"Euskal Prentsa Gu" FlashDub Shake

euskal prentsa guKazetari(gai)ek kritika eta katxondeoa batu dute, EHUko Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean “FlashDub Shake” bat sortzeko. Gangnam Style abestia eta Harlem Shake batu dituzte “kazetaritzaren alde eta gaurko egoeraren kontra”.

Multimedia Masterreko ikasleek (UPV-EHU) Lipdub-a, Harlem Shake-a eta Flashmob-a bateratzen dituen fenomeno berria sortu dute, FlashDub Shake-a.

Klon albisteei, diruari, negozio beltzari, “zirkuari” eta diru sobreei egindako kritika dugu, beraz. Horretarako, Joxerra Gartziaren laguntza izan dute (letra kontuetan) eta Xabi Hook (Enkore), Leire Elustondok eta Irene Martinezek interpretatu dute letra. Egunkaria ala tableta, papera ala pantaila negozioa egin nahi dute gure kontura baina…Euskal Prentsa Gu!

Letra:

Euskal prentsa gu?
seguru
Zenbat urte ikasten txuletarik gabe, gero lanean copy-paste egiteko, halere.
Gaur egun kazetari guztiak soberan daude klon albisteak baitaude
Dena dohainik Internetekin ez daukagu pentsatzen lanik.
Lepo zuriko lapurrei zertan zaunka hasi, esanak esan hemen dirua da nagusi
holan da beti!
Zer da, bada, kazetaritza? Batzuentzat, argi eta garbi, Negozio latz bezain beltza.
Guretzat, aldiz, zer da? Prentsa zirkua da, ta gu pailazooooo
Ka-kazetari Kakati; Ka-kazetari, Kakati, Ka-kazetari
Lana bilatzen Bada nahiko lan Lana bilatzen Hor konpon
Hemen lanik ez bada, ospa atzerrira! Berdin dio New York, Frankfurt, Irak edo Malira
Munduan bada nonahi gose, gerra, miseria
baina ez da notizia!
Mundu ustela: Diru sobreak hegaka batetik bestera …
Barcenas zein Vazquez, edo Barcina bestela Lau lagunentzat da oso-osorik pastela:
Gal daitezela!
Zer da, bada, kazetaritza? Batzuentzat, argi eta garbi, Negozio latz bezain beltza.
Guretzat, aldiz, zer da? Prentsa zirkua da, ta gu pailazooooo
Ka-kazetari Kakati; Ka-kazetari, Kakati, Ka-kazetari
Lana bilatzen Bada nahiko lan Lana bilatzen Hor konpon
Eredu ustelak baztertu Baietz laster guk mundu hobe bat sortu
Eredu ustelak baztertu Baietz laster guk mundu hobe bat sortu
Aitu al duzu?
Ka-kazetari Lana bilatzen Bada nahiko lan lana bilatzen hor konpon Ka-Kazetari

artikulu interesgarriak ...

2 pentsamendu “"Euskal Prentsa Gu" FlashDub Shake”-ri buruz