Euskal selekzioaren historia 6 datutan

euskalEuskal Futbol Selekzioak Kataluniakoaren aurka jokatuko du datozen gabonetan. Hala iragarri zuten atzo. Abenduaren 28an izango da euskal selekzioaren norgehiagoka San Mames futbol zelaian. Urtarrilaren 3an ehun urte izango dira Euskal Selekzioak eta Kataluniak lehen neurketa jokatu zuela, eta horrenbestez partidak balioko du urteurrena ospatu eta aldarrikapen bateratua egiteko ere. Nik ordea, atzoko iragarpena baliatu dut selekzioaren inguruan gehiago jakin eta zenbait datu hona ekartzeko:

 

  1. 1915ean jokatu zuen gizonezkoen euskal selekzioak lehen partida, ez ordea egungo izenarekin. “Iparraldeko selekzioa” zuen taldeak izena, eta Kantabriako jokalariak ere baziren bertan. 6-1 nagusitu zitzaion Kataluniari. Kronika irakur dezakezu hemen.

  2. Euskal Federazioaren erregistroen arabera, 2006an jokatu zuen lehen aldiz emakumezkoen futbol selekzioak, gizonezkoen estreinalditik 91 urtera. 2-4 galdu zuen Argentinaren aurka, Irungo Gal zelaian.

  3. Gizonezkoen zein emakumezkoen taldeek azken bi norgehiagokak irabazi dituzte: Peru, Bolivia, Chile eta Irlandako Errepublikaren kontra.

  4. Gerra Zibilan, Euzkadi izenarekin jokatu zuen nazioartean, gerrateari aurre egiteko dirua biltzeko asmoz. 1937 eta 1938 bitartean  Marsella Olympique, Dinamo Mosku, Norvegia, Lokomotiv, Danimarka eta Txekoslovakiaren aurkako partiduak jokatu zituen besteak beste, eta baita gehienak irabazi ere.

  5. Club Deportivo Euzkadi izenarekin, gizonezkoen taldeak Mexikoko Major liga jokatu zuen 38-39 denboraldian. Selekzioaren webgunearen arabera garaile irten zen urte hartan, baina Mexikoko Futbol Federazioak beste talde bat jotzen omen du urte hartako garailetzat.

  6. Frankismoko itzalaldiaren ostean, 1979an berrekin zion gizonezkoen Euskal Selekzioak jokatzeari. San Mamesen izan zen, Bilboko Aste Nagusia zela, eta 4-1 irabazi zion Irlandari. Osasunak uko egin zion bere jokalariak uzteari, eta partidua hasi aurretik Gernikako Arbola abestia jartzea debekatu zuen Madrilgo Gobernuak.

Eta akaso, abenduko zita Kataluniari azken partida ez-ofiziala izan daitekeenez, zazpigarren datu edo data gisa gehitzeko modukoa izango da partidu hori ere. Hori jakiteko ordea, emaitza ezagutzearekin ez da nahikoa izango.

1986-(...)

Zer duzu buruan “Euskal selekzioaren historia 6 datutan”-ri buruz

  • Lehenengo puntuak dio “Iparraldeko selekzioa” zuela taldeak izena. Estekatutako kronikan, aldiz, “Vasconia” deitzen zaio. Argitzerik? milesker

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude