), kontvumoa igoko zan, langabezia jaitsi, prekarietatea izugarri murriztuko zan….

        http://www.vnavarro.org/?p=9450
        http://www.attacmadrid.org/?p=11068

  • Guda santua egiteko gizarteratzeko diru laguntzak ematea ere…
    …Gora integrazioa!

  • Peru Dulantz 2014-07-04 15:14

    Arazoa ez da, nire ustez, DBEa handiegia izatea, soldatak txikiak izatea baizik. DBEa apalduta, enpresaburuei soldatak are gehiago jaisteko aitzakia/aukera ederra emango genieke.

  • Amonamantangorri 2014-07-04 16:52

    Titular alternatiboa: Lanbide euskal INEMa lotsagarri gelditu da (berriz) hilda auskalo zenbat denbora daraman tipo bati errenta ordainduta.
    .
    Titular askoz hobea, konparaziorik gabe: “Euskal Yihadistak: Lanbideri iruzur egiten zion erakunde yihadista konplexua desartikulatu du Ertzaintzak”.
    .
    Deiak “trama” terminoa darabil honako estanpa hau definitzeko: moro kuadrila bat, jakinda europarrontzat denak antzeko parezido direla, Siriako gerran akabatu zuten moro baten RGIa kobratzeko kontxabatu da, hildakoaren dokumentazioa erabiliz.
    .
    Diru hori, parte handi batean bederen, Marokora bidaltzen zuten. Oraingoz, ez dakigu dirua hildakoaren familiarentzat zen, koadrilakoen senideentzat zen, ala agian, gerra santua eta kalifato islamikoa finantzatzeko ote ziren 800 euro horiek… Bistan dena, hirugaren aukerak askoz titular ederragoak ematen ahal dizkigu, beraz…

  • Mesedez, kontrola ditzatela ditzatela diru laguntzak nola banatzen dituzten. Ezda posible menpekotasun laguntza jasotzeko hainbeste oztopo aurkitu, kasu honetan bezala dirua botatzen den bitartean. Ez naiz eroso EHan islamiar ideia homofobo ta matxistak zabaltzen dituztela ikustean. Ta bitartean, batzuk islamiarren aurka ez dute tutik esaten, ideia “ezkertiarrak” dituztelako.

    • Guztiz ados zurekin, Kristintin. Bada ordua behingoz korrekzio politikoa gainditu eta gauzak sentitzen ditugun bezala esateko.

      • Eskerrik asko, Gotzon. Egia esan ez nuen espero holako erantzunik. Normalean euskal giroan ezkertiarrok gatenok betoa daukagu islama kritikatzeko, soil soilik atzerritarral direlako. Arrazista salaketa segituan agertzen da, inolako zerikusirik ez duenean. Argia aldizkarian argi eta garbi gertatzen da. ZUZEUn ez bezala, erabateko zentsura dago. Ez dute jendearen iritzirik nahi.

        • Zuzeuri buruzko aipamena kenduta, beste guztiarekin ados nago. Bizitza oso faszismoaren eta matxismoaren aurka borroka aritu den jendea orain Islamaren defendatzaile sutsu nola bihurtu diren flipatuta nago. Inor baino guay-ago izan nahi honek auzo lotsa ematen dit. Eliza katolikoari (arrazoiarekin) ematen zaion egurraren ehunetik bat emango balitzaio erlijio faszista horri… Baina, qué va, horiek esandako eta egindako denari bilatzen zaio justifikazioa. Patetikoa da. Azkenekoa, Gasteizko piszina hortako mobida: begibistan ikusten den gauza bat, ezin dela pertsona bat piszinara horrela jantzita sartu… bada ez, hor ere argumentuari mila buelta eman eta… alkatea da gaizki jokatzen ari dena. Faborez, erridikulua da. Txarrena da, ondo geratu behar horrekin eta guay izan behar horrekin, bertako jende euskal herritar langilea kilometrotara urruntzen ari dela, tontoa ez delako.

          • Eeeepa! Nahastu egin naiz. “Zuzeun bezala” irakurri det, baina “Zuzeun ez bezala” jarri dezu. Nire lehenengo esaldia ezabatu, beraz.

  • emilia korta 2014-07-07 10:34

    RGI gainean egiten den fraudea %30koa omen da, eta ez nik esaten dudalako, baizik eta Madrazok esan duelako. Baina nire galdera hurrengo hau da: zelan izan daiteke euskaldunon artean %2ra ez iristea RGItik diru-laguntzak jasotzen duten kopurua eta gainontzekoa jasotzen dutena etorkinen profila izatea? Ez nago RGIren kontra, are gehiago diru hori gutxien duten artean banatzeko izan beharko litzatekeen alde nago. Berdin dio etorkina edo bertokoa izan, baina argi daukat eskubidea denontzat berdina izan beharko litzatekeela.
    Guk irakasle askok, gure ikasleen artean zenbat familia dauden premia gorritan gero eta gehiago direla ikusten ditugu: lan barik dauden gurasoak eta aitita-amonan lepotik bizi behar dutenak; hainbat ikasle oporretan jantoki barik geratu direnak; hainbat ikasle eskolako ekintzetan parte har ez dezaketenak ekintza batzuk ordaindu behar direlako, besteak beste. Bestalde, hor daude ere geureak izaniko ikasleak eta kanporatu behar izan dutenak lanbidea topatzera. Horiek, atzerrira joan behar izan dutenek jakinarazten digute atzerrian ez dituztela inolako diru-laguntzarik, nahiz eta eurek atzerrian ere etorkinak izan. Nork ulertu?
    Orduan zer gertatzen da hemen? Zertan gabiltza? Zer gertatuta da Lanbiden? Ez dakit! Norbaitek dimisiorik aurkeztu du? Ez! Norbaitek erantzukizunik erakutsi du? Ez! Gizarteak badu arrazoirik gauden egoeran erakundeen eta politikoen aldetik egiten den kudeaketa zalantzan jartzeko? Hor dago nire galdera!

  • galdera gehiago 2014-07-07 13:17

    Egin duzun diagnostikoaren ados nago Emilia, eta niri beste galdera bat datorkit burura: baldintzak eta betebeharrak guztiontzat berdinak al dira? Ez bada erantzuna… norbaitek arrazoia eman diezadala, baina kostako zaio ni konbenzitzea. Eta baiezkoa bada, bertan jaiotakoak ba al daukagu egin beharreko tramitazioen berri? Egiten al ditugu egin beharreko tramitazioak? Kasu horretan…

    “Zertan gabiltza? Zer gertatuta da Lanbiden? Ez dakit! Norbaitek dimisiorik aurkeztu du? Ez! Norbaitek erantzukizunik erakutsi du? Ez! Gizarteak badu arrazoirik gauden egoeran erakundeen eta politikoen aldetik egiten den kudeaketa zalantzan jartzeko? Hor dago nire galdera!”

  • Ta gehien harritzen nauena zera da, hontara bideratzen dan dirua (hobeto kudeatu beharko zan bai) ez da bevte gauz askotan lapurtu edo gaizki gastatu duten diruaren %0,5era irsten, hori dena kontuan izanda, iruzurtiak ta ez, iruzurtiak kontuan izanda, ezta %0,05era iritsiko.
    Baina zenbat iruzkin ta zenbat kezkatzen dion jendeari afera hau.

    Bakarrik “bitxia” iruditzen zait.

  • Ez dauka batere zerikusirik yihadistaren gaiarekin, baina bai aipatu korrekzio politikoa jasanezinarekin. Bi artikulu hiper-guay irakurri ditut asteburu honetan Berrian, benetan erantzuteko gogoa ematen didatenak. Bata, June Goikoetxearena, eta hau da sutan jarri nauen parrafoa: «…zer arraio ari da ezkerra eskuineko zentzuzkotasuna diskurtsiboan haragituta?
    Familia eta matrimonioa, obligazio zena, desio aske bilakatuta. Maitasun erromantikoaren eskutik amatasun pribatizatuaren defentsa, hots, nik nire seme-alabak maite ditut, nireak direlako». Amatasun pribatizatua? Nireak direlako maite ditut? Patetikoa. Zehatzago, kristoren parida, pentsalari handiaren hausnarketa filosofikoaren mozorroaz jantzita.
    Bestea Beñat Sarasolarena. Hau idatzi du: «Ezagun da “adiskide gayak ditut” esatea izaten dela progresian sartzeko saiakera patetiko tipikoa, baina ea nor ausartzen den “adiskide transak ditut” esatera liberala eta ezkertiarrak dela justifikatzeko». Bada izugarri retrogradoa eta erreakzionarioa naiz nonbait, ez baitut lagun transik. Are gehiago, ez dut trans bakar bat ezagutzen, argi eta garbi esanda. Onena desio diet eta gizartean onarpen erabatekoa izatea, baina ez dira nire problema eta garbi esaten dut.
    «Edozein euskaldun edo langile baino askoz ere zapalduagoak egon dira, eta ditugu oraino, identitate transgeneroak» ere badio Sarasolak. Seguru baietz. Baina zer korrekzio politikoa hiper guay usaina darion esaldiari…

    • Zuzentasun politikoaren diktadurapean bizi gara. Batzuentzat, immigrante-ona, aberats-txarra, ijito-estereotipatua dikotomiak apurtuezinak dira, tartean dauden ñabardurak ukatuz.

  • “Efecto llamada” delakoa egia da , Marokon badakite nora etorri, ganera krisiarekin Valentzia ta Levante aldean bizi ziren etorkin ugari euskal herrira etorri dira. z al dogu ikusten hemen gertatzen ari dena Frantzian,Belgikan..gertatu den kasu berbera dela? ondorioa berdinak izango ditugu euskal herrian , nahiz ta arrera ona eman,laguntzak,ikaskuntza debalde euren umeentzat,osasun unibertzala.etxebizitza laguntza…gauza guzti horiek..berdin zaie.Bai, horrexegatik etortzen dira baina ez dira gure biz moduan murgiltzen,ez dute familia mixtoak osatzen euren erlijiora pasatzen ez bazara. Erlijioa,erlijio…hori dute buruan, ta esartzen duten kontrola faxista hutsa da. Nola onar ditzakegu mezkita salafistak gure auzoetan..euskal herrian?nolatan ez gara kalera ateratzen ta mekita horietara joan euskla herriaren iritzia entzun dezatela garbi erakuzteko? nolatan onar dezakegu geure artean guraso musulmandarrek euren alabei ematen dieten mezua? sekta hutsa da. Eleiza katolikoak kalte handia egin izan du …ezin dugu onartu islam hedatzea.Etengabe ari dira presionatzen,alde guztietatik ta ezin dugu amore eman , gure bizi modua,emakume-gizon artean ematen den erlazioak hobera egin behar du,ez txarrera ta argi euki behar dugu Koran ta islam proposatzen duen gizartea …erabat matxista ta faxista dela. Salafista,sunni,chii… berdin dio, denak teokratikoak dira.Ez du zerikusirik gure proiktuarekin.Terrorismoa islamaren tresna da , horrela ikusten dut nik , ta areagotu egingo da.