Euskal Internautarik sexyenaren bila

Egunotan irakurri ahal izan dugunez, Inigo Urkullu omen da politikaririk sexiena Espainiako emakumeentzat. Askorentzat, datu harrigarria (eta harentzat pozgarria) inondik inora.

Baina… euskal internauton artean, zein ote sexiena?

Teknopataren txokoko ikertegi soziologikoak inkesta burutsu eta hiperzientifiko bat prestatu du internauta euskaldunon artean tiradizorik handiena zeinek duen jakiteko. Ikerketaren inguruko kontu guztiak #sesisesi etiketarekin identifikatuko ditugu.

Sexienek, afaria kaixomaitia.com-en eskutik


Ikerketan parte hartu nahi? Egin behar duzun bakarra azaroaren 27ra arte bukatu arte zabalik egongo den beheko inkesta hori beteaz.

Inkestako galderak ‘konprometitu’ samarrak dira bai, baina alde horretatik lasai egon zaitezkete: argitaratuko diren datuak globalak soilik izango dira, eta erantzun partikularrak erabat anonimoak dira eta konfidentzialtasunez tratatuko dira.

Inkesta bukatutakoan, kaixomaitia.com-en eskutik, emakumezkorik eta gizonezkorik bozkatuenek sari bana izango dute: afari goxo-goxoa Donostiako The Morgan Kompanyn!

Animatu eta parte hartu!  Minututxo bat baino ez da izango!

euskal, internauta, sesisesi, sexy, teknopata

Zer duzu buruan “Euskal Internautarik sexyenaren bila”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude