Euskal Lurralde Elkargorik ez da egongo “ETAk armak entregatzen ez baditu”

manuel valls - Euskal Lurralde Elkargorik ez da egongo "ETAk armak entregatzen ez baditu"Manuel Valls Frantziako Barne Ministroak bi ustezko etakideren atxiloketa eta gero El Pais egunkarian eskainitako elkarrizketan Euskal Lurralde Elkargoaren aldarrikapena ETAren amaierarekin lotu du.

G. Zuek ere baduzue zeuon euskal arazoa.

Manuel Valls: Diputatu eta alkate batzuek euskal elkargoa eskatu dute. Nik senatuan esana dut nire iritzia: ez da País Vasco Francés (sic) egonen hurrengo deszentralizazio legean. Ez da euskal egitura administratiborik egongo, ez dugu eztabaida hori ireki nahi. Gauzak oso argi ditugu eta ETAk armak entregatzen ez dituen bitartean irmoak izango gara”.

Politika antiterrorista deiturikoan “beti Espainiako gobernuaren erabakiak segiko dituztela” adierazi du Vallsek. Aurreikustekoa izan da Barne Ministroak Espainiako kide Fernandez Diazi emaniko babesa. Harridura handiagoa sortu du Ipar Euskal Herriko hautetsien eta eragileen babesa duen elkargoaren ideiari egindako mespretxua izan. Borondate demokratikoaren eta eztabaida politikoaren gainetik jarri du, ezinbesteko baldintza gisa, ETAk armakentregatzea.

SudOuest egunkariak Jean-Jacques Lasserre senatariaren eta François Maitia sozialistaren erreakizoak jaso ditu. Biek Valssi “gaiak nahastea” egotzie die.

Euskal Lurralde Elkargorik ez da egongo “ETAk armak entregatzen ez baditu”

 

16 pentsamendu “Euskal Lurralde Elkargorik ez da egongo “ETAk armak entregatzen ez baditu””-ri buruz

  • “Haserrea eragin dute Ipar Euskal Herrian Barne ministro frantsesaren adierazpenek”
    .
    “Ipar Euskal Herriko hautetsien artean sekulako haserrea eragin dute Manuel Valls Barne ministro frantsesak lurralde elkargoaren inguruan egin dituen adierazpenak. Alderdi gehienek erreakzio gogorra izan dute eta harriduraz harago ministroak Ipar Euskal Herriko egoera ez duela ezagutzen nabarmendu dute.”
    .
    http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20121029/haserrea-eragin-dute-ipar-euskal-herrian-barne-ministroaren-adierazpenek

  • Zergatik aipatu behar dute ETA aitzakia moduan leku guztietan?

  • zergartik? Ba aitzakia hori erabiltzeko aukera ematen dielako ETAk, hainbat hamarkadatan bezalaxe.
    Hori ez bada beste aitzakia bat izango dela? ba seguru, baina ETA existitzen den bitartean, hortxe dute ahoko zuloan. ETAren ekintzen kalte etiko eta humanoez batera, kalte estrategikoa ikaragarria (izan) baita

    • Ba bai, kalte estrategikoa eragin du baina ETA ez da euskal herritarron ordezkaria, uler dezatela.

      • Uler dezatela behingoz ETAkoek, alegia, ez?

        • ETAkoek eta Frantsesek. Guztiek. Batzuen eta besteen interes eta inozokeriengatik euskaldunok ordaindu behar orain ere… Disolba bedi ETA, noski, baina ez dut uste horrek lurralde elkargorik izango dugunik, izango da beste aitzakiarik.
          Baina besteen nazkagarrikeria hauengatik Ipar Euskal Herria galtzear. Lurralde elkargorik gabe euskararen ofizialtasunik ez, Hegoaldearekiko erlazioak sakontzerik ez… hauxe da aukera, eta galduz gero Iparraldea desagertu egingo da. Garrantzitsuegia da inozokeriatan ibiltzeko. Zerbait egin behar da, orain.

          • Bai, neronek esan dut lehen izango dela seguru beste aitzakiaren bat. Baina jode, tristea da ikustea hainbeste urteren ondoren batzuek ez dutela ezer ikasi.

          • Guztiz ados, akileo. Tamalez, lasaigarria da ados gaudela ikustea…

  • Txantxangorria 2012-10-30 09:43

    ETAk iparraldeari eta nafarroari urte luze hauetan egindako “ekarpenak” larrutik ordainduko dugu oraindik. Disollbatu daitezela eta utzi gaitzala behingoz gizarteari, frantziaren eta espainiaren “demokraziak” biluzten!

  • Disolbatu daitezela eta…

    Eta presoak? Eta iheslariak? Eta sasian daudenak?

  • Benetan atsekabegarria da Kapitalaren propaganda ustelak ustezko euskaldun “ezkertiarretan” izan duen eragina azkeneko urteetan.

    Frantziar inperialismoaren morroiek ETA erabiltzen badute aitzaki gisa euskal langileriaren subiranotasun nahiak arbuiatzeko, hau argumentu “baliagarria” bilakatzea lortu dutelako da aleinatuen masa handian, inola ere ez euskal herriko edozein erakunde iraultzaile zapaltzaileei gurekin “eskua irekitzea” galarazten dielako. Guztiz alderantziz, kapitalismoaren defendatzaile bortitzen aurkako borroka da euskal herri aske bat eraikitzeko bidea ireki dezaken tresna bakarra.

    Inola ere ez hauei men egitea burua makurtuz, gurekin “onak” izango diren zain, gure klase etsaiak diren heinean gure aurka jardungo baitute beti, koldarrak.

  • Neska mutil zintzoak izan gaitezen eta egin dezagun Barne Ministro eta Kontseilari guztiek esaten digutena !!
    Zenbat palmero sasi-b-a-k-e-z-a-l-e-a-b-e-r-t-z-a-l-e daukaten Barne Ministro eta Sailburu guztiek ¡!

    • Eskerrik asko palmero deitzeagatik.
      Nik ez dizut esango inoren edo ezeren palmero zarenik ETA (beste gauza askoren artean) sekulako oztopo estrategikoa izan dela eta dela uste izateagatik.

  • Zer erosi diete oraingo honetan espainolek frantsesei? Garbi dago espainol gobernuaren esku zikina dagoela horren atzean.

  • ETAk bukatzeko denbora behar du, gizarte oso bat dinamika horretatik ateratzea dago jokoan. Hain justu horrela ulertu behar da Ezker Abertzalearen lana nere ustez. Irlandan IRArekin pasa zena ez pasatzea lor liteke besteak beste modu horretara. Jada gehienak konbentzitu badira ere oraindik badira batzuek dudan. Kontua da zuen mezuek beste horiek hoztu ditzakeela. Bi zentzuetan ere errezkeriara erotzearekin kontuz ibili behar da.