Euskal lurraldeetako mendi tontor garaienak

Euskal lurraldeetako mendi tontor garaienakZazpi lurralde eta hamaika mendi. Mendi zaleen jakin minari plazer emateko jarraian dituzu euskal herrialdeetako altuera markak. Ekialdeko mendi pirinioarretan kokatzen dira Euskal Herriko mendi tontor garaienak, 2.000 metroen bueltan gehientsuenak. Ez dago barnealdean edo kostaldean pirinioar harritzarrak gaindituko dituenik. Euskal Herriko lehenbiziko 20 mendi garaienak Pirinioetan daude.

Gipuzkoako Aitxuri tontorrak, Aizkorri mendilerroan, Hiru Erregeen Mahaia mugatia baino ia kilometro bat gutxiago da. Euskal Herria ez da mendi bereziki altuen eremua. Alta, orografia malkartsu honetan, mendi, muino eta gainerako gora-beherek protagonismo nabarmena dute. Hala da behintzat Bizkaia eta Gipuzkoa osoan, baita Arabako lautadatik kanpo, Nafarroa iparralde eta ekialdean eta Behe Nafarroa zein Zuberoako leku gehienetan, iparraldean salbu. Halako mendiak izanik, ez ditugu alferrik ehunka zulo gure mendiak zeharkatzen, gruyer gazta itxura izateraino.

Mendian ibiltzearen plazerrak gutxi du zenbaki eta sailkapen, baina era berean interesgarria da euskal geografiaren harri kolosalak non dauden jakitea. Jarraian euskal lurralde bakoitzeko bi mendi garaienak.

  • Nafarroa: Hiru Erregeen Mahaia (2.428 metro)- Budogia (2.367 metro)
  • Zuberoa: Orhi (2.017 metro)- Kartxela (1.982)
  • Gipuzkoa: Aitxuri (1.551 metro)- Aketegi (1.549 metro)
  • Araba: Gorbea (1.481 metro)- Larrasa (1.453 metro)
  • Bizkaia: Gorbea (1.481 metro)- Aldamin (1.376 metro)
  • Nafarroa Beherea: Okabe (1.466 metro)- Txardeka (1.440 metro)
  • Lapurdi: Artzamendi (931 metro)- Larrun (900 metro)

Euskal Herriko mendien kokaguneaz asko dakizula uste baduzu, zure ezagutza frogatzeko pare bat joku dauzkazu Hiru.com webgunean.

Euskal lurraldeetako mendi tontor garaienak

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

2 pentsamendu “Euskal lurraldeetako mendi tontor garaienak”-ri buruz

  • Aingeru Epaltza 2012-11-29 20:00

    Argazki politak eta zerrenda ederra. Zorionak. Nolanahi ere, huts tiki bat dago, nik uste, Nafarroari dagokionez. Mendirik garaiena, dudarik gabe, Hiru Erregeen Mahaia da, baina horren ondotik eta Ezkaurre baino lehenago daude Budogia (2.367 m), Añelarra (2.358 m) eta Ukerdi (2.251 m), gutienez.

    • Peru Zarate 2012-11-30 00:24

      Aingeru, arrazoi duzu Nafarroan Ezkaurre baino tontor garaiagoak badirela diozunean. Zuzenduta. Eskerrik asko!