Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VII. Txapelketa

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VII. Txapelketa

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VII. Txapelketa2013ko azaroaren 23an, larunbatarekin, Euskal Herriko Hitz gurutzatuen VII. Txapelketa jokatuko da Irungo Ola sagardotegian.

Irabazleak txapela, 350 € eta oroigarria etxeratuko ditu. Bigarrenak, 225 €; hirugarrenak, 120 €, eta laugarrenak, 60 €. Bestalde, 20na € jasoko dituzte ondoko hamabi sailkatuek, 16. postura bitartekoek, eta oroigarria, parte hartzaile guzti-guztiek: Eusko Labelek hainbat produkturekin osatutako saskia.

Euskarazko Hitz Gurutzatuak bete zalea bazara, hona Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako lehiakideen parean jarri eta giro ezin hobean zure zaletasunari asealdia emateko aukera.

Txapelketan parte hartzeko txartelak, bazkaria barne, 25 euro balio du. Txapelketan ari behar ez duten lagunek 20na euro ordainduko dute bazkaritarako.

Izen ematea, www.xedera.com web gunetik egin dezakezu edo 943 63 08 83 telefonora deituta.

Anima zaitezte!

http://youtu.be/5IZCCjgQcJc

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VII. Txapelketa