Euskal izatearen zaila

 Euskal izatearen zaila

Dear JPM:

(aurretik dator)

*

Ez dago erraza euskal izaten gaur egun, Legineche ez bada behar adina euskaldun.

Ez dago erraza euskal izaten gaur egun, zu zeu ere, askatasun haize, kolonoa bazinen (kolonoengandik askatu nahi gintuzun hori!).

Ez dago erraza euskal izaten gaur egun, euskal herritarrak euskaldun izan behar badu, derrigorrean.

Ez dago erraza euskal izaten gaur egun, duela 5 mendeko (!) erresuma bada erreferentzia politikoa.

Ez dago erraza euskal izaten gaur egun, euskal izan nahi duenaren borondateari baldintzak kontrajartzen bazaizkio. Euskal kategoria itxi, mugatu eta definitu bat delako ustez, eta ez dinamikoa, eraldagarri eta eraldatzailea, askea.

Ez dago erraza euskal izaten gaur egun, euskal komunitatea esklusiboa eta ez inklusiboa baldin bada.

*

Ez dago erraza. Ez baita izan nahi kontua bakarrik, dirudienez.

Jatorrizkoa nire blogean

Euskal izatearen zaila

den, euskaldun, izatea, zaila, zein
Jon Benito

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria

58 pentsamendu “Euskal izatearen zaila”-ri buruz

  • Eta Leguineche-k…izan nahi al zuen euskal? ala vasco bakarrik?

  • Erraza dago euskal izatea gaur egun, Leguineche euskal kazetaria bada, eta Gara, Deia edo El Mundo del País vasco euskal prentsa badira.
    Erraza dago euskal izatea gaur egun, Intxaurrondoko, Leitzako edo La Salveko koarteletako “langileak”, hemen bizi eta lan egiten duten horiek, “euskal” badira eta ez kolono. Edo euskaldunari erdaraz egiteko exijitzen dion merkatari, bankari, mediku, arkitekto… hori, kanpoan zein berton jaioa izan, “euskal” bada, eta ez kolono.
    Erraza dago euskal izatea gaur egun, euskal herritar izatea euskaldun izatearen sinonimo bihurtzen badugu.
    Alabaina, ez dago erraza euskal izatea Nafarroan, egungo antolaketa politiko postfrankista bada erreferentzia…
    Euskal izatea, gaur egun, borondate hutsari atxikitzen bazaio, eta ez hizkuntzari, zergatik ez berdin jokatu beste gauza guztiekin ere? Adibidez, nire etxe ondoko pinuak haritz izango dira gaurtik aurrera, zer arraio.
    Erraza dago euskal izaten gaur egun, euskarari bizkarra, atzea, eta egurra ematen dioten horiek guztiak ere, euskal komunitate “inlusiboaren” partekotzat jo behar baditugu.

  • Euskal futbolsale 2014-02-06 10:39

    Ikasi euskal futbol talde inlusibotatik. Porejenplo Realen ez dago kolonoik. Danak integratzen dizkiagu eta erderaz ikasten due fenomeno. Eta euskeraz egunon ta eskerrik asko. Kitto, euskal jokalarik dittuk.
    Edo jun hadi Realan euskal dendara. Denak erderaz inor ez eskluitzeko. Inklusibok dittuk, eta dinamikok, eraldatzailek eta eraldagarrik. Edo sartze haiz webgunen bertako foron, ta ia danak ari dittuk inklusiboz, osea, erderaz. Gora euskal taldek!!!

  • Nabar Politeiarrok 2014-02-06 11:15

    Jon Benito agurgarria,
    kolono bat eta kolonialista bat ez dira gauza bera.
    https://dl.dropboxusercontent.com/u/5012467/kolonoVSkolonialista.jpg
    Euskal Herriaren eta bere Estatuaren, Nabarroaren, subordinazioa, menperakuntza eta kolonialitatea defendatzen duten nabar herritarrak kolonialistak dira. Inork ez die herritargoa kentzen, bizi eta lan, bizi eta lan egiten baitute Nabarroan. Ei! Baina… kolonialistok! Badakigu zertan ari zareten. Kolonook! Badakigu zertarako ordaintzen dizueten zuei! Kolonook, Alde Hemendik!!!
    Hau inklusiboa ala exklusiboa da?
    Nabar bat pasa daiteke injustizia defendatzetik, hau da, kolonialista izatetik, justizia defendatzera, hau da, estatalista izan eta Euskal Estatu soberanoaren konstituzioa defendatzera. Argi geratzen da, beraz, dialektika antikolonialistaren dinamismo inklusiboa.
    Bestalde, Nabarroa markoa da, Nabarroa Estatua da. Aldiz, Erresuma bat, edo Errepublika bat, edo Politeia bat barne-antolamendu politikoa da, marko horren edukiaren nolakotasuna. Jon Benito, ni ez naiz monarkikoa, politeiarra naiz. Baina, zu Espainiar Estatuaren Erresuma batean bizi zara, eta Nabar Estatuaren Erresumaren aurka jotzen duzu ez duzulako markoaren eta edukiaren arteko aldea ulertu.

  • Legineche espainiartzat zuen bere burua. Espainar bezala bizi, pentsatu eta ibili zan munduan zehar. Ez zan euskaldun bizi (ezta bizi nahi), ezta pentsatu, ezta ibili munduan. Mendeetako zapalkuntza eta kolonialismoak horrelakoak dakar. “Gogoaren askatasuna, Gorputzaren askatasunaren aurretikoa da” Gandhi, Indiaren askatzaileak esana.

    • Nabar Politeiarrok 2014-02-06 11:46

      Leginetxe Arratzuko nabar herritar kolonialista bat zen. Leginetxe eskubide guztizko espainiar bat zen. Hain zuzen ere, kolonialista zelako. Kolonia batean kolonialistentzat soilik betetzen dira eskubide guztiak. Zein zaila, zein luzea, zein gogorra… gogoaren deskolonizazioa.

  • Azken erreferentzia politikoa 1962an saldu zuen PNVk Munichen. Argi gera dadila. 30. hamarkadan, dirua, ejerzitoa, unibertsitatea, GOBERNUA bagenuen….

  • Gezi baltza 2014-02-06 13:09

    Ez erabili JPM hain erraz

  • JPM = ABB

  • EUSKAL ESTATUA 2014-02-06 13:13

    EZ DUTE ESATERIK IZANGO KANTAURI HEGIAN HERRI BAT IZAN ZEN

  • Kolonizatuak gaudelako beste herriek ez dituzten bere buruari galderak “existenzialarik” egiten, guk ordez, bai. Euskal izarearen ez da batere zaila. Euskal herriak existitzen du talde humano batek independentziarako helburuarekin borrokatzen duelako. Bestela ez zen euskal herririk izango. Talde hori da sujeto bakarra, euskal herriko sujetoa. Beste guztiak beste herriko partaideak eta sujetoak dira, ez euskal herrikoak. Begira zer sinplea den….

  • Ez dago zaila 2014-02-06 14:49

    Ez dago zaila nabar izaten gaur egun, edonor behar adina nabar bada.

    Ez dago zaila nabar izaten gaur egun, zu zeu ere, askatasun haize, nabar bazinen (kolonoengandik askatu nahi gintuzun hori!).

    Ez dago zaila nabar izaten gaur egun, nabar hiritarrak askea izan behar badu, jaiotzez.

    Ez dago zaila nabar izaten gaur egun, duela 8 mendeko (!!!) Estatua bada marko politikoa.

    Ez dago zaila nabar izaten gaur egun, nabar izan nahi ez duenaren borondateari baldintzak kontrajartzen bazaizkio. Nabar kategoria dinamikoa, eraldagarri eta eraldatzaile bat delako ustez, eta ez itxi, mugatu eta definitua, koloniala.

    Ez dago zaila nabar izaten gaur egun, nabar komunitatea inklusiboa eta ez esklusiboa baldin bada.

    ///

    Ez dago zaila. Ez baita izan nahi kontua bakarrik, dirudienez; askea baizik.

  • Goi-goiko argazkian ageri den gizon txapeldun hori…kosta egiten zait euskalduna izan litekeela pentsatzea. Edo eusko-ezer. Baskoa agian bai.

  • Abizen kontua al da? 2014-02-06 15:09

    Ezker abertzalekoa izateko derrigorrean abizen espainiarra duen emakumea izan behar al da?

  • Euskal herria sujetoa da, non herria hitza azaltzen dena. Herria da beti, hemen edo edozein lekuetan, sujetoa. Sujeto horrek termino juridiko-politikoa aukeratzen du. Gure kasuan, nabarra izan zen eta hori da gure hiritartasuna. Lusoek Portugal, helbetiarrek Suiza, judatarrek Israel, germaniarrek Alemania…. euskaldunek nabarra. Nabar Estatua gaur egun okapatua dago. Estau okupatua da nazioarteko mailako arazoa.

  • Jon Intxaurraga

    Arrasti on

    Iruzkinetan idatzi direnak irakurrita, baliteke Euskal Herrian euskaldunik ez geratzea eta horrek zer pentsa ematen dit…

    Ondo ibili

    Jon.

  • Itinerarity 2014-02-06 16:00

    Lasai Jon, ez kezkatu. Hemen guztiak gara “euskal”: Rosa Diez, Loquillo, Diario de Navarra, Errodolfo Ares, Azcuna, Arteta, Duncandu, Barcina eta Miguel Sanz, SUP-Norte, UGT eta CCOO. Horiek, eta horietatik aurrerako guztiak.

  • Peru Dulantz 2014-02-06 16:44

    Euskalduna euskara-duna izan da beti. Izatez, Nafarroan eta Araban, euskaraz hitz egiten zutenak baino ez ziren “vascos” oraintsu arte.

    • Jon Intxaurraga

      Aupa Peru,

      Ba ez dakit zer pentsatu, Leguinecheri buruzkoak irakurriz gero, antza ez da nahikoa euskal hiztuna izatea euskaldun izateko. Nire kezka hortik dator, bide batez.

      Ondo ibili

      • Nahikoa da Txineraz jakitea Txinoa izateko? Ez, baina Txineraz jakin gabe nor hartuko zun pertsona bat Txino modun?
        Ala ere ez da berdina Euskalduna (Euskaraz dakiena), edo EHko Nazionalitatea, estatua ez izatearen ajeak edo.

  • Iturgaitzek euskara-duna, ardanzak ere, eta ez dira eukaldunak, ez dira independentistak, ez dutelako euskal herria sentitzen, guztiz kontrakoa, espainolak dira, hori bai sentitzen dute hezurraraino.

  • Itinerarity 2014-02-06 17:20

    Iturgaitz eta Ardanza euskaldunak dira, gustatu zein ez. Euskalduna euskaraduna da, Peruk gogorarazi bezala.
    The Uskis euskaldunak dira, Duncandu ez. Berria euskalduna da, baina Gara ez. Argia euskalduna da, Deia ez.
    Hori bezain xinplea da. Euskal izan nahi duenak, dozenaka euskaltegi ditu eskura.

    • %100ean ados. Are gehiago, horiei guztiei euskaldun deitzea, urteetan euskaraz ikasteko ahalegina egin eta egiten duten guztiei iraintzea da.

  • Eztabaida honi ere eragiten dionez, hemen ere sartzen dut iruzkin hau:
    .
    Peru Dulantz/Itinerarity:
    .
    Jaso dut “Itinerarity”ren azken iruzkinaren jakinarazpen mezua (“Zergatik? Zertarako? artikuluan) eta ikusi dut IP berbera daukazuela. Gerta daiteke ordenata berbera erabiltzen duzuen bi pertsona desberdina izatea, edo posibleena dena: eztabaida berean izen desberdinak erabiltzen dituen pertsona berbera izatea.
    .
    Horrela balitz gogoratzen dizut troleatzearen barruan sartzen den ohitura txarra dela eztabaida berean bi izen edo gehiago desberdin erabiltzea, batzuetan norberaren mezuari indarra gehiago emateko eta beste batzuetan mezu kontrajarriak zabaltzeko “arerioa” nahasteko.
    .
    Ikusi dut izen kointzidentzia berbera gertatzen ari dela “Euskal Izatearen zaila”ren eztabaidan, kasu honetan Itinerarityk Peru Dulantzi arrazoia emanez.
    .
    Esandakoa; ohitura txarra.

    • Peru Dulantz 2014-02-07 15:58

      Iruditzen zaizu trolleatzen ari naizela? Ez dut ideiarik ere Inenarity hori nor den. Zure akusazioa guztiz funtsik gabea da, eta lekuz kanpo dago, adiskidea.

      • Peru Dulantz/Itinerarity:
        .
        “Peru Dulantz ” eta Itinerarity”ren IP berbera da. Edonola ere, ematen ditudan datuak zuzenak ala okerrak diren ZuZeuren Erredakzioak argitu dezake. Bere argipenaren zain geratzen naiz.

        • Peru Dulantz 2014-02-08 19:33

          Laguna:

          Salaketak egiten hasi baino lehen hobeto informatu beharko zenuke. Zuzeukoei eskatzen diet, mesedez, hau argitzeko. Eta zuri, Larrea jauna, nahiago dut ez esan zer pentsatzen dudan zure jarreraz. Ulertuko nuke horrelako salaketa bat lekuz kanpoko zerbait, astakeriaren bat, idatzi banu, baina, besterik gabe, zure iritziarekin bat ez etortzeagatik, edo zure paranoia pertsonalengatik, horrelakoekin hastea guztiz deitoragarria iruditzen zait. Eta nahiago dut bururatzen zaizkidan kalifikatiboekin ez jarraitu (zenbat letxe txar eta zenbat intolerantzia, demontre!).

          • Itinerarity 2014-02-08 20:21

            Zeozertarako balio badu, Peru Dulantz ez da ni, eta ni ez naiz Peru.

  • Dagokionari 2014-02-06 18:52

    Euskal Herria deitzen duzuen “imajinario” honetan jende batek guztia eman du.
    ///
    Guztia eman duen jende horri esker, beste jende bat erosoAGO bizi da.
    ///
    Gehiengo baten erosotasuna dela-eta erreprimituok isiltasuna gorde behar dugu.
    ///
    GUZTIA IRENTSI.
    ///
    Gainera, erosoAGO bizi diren horiek, guztia eman dutenak kondenatzen dituzte.
    ///
    Hau da kolonialismoaren logika; beti badago nor zapaldu.
    ///
    Ez da soilik norbait zentsuratzen, gainera humiliatu egiten da.
    ///
    Zapaldu, eta gero ttu egin.
    ///
    Opresioa ezkutatzeak ez du opresioa existitzen ez denik esan nahi.
    ///
    3 desagertu
    475 hildako
    7500 torturatu
    4500 preso
    35000 atxilotu
    40000 ilegal
    ///
    Euskal Herria deitzen duzuen “imajinario” honetan, 40000 ilegal bizi gara; eta hau ez da “imajinazioa”.
    ///
    Guk ez dugu kondenatzen.
    ///
    Badago lehenagotik zer kondenatu: 1200, 1512, 1620. Hasteko…
    ///
    Ez gara Estatu inperialaren logikan sartzen.
    ///
    EHBildu ezkerreko kolaborazionismoa da. Gu estatalistak gara. Ez gara soziologia berekoak.
    ///
    1998az gero bere burua saldu duten horiek egoeraz baliatzen ari dira; min haundia egiten ari zarete.
    ///
    Denborak bakoitza bere tokian uzten du.
    ///
    ///
    ///
    Guretzat zuek etsaia zarete, bai eskuindiar kolaborazionistak, bai ezkertiar kolaborazionistak.
    ///
    Guretzat Nabarralde, Orreaga, Independentistak edo Gure Esku Dago arerioak dira; ez dira etsaiak.
    ///
    Estataliston artean desberdintasun haundiak daude; arerioak bai, etsaiak ez. Errespetua dago.
    ///
    ///
    ///
    https://ia801608.us.archive.org/14/items/20120413EPPKElk/EPPKGernikako%20adierazpenaeu.pdf
    ///
    1 · GATAZKA POLITIKOA ETA KONPONBIDE DEMOKRATIKOA
    Gatazka politiko honek gure Herriaren eskubideak urratu ditu. Gernika bonbardatu zuten 75. urteurren
    honetan eta euskal Estatua (Nafarroa) okupatu zuten V. mendeurren honetan, Frantzia eta Espainiak
    zapalkuntzari eusten diote.
    ///
    Gatazkaren konponbide demokratikoak proiektu politiko guztiak ahalbidetu beharko ditu, independentzia barne. Herriak du hitza eta erabakia.

  • Fermin Etxegoien 2014-02-06 18:57

    Ok ok, euskalduna da euskaraduna, hemengo gehienoi, seguruenik guztioi, onargarri ez ezik bultzagarri egiten zaigun aukera nagusia, eta denboraz bakarra, baina bitartean, lagunok, zuetariko batzuk hitz egiten duzue familian, lagunartean, ohean… inguru gertukoan erdaldunik ez bazeneukate bezala, jende arrotz arerioa besterik ez bailitzan hemengo erdalduna, zeinarekin, euskaldun bilakatu ezean, nekez izan daitekeenik familia, lagunarte edo ohe harremanik, eta hori, niri, kostatzen zait sinestea, nago eta… gogorrarenak egiten ari zaretela, baina gero, gertuko erdaldun horiekin, hamaika arrazoi direla medio, baita erdaldun jarraituko dutenekin ere, askoz jende maitagarriagoak zaretela, hemen ageri zareten baino maitagarriago, eta hori ez da derrigor txarra, Jon-en artikuluaren oinarrian dagoen mezu apala, nire uste berean.

    • The Breeders - CannonBall 2014-02-06 19:39

      Jon-en artikuluaren oinarrian ez dago mezu apala, erreakzionarismoa dago. Zuk gauza debekatu batzuk esango bazenitu, Musikatean jarraituko al zenuke? Zein da Xabier Montoiaren egoera? Zein beste askoren egoera? Zer jende kaleratu dute EiTBtik? Zergatik isildu zarete?
      ///
      Hemen bada jende bat sakontasun haundikoa, Estatua bagenu eurek gobernatuko lukete.
      ///
      Hemen ere badaude egoera kolonialaz baliatuta besteren ideiak bere egiten dituztenak.
      ///
      Fermin Etxegoien, zuk ba al duzu Pirinio Atlantiko Departamenduko lagun euskalgaberik? Euskal bai, baina frankofonoa? Zergatik bai? Zergatik ez? Euskal Herria oso dibertsoa da…
      ///
      Euskal Herria oso dibertsoa da, guztia ez da Euskal Autonomia Erkidegoa. Eta guztiak ez gara harremanetan crack batzuk. Ok?
      ///
      Hemen bada Euskal Autonomia Erkidegoaren lepotik bizi den espabilatu asko. Azpiegitura bat lortu dugu, Autonomia. Baina, Estatua behar dugu, e.
      ///
      Zuk badakizu zer den musika, eta musikoen barne mundua. Zuk badakizu musiko askok zer mundu mukerra bizi izan duen. Zentsura. Injustizia. Bazterketa. Eta beste. Zer gutxi baloratzen den Niko Etxart EAEko euskalgabeen artean, eta zer ongi baloratzen den Duncan Dhu EAEko euskaldunon artean, orokorrean. En algun lugar kanta ez du euskarazko popak gainditu… Txantxangorria ona da, baina…
      ///
      Kolonialismoa salatzeak ez du multikulturalismoaren kontra egitea esan nahi. Are gehiago, antikolonialismoa da Euskal Herrian multikulturalismoaren alde egiteko modu bakarra. Honen adibide? Itoiz taldea. Taldekideak PADkoak eta EAEkoak ziren, multikulturalismo hori ez da oraindik berriz ere errepikatu. Non dago IKIMILIKILIKLIK garaikidea? Non dago GAUR talde artistikoaren erresonantzia kulturala? Zertan gaude?
      ///
      Zer izan da Leone eta Epaltzaren hori, Nabarralde erabili tranpolin bezala?
      ///
      Gero, Nafarroako Foru Erkidegoan badago barnemundu aberts bat, Gil, Perurena eta beste. Guztia ez da EAEa…
      ///
      Zer dira Jon Benito, Hedoi Etxarte eta horiek? Bluff bat? Atxagak eta Sarrionandiak guztia okupatzen badute… zer?
      ///
      Artzek eta Letek maila zuten! Gaur egun ez…
      ///
      Ez dago mailarik, hemen ez dago 1968 hartako kontzientziarik.
      ///
      Gaur egun Oteitza, Aresti, Krutwig, Balentziaga, Ravel eta abar gazte balira… Euskal Herritik alde egingo lukete!
      ///
      Ez dugu mailarik; pretensioa bai. Mailarik ez.
      ///
      Fermin Etxegoien, zure programa ona da, sarri entzuten dut. Besterik gabe.
      ///
      The Breeders – CannonBall:
      http://www.youtube.com/watch?v=7AsId-qVIb4&feature=kp

  • Dagokionari 2014-02-06 19:03

    EPPKren adierazpena euskal jendarteari:
    https://ia801608.us.archive.org/14/items/20120413EPPKElk/EPPKGernikako%20adierazpenaeu.pdf

  • Dear Jon,
    Erantzunak benetan adierazgarriak dira. Guk torniloak egiten darraigu. Arandelak? Zer da hori? Zertarako? Ibilbide ez oso luzea martxa honetan.

  • sorgin itxua 2014-02-06 19:55

    Jon Benito, oso ona. Ez egin kasurik jende honi. Inbidia da. Walt Whitman euskalduna zara. Lasai.
    ho ho ho
    tranqui tio
    a tomar porkullu joder
    blue eyed hexe

  • Hemen erdaldunen aurka inork ez du ezer esan Fermin. Neronek asko maite ditut erdaldun batzuk eta batere ez euskaldun zenbait. Eta zer? Euskalduna ez da ona, jatorra edo zintzoa euskaldun izanagatik. Euskaraduna da. Kitto.
    I.Larrea, pentsatu duzu beharbada IP beretik lagun batek baino gehiagok jardun dezaketela?

    • Fermin Etxegoien 2014-02-06 21:44

      Alegia, hemengo batzuek esango luketen moduan, kolonoak, edo kolonialistak, edo kolono kolonialista kolonia saltzaile zenbait maite dituzula…

  • Ez motel, kolonoak ez ditut maite, ezta kolono euskaldunak ere, hara.
    Erdaldun-ez-kolono batzuk, guztiak ere ez, maite ditut.
    Orain bai?

    • Fermin Etxegoien 2014-02-06 22:59

      Et et et, hemengo askoren arabera, hori ezinezkoa da!

      Erdaldun horiek, hemengo askoren arabera, edo kolonialista, edo kolono, edo kolabo dira… baita haiek kontrakoa uste badute ere. Ez al diezu ulertzen hemen idazten dutenei? Ba oso garbi mintzatzen dira.

      Beraz, zuk zeuk ere, hemengo askok pentsatzen dutenaren arabera, kontuz ibili beharko duzu, ea norekin elkartzen zaren, ea nor maite duzun, kolabo izatetik oso oso gertu ikusiko zaituzte eta.

      Beraz, “orain bai?” ez, orain askoz okerrago ulertuko dizute.

  • Bada horiekin argitu beharko dituk kontuok. Ni ohera noak, nekatuta nagok, goiz-goizetik egun gogor samarra izan diat eta. Pentsa, herri erdaldundu (hori esan daiteke, ezta?) bateko, baina izen euskalduneko taberna batean kafesne bat (mesedez) eskatu, eta bertako “euskal” tabernariak ez dit ba “en castellano” erantzun?
    Jakin, ondo dakidalako Euskal Herrian ez dela sekula kolonizazioarik gertatu, bestela…
    Ala, gabon.

  • Euskalduna edo eskualduna: euskara-duna? eskua al duna?
    Lehen kasuan euskal herriko hizkuntza menperatzen duena, bigarrenean boterearekin lotuta dago (eskubidea, adibidez).
    Nola euskal herria zapalduta dagoela eta askatasunarik gabeko herria den, nire ustez, euskalduna edo eskualduna da bere herriaren alde indarra (boterea) egiten duena askatasuna berreskuratzeko. Iturgaitz eta Ardanza ez dira han sartzen, ez dira gutakoak, ez dira euskaldunak edo eskualdunak, gure kontra indarra egiten dutelako eta botera, gurea ez dena, gure kontra erabiltzen dute.

    • Jon Intxaurraga

      Aupa Freud,

      Banengoen ni, euskaldunik bako Euskal Herrian bizi naiz. Izan ere, zigiluak ezartzeko duzuen kategoria ikusita, euskaldunok koadrilla bat baino ez zarete/ gara izango (ez dakit nire burua non kokatuko duzuen); azken mohikanoak-edo.

      Ondo ibili

  • Mohikanoarena baino euskaldun kontua esango nuke. Tribu, koadrilla, talde humanoa… hitz horiek bere intentzionalitatea dute, peioratiboak izan daitezke edo politikoki sentidu osoa hartzen dituenak.
    Euskal herriak existitzen du indarra egiten duelako ez desagertzeko. Bizia irauteko soilik indepedente marko batean eman daiteke. Dependentzian jarraitzen badu bere desargerpena ziurtatua dago. Non kokatzen zaren? Zuk jakingo duzu.

  • Euskalduna: euskaraz dakiena
    Euskal herritarra: herritar sentitu eta herriaren alde jarduten duena. Herriaren aurka dagoena ez da euskal herritarra. Ezin daiteke espainiar herritar eta euskal herritar biak izan.
    Euskal hiritarra (ciudadano): Euskal herriko lurretan bizi dena

    • “Euskal hiritarra” baino hobe “Euskal Herrian bizi den hiritarra”. Hiritartasuna estatuak ematen duelako eta “euskal hiritar” gure estatuak egingo gaituelako. Gaur egun EHn bizi garen gehienok espainiar edo frantziar hiritarrak gara.

  • Kaixo Jon.

    Ez dakit “Dear JPM” Jon Paredes Manot-gatik jarri duzun.

    Edozein kasutan, iruzkinetako eztabaidak hartu duen bidea ikusirik nire aportazio txikia egiten saiatuko naiz.

    Euskal Herritarra, euskalduna, hiritarra, definizio asko eman ditzakegu.

    Nik duela denbora asko eman zen definizio bat baztertu nahi nuke. Zenbaitek Argalarena zela diote, beste batzuk ez…Berdin dio. Edozein kasutan “EHtarra EHan lan eta bizi den oro” dioen definizioaz ari naiz. Niretzat erabat desegokia den definizio bat da. Definizio hori ahotan dutenak normalean POLITIKA mailan diharduten pertsona eta taldeak izan ohi dira.

    Niretzat POLITIKOKI EHtarra EHren askapen nazionaleko estrategia baten alde dagoena da. Hori da gutxieneko baldintza.

    Definizio hau, zenbaitek interesatuki eta fede txarrez edota ulertzeko gai ez direlako (berdin zait arrazoia), XENOFOBO eta ARRAZISTATZAT jo izan dute orain arte.

    Argalaren definizioa Txiki (berriz diot, ez dakit JPM den) adibidez, era inklusiboan tratatzeko balio izan zuen, ordurarte arrazonamendu etnikoa edo jatorriaren araberakoa garrantzitsuagoa baitzen, eta horrek noski Txiki kanpoan uzten zuen.

    Nik eman dudan definizioak oso argi uzten du nor den eta nor ez EHtarra, eta norberak erabakitzen du gainera. Ezin beraz xenofobia zantzurik topatu bertan.

    Gurean lan eta bizi diren asko uzten ditu kanpoan ordea:

    Euskaraz jakin arren espainol direla dioten guztiak (vasco y español zehatzago esateko).

    Eta hor denetarik aurki genezake:

    Kanpotik etorritakoak, kanpoko abizenak dituztenak eta euskeraz ez dakitenak (Ares adibidez)
    Hemen jaioak, abizen euskaldunak dituztenak eta euskeraz dakitenak (Iturgaiz edo Egiguren)

    Eta aldiz barne gelditzen dira, kanpoan jaiotako jende pila bat, edo abizen espainolak dituztenak, edo euskeraz ez dakitenak, beltzak direnak, edo zuriak, edo berdin zait. Gutxieneko baldintza betetzen dutelako, EHren askatasunaren aldeko estrategia defendatzen dutelako dira EHtar.

    Nahi badugu jarrai dezakegu Argalaren definizioa hobesten, baina niretzat erabat okerra da.
    Bide batez eta probokazio punttu batekin definizio horren arabera ez dago EHtar langabeturik eta Espainia eta Frantzian bahituta dituzten ehundaka presoak ere ez dira EHtar.

  • Nabar Politeiarrok 2014-02-07 14:52

    gizakia: frantziarra, espainiarra, nabarra, italiarra, europarra, mundutarra
    euskalduna: euskaraz dakiena
    euskalgabea: euskaraz ez dakiena
    nafarra: euskaldunon identitate politikoa
    frantziarra: frantziarren identitate politikoa
    espainiarra: espainiarren identitate politikoa
    ///
    euskaldunon historia konkisten ondorioa da
    inork ez du irudikatzen frantzieraz ez dakien frantziar bat
    inork ez du irudikatzen espainieraz ez dakien espainiar bat
    orduan, zergatik existitzen da euskaraz ez dakien nabarrik?
    erantzuna erraza da: konkista eta ondorengo kolonizazio planifikatua
    kolonizazio planifikatuari deskolonizazio planifikatuarekin erantzun behar zaio
    ///
    zergatik eskatzen zaio nabarrari frantziarrari edo espainiarrari eskatzen ez zaiona?
    bada, egoera anomaloan bizi garelako… konkistatuak, kolonizatuak, alienatuak…
    konkistarik gabe Nabarroak bere historia modernoa izango zukeen
    baina, gure historia ez da horrela izan: gure historia modernoa historia kolonial bat da
    eskuin abertzalea eta ezker abertzalea ez dira konstituzionalistak; etnizistak dira
    ez dute euren praxia konstituzionalismoan oinarritzen
    ///
    hemen paradigma aldatu egin da, Tomás Urtzainkiri esker
    jende baten apustua erreakzionarismoa izan da, apustua galdu duzue
    kolaborazionismoa: Jon Benito, Hedoi Etxarte…
    ///
    guk adibidez ez dugu Jule Goikoetxea bezala pentsatzen, baina estatalista da
    bere azken artikuluak hunkitu gaitu: Demokraziarik ez Estaturik gabe
    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2014-02-05/006/001/demokraziarikezestaturik_gabe.htm
    ///
    guk adibidez ez dugu Fito Rodríguez bezala pentsatzen, baina estatalista da,
    eta antikolonialista ere, José Luis Álvarez·en inguruan egiten ari den lana hunkigarria da,
    bere artikuluak irakurtzen ditugu, eta eztabaidatzen ditugu, errespetatzen dugu
    ///
    Fermin Etxegoien ere estatalistatzat dugu, baina ez du dialektika antikolonialista besarkatzen,
    bere Zinegotzia liburuak marko estatalista aintzatesten du,
    fikzioan inork ez du, orain arte, Euskal Estatu independente bat “imajinatu”
    ///
    ez gatoz Nabarralde, Orreaga, Independentistak edo Gure Esku Dago bezalako ekimenekin bat,
    baina estatalistak dira, beraz arerio dira, ez etsai
    guretzat Carlos Urkixo edo Gorka Maneiro ultrakolonialistak dira, ez kolonoak
    ///
    guk ez dugu jatorria epaitzen, eta hori egiteaz epaitzen gaituena kalumniatzen ari da
    guk argi agertzen dugu nor den nor
    inperialista edo internazionalista (frantziarra, espainiarra)
    kolonialista (nabarra)
    kolaborazionista (nabarra)
    konstituzionalista (nabarra)
    ///
    guk ez dugu biktimismorik onartzen
    ///
    guretzat immigranteak ez dira kolonoak
    ///
    guretzat kolonoak Estatu inperialen funtzionarioak dira
    ///
    eta nabar bat Estatu inperialen funtzionario bilakatuz gero ultrakolonialista da
    ///
    guztiok dakigu nor den nor
    ///
    Fermin Etxegoien estatalista da, baina ez antikolonialista
    ///
    Jon Benito kolaborazionista da, baina ez kolonialista
    ///
    Hedoi Etxarte kolonialista da, Podemos·en alde posizionatu da
    ///
    eskuin abertzalea frankofoboa eta hispanofoboa da
    ///
    ezker abertzalea frankofoboa eta hispanofoboa da
    ///
    Nabarralderen eta Orreagaren estatalismoa frankofoboa eta hispanofoboa da
    ///
    gu ez gara frankofoboak eta hispanofoboak, gu internazionalistak gara
    ///
    gu frantziar hiritarren eta espainiar hiritarren alde gaude, nola ez!
    ///
    guk Nabarroa Eidgenossenschaft bat izan dadin begi onez ikusten dugu
    ///
    gu erradikalak gara
    gu meritukratak gara
    gu idealistak gara
    ///
    gu antiaristotelikoak gara, gora Platon!
    gu antinewtonianoak gara, gora Leibniz!
    gu antieinstenianoak gara, gora Euler!
    ///
    kolonialista, kolaborazionista, konstituzionalista izatea borondatean oinarritzen da
    guk gizaki asketzat ditugu gure buruak
    guk gainerako hiritarrek duten tratamendua lortu nahi dugu, meritu kontua da
    ///
    badaude abizen frantziarreko konstituzionalistak, eta?
    badaude abizen espainiarreko konstituzionalistak, eta?
    badaude abizen nabarreko konstituzionalistak, eta?
    ///
    badaude abizen nabarreko kolonialistak, eta kolaborazionistak… ergelak!
    badaude abizen espainiarreko kolonialistak, eta kolaborazionistak… ergelak!
    badaude abizen frantziarreko kolonialistak, eta kolaborazionistak… ergelak!
    ///
    guretzat Euskal Estatua borondate kontua da; Nabarralde, Orreaga, ez gatoz bat
    guretzat Euskal Estatua historia kontua da; Independentistak, Gure Esku Dago, ez gatoz bat
    dialektika antikolonialista dinamika matematiko bat da: dialektikoa, praxistikoa, dinamikoa
    ///
    gu ez gara dogmatikoak, ideologikoak, estatikoak
    gure existentziak kolonialistei min ematen die, agerian uzten baititugu… ergelak!
    gure existentziak kolaborazionistei min ematen die, agerian uzten baititugu… ergelak!
    ///
    gu merituaren alde gaude, eta Euskal Estatua merituaren arabera eraikitzen ari gara
    izugarri estimatzen ditugu kolonialisten eta kolaborazionisten idazkiak
    idazki horien simetria egin eta bizitzaren gidalerro estatalista seinalatzen digu
    ///
    Leone, Benito, Etxarte… eta besteak: izan nahi ez dugun guztiaren inspirazio iturri zarete!
    Leone, Benito, Etxarte… eta besteak: izan nahi ez dugun guztiaren inspirazio iturri zarete!
    Leone, Benito, Etxarte… eta besteak: izan nahi ez dugun guztiaren inspirazio iturri zarete!
    ///
    okerrenak euskaldunak gara
    guztiok ezagutzen dugu elkar
    ez dugu kultura politikorik
    ez dakigu Erresuma, Errepublika edo Politeia baten artean desberdintzen
    ez dakigu gure Estatuaren eta Estatu inperialaren artean desberdintzen
    kolaborazionismoaren soziologia berri bat sortu da, eta bere apaizak ditu (zuek)
    ///
    gu euskararen eta ingeleraren arteko harremanean bizi gara
    guretzat frantziera edo espainiera hizkuntza koofizialak dira
    Georges Perec edo Rafael Sánchez Ferlosio gustatzen zaizkigu, eta?
    Epaltza, Leone, Benito, Etxarte… eta besteak: ezker abertzale berriaren apaizak!
    Jon Benito, zergatik idazki hau jada zentsuratuta bagaude? zer da matonismoa?
    paradigma aldatu da, eta komunean masturbatzen harrapatu zaituztegu…
    ///
    urduri? zergatik? bizitza bizitzeko dago! guztiok egiten ditugu erroreak
    gaztetako bekatuak, guztion euli bazkak…
    ez zaigu Richard Wagner gustatzen, gora Richard Strauss
    ///
    “As is well known, the priests are the most evil enemies—but why? Because they are the most IMPOTENT. It is because of their IMPOTENCE that in them hatred grows to monstrous and uncanny proportions, to the most spiritual and poisonous kind of hatred. The truly great haters in world history have always been priests; likewise the most ingenious haters: other kinds of spirit hardly come into consideration when compared with the spirit of priestly vengefulness.” Friedrich Nietzsche.

  • Kaixo,
    Ez dakit nire ustea besterik ez den, baina era honetako eztabaida birtualak sarriegi pozoitu egiten direla iruditzen zait. Hau da, gehiegizko garrantzia ematen zaiela besteek esaten dutenaren formari, aukeratzen dituzten hitzei eta hitz horien interpretazioei, esandakoaren edukiari benetan (edo agian borondate onez, eraikitzailez) begiratu beharrean. Hitzei esanahia erabilerak ematen diela onartu beharko genukeela uste dut, eta norberaren dialektika hegemoniko bihurtu nahiean indar gehiegi xahutzen dugula. Gai interesgarria iruditzen zait dialektikarena, landu beharrekoa, baina eztabaidak ahal den heinean bereiziko bagenitu emankorragoak liratekeela uste dut.
    Nire usteak dira hauek, besterik ez.
    Ondo izan, aio.

  • Internazionalismoari buruz IPARLAn aurkitu dut extrato hau eta pentsatzeko ematen du: “En una sociedad de yuxtaposición nacional y estatal, la solidaridad en la lucha internacional contra el imperialismo no existe. Todo poder político, incluso, reducido, reciente o incipiente, busca la alianza con los poderosos y desprecia a los débiles. Ninguno de ellos sacrificará sus posibilidades reales o imaginarias de obtener el apoyo de un Estado cualquiera, a la impresentable y ruinosa compañía de un pueblo pequeño, débil, ideológica y políticamente subdesarrollado. Si la solidaridad, la comprensión o el reconocimiento de los opresores es un vano e inepto sueño, la solidaridad de los pobres, los oprimidos y los colonizados es un cuento romántico para engañar y exprimir a los eternos ilusos.”

  • ‘Euskal’ duena euskalduna da. Eta euskaldunok zail baldin badugu, zail dugunez, euskal izaten, zer esanik ez erdaldun elebakarrek! (Tira, haiek euskaltegira joanda konponduko genituzke denonak).

  • Ez dut ulertzen zelan idazten duen Jon Benito bezalako morroi argi batek hauei begira . Zertarako
    eman denbora eztabaida honetan? Jaramonik ez eta kitto. Izan ere, gehien maite dutena euren
    aurkako artikuluak irakurtzea da, horrela aukera baitaukate betiko abarketa aspergarriari ekiteko…
    Lau katu dira, utzi bakean eta asper daitezela euren artean.

  • Eskerrak argi izpiren bat heldu den laino artetik. Oi Manu, eskerrik haunitz hilkorren artera jaitsi eta gauzak bere lekuan jartzeagatik. Lau katuok zinez eskertzen dugu zure ikutua. Non jarrai zaitzakegu, jakin baliteke?

  • Ez da erraza Ingelesa izatea Ingelesa jakin gabe, Txinoa izatea Txineraz jakin gabe….

    Euskalduntasuna mugak? Beste nazioak dituzten mugak bezalakoak?

    Joan bizitzera edozein lekura (batik bat estatu zapaltzaileengana) ta esaiezu zuk Ingelesa, txinoa, Alemandarra zarela, baina ez dakizula ta inoiz ez dezula ikasiko, Ingelesa, Txinera, Alemaniera…

    Zer egiten du Euskaldun Nafar foru erkidegoko bati? Euskara? Ba hemen berdin, edo nahiko da Euskadin jaiotzea Euskalduna izateko?

    Ba ze merke ez? Mugarria jartzen dutenak, Euskararen kontra daudenak dira, Euskara jakitera behartzen ez duten politikariak…..

    A zer merke dago Euskaldun izatea, ta gainera Euskaldunak gera besteei eragozten diegunak Euskaldunak izatea? Beraiek dira errudunak ta.

  • Sexual Statuaren Constitutionea*

    Nabarroko antifeminista, Esther Margareta Katz, eta ciaren eskutik

    Sexual Statuaren deklaraziorik politeia:
    Misoginia Atorrante loves Misandria Petulante (y viceversa)

    ^ Amodiozko gutunak,… ala gorrotoa ote?

    Misogino Atorrante > “Sexual Gathazkak, edo Social Gathazkak: Esther Margareta Katzen andereak bere ‘Der Dressierte Mann’ liburuan ongi azaltzen duen bezala, emakumea gizonaren parasitoa da. Zer gertatzen da gure Herrian, Nationean, Statuan? Gerretan gizonak hiltzen dira. Gartzeletan gizonak hiltzen dira. Lan-istripuetan gizonak hiltzen dira. Bai ASBetan, bai-eta Nabarroan ere. Sexual Gathazka hau, edo Social Gathazka hau, Hondarribiko Alardean islatzen da hoberen: desfilatzen duten gizonak’ bezatu gizonak dira, eta euren emakumeek txalo egiten diete. Gizona ume denez gero amak emotionalki baldintzatzen du, eta ezagutzen dituen zital, muker eta mizkin emakumeekin zirkulua itxi egiten da (Nabar Politeiarrak, 2014)”.

    Misandria Petulante > “El hombre es sólo un puñado de reflejos condicionados: incapaz de reaccionar libremente por medio de su mente, está atado y determinado completamente por sus experiencias infantiles y del pasado. Vivió sus primeras experiencias con su madre, y durante toda su vida está ligado a ella. El Hombre nunca llega a comprender claramente no ser parte de su madre, que él es él y ella, ella. Su máxima necesidad es sentirse guiado y admirado por Mamá (los hombres esperan que las mujeres adoren aquello que los petrifica de horror: ellos mismos). Exclusivamente físico, aspira a pasar su tiempo (el que no pierde en el mundo defendiéndose sombríamente contra su pasividad) dedicado a actividades básicamente animales: comer, dormir, cagar, relajarse y hacerse mimar por Mamá (Valérie Solanas, 1977)”.

    Misogino Atorrante > Sexua eta lana: ume batek jaso egiten du, ez du ematen. Heldu batek eman egiten du, jaso ere bai, baina ez umeak bezala. Helduari egokitzen zaio ematea. Umea ahula da. Heldua sendoa da. Gizona sendoa da, emakumea ahulagoa da, umea ahulena da. Emakumeak divortiuaren bidez gizonez bertze egin dute, baina ez euren merituengatikan. Horrela, hembrista Statuek zergen bidez gizonak hembrismoa ordaintzerat behartzen dituzte. Lehen, matrimonioaren bidez bazen. Orain, hembrista Statuen bidez da. Emakumea bethi egoera ahulean bizi da. Bethi laguntza behar du. Ez da gerretarat joaten. Ez da gartzeletarat joaten. Ez da lan-istripuetarat joaten. Penal Codea zakilaren physiologian oinharrituta dago, eta aluaren physiologiak impunitate osoa du”.

    Misandria Petulante > “Mujer incompleta, el macho se pasa la vida intentando completarse, convertirse en mujer. Por tal razón acecha constantemente, fraterniza, trata de vivir y de fusionarse con la mujer. Se arroga todas las características femeninas: fuerza emocional e independencia, fortaleza, dinamismo, decisión, frialdad, objetividad, asertividad, valor, integridad, vitalidad, profundidad de carácter, afirmación del yo, etc. Proyecta en la mujer los rasgos masculinos: vanidad, frivolidad, trivialidad, debilidad, etc. Es preciso señalar, sin embargo, que el hombre posee un rasgo brillante que lo coloca en un nivel de superioridad respecto a la mujer: las relaciones públicas. (Ha realizado un gran trabajo al convencer a millones de mujeres de que los hombres son mujeres y que las mujeres son hombres)”.

    Misogino Atorrante > Colonial ephaitegiak: emakumeak colonial ephaitegiez baliatzen dira gizonei umeak bahitzekotz. Ume-bahitzaileak. Hazi-lapurrak. Ondasun-lapurrak. Milaka gizonek hilabetero pensionea eman behar diete, eta euren seme-alabak ikhustearren visita erregimena dute. Gizonaren altxorrikan haundiena bere hazia da. Gizonak bere askatasuna bere haziaren bidez mantentzen du. Guk ereiten dugu, guk erabakitzen dugu. Hizkeraren appropiationea burutu behar dugu: zakila, barrabila eta bertze. Ez dira hitz itsusiak. Hitz politak dira. Erotikoak.

    Misandria Petulante > “Mamá desea lo mejor para sus hijos. Papá sólo desea lo mejor para Papá, es decir, paz y tranquilidad; desea que respeten sus caprichos de dignidad, desea presentarse bien (status) y desea la oportunidad para controlar y manipular a su aire, lo cual se denominará guiar si se trata de un padre moderno. En cuanto a su hija, la desea sexualmente, entrega su mano en matrimonio: el resto es para él. Papá, al contrario de Mamá, nunca cede frente a sus hijos, pues debe, por todos los medios, preservar la imagen de hombre decidido, dotado de fortaleza, de perenne fuerza y rectitud. Nunca alcanza su meta y, por tanto, le domina la falta de confianza en sí mismo y en la propia capacidad para lidiar con el mundo, y acepta pasivamente el status quo”.

    Misogino Atorrante > Gaur egun, APDan eta NFEan nahiz EAEan herritar oso izatekotz, nahi eta nahi ez, bat colonialista herritarra izan behar da. Herritar honen identitatea eta imperial statal identitatea bat ethortzen dira: colonialista herritarrak ez du statal oppressionerikan sentitzen. Gure colonial Statu honetan colonialismoarekiko, hembrismoarekiko eta consumerismoarekiko neurtzen da colonial status-a. Paradigmatikoena den arkhetypoa’ glottophago, misandro eta mediokre emakumea da. Bi imperial metropolietan islada berbera gauzatzen da: paristar imperialista emakumeengan nahiz madrildar imperial emakumeengan. Gainera, erran daiteke ezen sexualitatea bera ere domestikatu digutela. Ez Nabar emakumeak eta ez Nabar gizonak ez du bere sexualitatea dominatzen. Hau da cognitivu colonizationearen ernaimuina: ez dago Euskarazko sexual hizkera bat, eta Nabar pornographia debekatuta dago.

    Misandria Petulante > “La caza de brujas: El debate más importante en la vida del macho –en caso de que esta criatura tensa y negativa sea capaz de deleitarse con algo- es denunciar a los demás. No importa demasiado qué descubre sobre ellos mientras sean descubiertos; así distrae la atención que podría recaer sobre él. Denunciar a los demás como agentes enemigos (comunistas, socialistas) es uno de sus pasatiempos favoritos; así se disculpa a sí mismo, a su país y al mundo Occidental. La mierda no está en su culo: está en Rusia”.

    Misogino Atorrante > Aphroditê hil da. Esther Margareta Katzen anderearen ‘Der Dressierte Mann’ liburuak arrazona du:

    Bularrak: gizon batek, oikonomiko baliorikan gabe, emakume baten bularra ukitzen dueneko uneak urriak dira. Umeak amaren bularra edoskitzen duenean eta destetan emakume gazteek euren bularrak eskaintzen dituztenean. Mendebaldean maitasunaren eskaintzea abolitu egin dugu, baina, Michel Houellebecq jaunak idatzi bezala bere Plateforme romanean, mendebaldetarrak gainerako mundurat joaten gara bular bila. San Ferminetako Aphroditê lizunek euren bularrak eskaini dituzte. Ikurrin erraldoia plazaren zeruan eskegita, eta plazan libertino emakumeak. Alta, euskarazko prensaren monopolioa duen BERRIA egunkarian misandro iritziak argitaratzen dituzte. Zergatikan? Bada, bularra inolako oikonomiko baliorikan gabe eskaintzea transgressionea delakotz. Aitor dezagun, matrimonioa legal prostitutione bat baino ez da.

    Misandria Petulante (Bere ohea kolonizatu duten Esther madarikatuaren titi handien pisua jasan ezinik dagoela) > “Los hombres irracionales, los enfermos, los que intentan defenderse contra su repugnancia, al ver a las SCUM cargar sobre ellos, aullarán aterrados y se aferrarán a la Gran Mamá de las Grandes Tetas, pero las Tetas no les protegerán contra la arremetida de las SCUM; la Gran Mamá se aferrará al Gran Papá, quien, en un rincón, se cagará en sus dinámicos y poderosos calzoncillos. Sin embargo, los hombres racionales, no patearán ni pelearán ni armarán una lamentable pataleta; se quedarán mansamente sentados, relajados, gozando del espectáculo, dejándose llevar por las olas hasta su final extinción”.

    Misogino Atorrante > Juridiko, industrial eta kybernetiko iraultzez gero, emakumeak biologikoki egokitzen ez zitzaion social boterea eskuratu du. Hau guztia gizonari esker. Aitzitikan, zer egin du emakumeak? Gizonaren kontra jo du, Statuaren bidez. Emakumeak ez du gizonaren deus ere appretiatzen. Articitial mundu osoa gizonak eraiki du, eta? Emakumeak gizonak sortu informationea bere egin du, eta gizonaren aurka jo du violentiaren monopolioaren bidez. Normativizationeak societate hau ito egin du. Hiru gizon mota daude honen guztiaren aitzinean: brutalizatua, bezatua eta askea. Guti gara gizon askeak. Borroka eskatzen du. Hembrismoa eta homonormativismoa gizon askearen etsaiak dira. Bertze ideologia nahiz religione aunhitzekin batera.

    Misandria Petulante > “Antes de que se instituya la automatización, antes de que los hombres sean reemplazados por las máquinas, el hombre debe ser útil a la mujer. Deberían recibir sus órdenes, satisfacer sus más mínimos caprichos, obedecer cualquiera de sus exigencias, adoptar una actitud de perfecta obediencia a su voluntad, en lugar de esta situación perversa y degenerada de los hombres de hoy, quienes no solamente existen, ensuciando el mundo con su ignominiosa presencia, sino que se dejan lamer el culo por la masa de mujeres -(Esther nazkante hori esatebaterako)- que se postran ante ellos, los millones de mujeres que adoran piadosamente al Becerro de Oro”.

    Misogino Atorrante > “Cultura soilikan gizon askeek sortzen dute; izpiritualitatea. Horrela, bertze aldean, emakumeak daude; materialitatea. Emakumeek dominatzen duten tokietan izpiritualismo antzuak nahiz materialismoak gobernatzen dute: judaismoa, khristianismoa, islamismoa; edo, capitalismoa, communismoa, feminismoa. Gizonek dominatzen duten tokietan materialismo antzuak nahiz izpiritualismoak gobernatzen dute: mathematika, rationalismoa, illuminismoa. Sokrates’ek dio: “Ezagut zeure burua.” Empedokles presokratiko philosophoak dio ezen bizitza maitasunaren eta gorrotoaren arteko borrokak explicatzen duela. Hazarazten gaituen guztia maitasuna da, eta hondatzen gaituen guztia gorrotoa da”.

    Amodiozko istorio ikaragarri eder hau bertsionatu eta gero negarrari ezin eutsi gaude Gudari Kings Komando Anonimoaren kide feminista totalitariook. SNIF. We love you Nabar Man. Maite zaitugu pila tortilla francesa, tortilla pila española. Gora gu ta gure mutiko askeen haziak! Gora Saforen esku fina Sabinoren izkribu santuan! Gora San Agustinen barrabilak! ¡Arriba esas tetas, coño!

    http://vimeo.com/15778865

    http://www.naiz.info/eu/blogs/libre-feminista/posts/sexual-statuaren-constitutionea

  • Euskal Statuaren Constitutionea*

    >
    Nabarroko antifeminista, Esther Margareta Katz,… eta ciaren eskutik…

    Sexual Statuaren deklaraziorik politeia:
    Misoginia Atorrante loves Misandria Petulante (y viceversa)

    http://www.naiz.info/eu/blogs/libre-feminista/posts/sexual-statuaren-constitutionea

    Amodiozko istorio ikaragarri eder hau bertsionatu eta gero negarrari ezin eutsi gaude Gudari Kings Komando Anonimoaren kide feminista totalitariook. SNIF. We love you Nabar Man. Maite zaitugu pila tortilla francesa, tortilla pila española. Gora gu ta gure mutiko askeen haziak! Gora Saforen esku fina Sabinoren izkribu santuan! Gora Ageda Deunaren titi libreak! Gora San Agustinen barrabilak!

  • Euskalduna: bere burura datorkion guztia, hau da, pentsatzen duen guztia euskaraz esaten duena.
    Euskal Herritarra: EHan jaio edo EHan denbora zehatz batez bizi (urte betez), edo euskal herritar baten ezkontidea/semea/alaba dena, edota edozein euskalduna, edonon jaioa edo bizi izanda, zehaztu genuen euskal herritartasuna ENA agiria egitekotan, orain 16 urte luzez, EHan denbora zehatz batena 5 urtetara luzatu dugu eta hortan eztabaitzea onargarria dugu guztiz. Beste gaiotan ere, zuzenago asmatu dugulakoan arren.

    Bestela Ardantza edo Karlos Iturgaitz euskaldunak izateaz kanpo, euskal herritarrak dira ere, guk dakigula EHan jaio direlako.
    EHan lan egiteak baina Errioxan, Kastrun edo Ebroko Mirandan bizitzeak ez du ematen euskal herritartasunik, gure esperientziaren arabera behintzat. Baina egia osoa, gai honi buruz ere, inork ez dauka. Nonbaitetik hasi behar zen. Gu, 36.550 ENAdun euskal herritar. 10 urteren ondoren ere berriztatu dezakezuen agiria. Laister arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude