7 pentsamendu “Hiriburuetako udako jaien kartelak (2012)”-ri buruz

  • Zelako itsusiak denak!! Niretzako Baionako politena (jai giroa eta jai izpiritua transmititzen du), eta Gasteizkoa zatarrena. Besteek ere ez didate aparteko ezer transmititzen… Bilbokoan, betikolez, falta ezin den Marijai dosia…

  • Iñaki Larrañaga 2012-07-30 13:33

    Gasteizkoa oso desegokia iruditzen zait. Ez dut ulertzen ez bi zapien ezta kopen esanahia. Gainera, euskara eta erdara modu arraroan sartzeko modu hori… T erori horiek… eta halabeharrez sartutako kolore berdea… Kartel bezala, potenteena San Ferminetakoa. Baionakoa, aldiz, retro-itsusia. Ez dira figurak nabarmentzen. Eta, okerrena: euskara anekdota hutsera kondenatzen du.

  • Iruditzen zait San Ferminetako “I want you..” mezu hori erabiliegia dagoela, oso ustiatua. Gasteizkoa bai, horrendus. Eta Baionako kartelean euskarak duen presentzia (eta gaskoiak ere,bide batez, eskumako txokoan) lotsagarria iruditzen zait, arrazoi osoa duzu…

  • Eta Marijaia Marilyn Monroerekin nahastu beharra ere… Behin izango ezarritako kanonetatik aldentzen den emakume bat plaza publikoan protagonista nagusi eta sex symbol batekin lotu behar. Eta gainera Athletic-eko koloredun kuleroekin! En fin…

  • Sinestezina!! Marijaia Athletikeko koloreekin!! Hori atrebentzia egilearena!! Enfin…

    • Zeledon, niri ere ez zait sinestezina iruditzen; nekatuta, nazkatuta nago Athletic eta Athleticen inguruko guztiarekin, hori gertatzen zait, eta horregatik diot “en fin…”. Ni nafarra naiz eta San Fermini Osasunako koloredun zapia jarriko baliote (gorria eta urdin iluna) oka egingo nuke. Osasunari egiten zaion propaganda Athletici egiten zaionaren erdia ere ez dela jakinda, atera kontuak nola nagoen futbolarekin, Athleticekin, kolore zuri-gorriekin…!

  • Ba, igual ez da politikoki zuzena izango kritikatzea, baina Donostikoa bai itsusia, erredios! Agian, kutsu ironikoa hartuta… (produktu komertziala direla eta hori), baina piratek azken urteetan egindako lanak ez du horrelako kartelik merezi, ez horixe! Iruñekoak, ez dakit zergatik, yankeeen militarkeria dakarkit burura. Gasteizkoak, ez ardorik, ez gasik, deus ez dit esaten. Bilbokoak Marijaia laidotzen duela, esan beharrik ez dago. Niri gehiena Baionakoa gustatu zait, festen kaosa islatzen duelako..
    Baina, txo! Eta Maulekoak? eta Donibane Garazikoak? Eta nire herrikoak? Manu, ez haiz, bada, kapitalista (h)ego-zentrista bat izango, ezta?