Euskal Telebista birpentsatu, #berandubainolehen

Euskal Telebista birpentsatu

Marijo Deogracias kazetariak, Desplazatua blogean, Berandu Baino Lehen saioren bukaera hartu du Euskal Telebistaz mintzatzeko aitzakia legez.

Euskal Telebista birpentsatu

Amaitu da #berandubainolehen eta saioa hasi zenean bezala, amaieran ere horretaz idaztea erabaki dut.

Amaitu da Fermin Etxegoienen saioa eta berak Twitterren iragarri zuenez, betiko amaitu ere!

Eta, pentsatu genuen, @euskatelebista-ren erabakiz izan zela. Baina badirudi, hala azaldu zuelako Etxegoienek berak, elkarrizketatu egokiak aurkitzea zaila izatea dela arrazoietako bat. Are gehiago, elkarrizketara gonbidatutako askok ezetz esan dute!

Eta, horrek zer pentsatua eragin dit. Izan ere, Lander Garro-k geroxeago komentatu zuenez, sare sozial berean, “Esperientziagatik dakit TV2ra gustura doazen hainbat famoso ez dutela ETBn agertu nahi (hori ere egia da)”.

Hortaz, zertan ari gara programazio duina aldarrikatzen, geure telebista publikoan parte hartzeko inolako interesik ez badaukagu? Zergatik egiten diogu izkin gurea den telebistari?

Audientzia datuak direla eta, @UrrutikoAgintea-k txiokatu zuenez, “#BeranduBainoLehen datu onekin agurtu zen atzo: Anje Duhalde %2,4 eta Ilaski Serrano @MeriLing1 %3,5”.

Alegia, 20.000 euskaldun baino gehiagok ikusi genuela saioa, @mambanegra2014-ren datuen arabera:

Sarean ere ibili zen mugimendua #berandubainolehen traolarekin:

Iturria: KeyholeIturria: Keyhole
Euskal Telebista birpentsatuIturria: TweetBinder

Baina, euskarazko telebista publikoa ikusteko ohitura gutxi daukagu. Programazioaren erakarmen ezak eragin digu; ados. Baina, badira izan funtzionatu duten kalitatezko saioak eta, atzo bertan #berandubainolehen saioan Ilaski Serranok bota zuena gogoratzea eta aintzat hartzea garrantzitsua deritzot: “@euskaltelebista osotasunean pentsatu beharra daukagu”; ezin baikara kanpoko TB saio arrakastatsuak kopiatzen aritu (hasteko dirurik ez daukagulako), baizik eta gure nortasunari erantzuten dioten telebista egin.

Horretarako, ezinbestekoa da audientzia datuen bestelako irakurketa egitea, ezagutu egin behar dugula audientzia @errotadigital-eko kide Gorka Salces-ek hainbat aldiz azaldu bezala.

Laburbilduz: Euskal Telebista ikusteko ohiturarik ez zuen honek, azkeneko bi urtetan, hainbat saioz gozatu duela aitortzen du, tartean, atzo amaitu zen Berandu Baino Lehen saioa bera. Baina, badirudi, audimetro ditxosozkoak ez gaituela aintzat hartzen #Tumatxak saioa hizpide hartuta idatzi nuen bezala “Telebistaz txiokatzen dena neurtzeak garrantzia dauka” (blogean 2016ko otsailaren 4an).

Euskal Telebista birpentsatu

audientziak, Berandu Baino Lehen, euskal telebista, Marijo Deogracias
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude