Euskal Selekzioak Peruren aurka jokatuko du gabonetako futbol partida

Euskal Selekzioak Peruren aurka jokatuko du gabonetako futbol partida

Euskal Selekzioak Peruren aurka jokatuko du gabonetako futbol partida
Ohiko datetan, zehazki, abenduaren 28an jokatuko du gizonezkoen futbol selekzioak gabonetan jokatzen duen norgehiagoka. San Mames futbol zelai berri eta amaitu gabean izango da eta urtero bezala aldarrikapena eta festa uztartuko ditu.

Peruko selekzioa 43. postuan dago FIFAko taldeen sailkapenean

Mikel Etxarri eta Amorrortu entrenatzaileek zuzendutako mutilek Peru izango dute aurkari, abenduaren 28an San Mames barrian. Azken aurkaria Bolivia izan zen, 2012an sekulako egurra jaso zuena Euskal Selekzioaren aldetik Anoetan. 6-1eko emaitza utzi zuten markagailuan.

Rayo Vallecano gogora dakarren Peruko taldea ez da xamur hartzekoa, jokalari on askoak baititu taldean. Bayern Munich taldeko Claudio Pizarro aurrelaria esaterako. Aipatzeko beste jokalari batzuk: Paolo Guerrero, Juan Manuel Vargas eta Real Madrid C taldeko Cristian Benavente gaztea.

Peruko selekzioa 43. postuan dago FIFAko sailkapenean eta entrenatzailea Sergio Marcarian uruguaitarra da. Ikusi beharko aurten ere gure mutilek maila ematen duten, zaleek ziur emango dutela. Urtero bezala.

Peruko taldearen gol batzuk:

Euskal Selekzioak Peruren aurka jokatuko du gabonetako futbol partida

Zer duzu buruan “Euskal Selekzioak Peruren aurka jokatuko du gabonetako futbol partida”-ri buruz

  • Eta oraingoan zenbat jokalari euskaldun/espainiar izango ditu?