Euskal Herriko gazteen langabezia EB-27ren bikoitza ia

Euskal Herriko gazteen langabezia EB-27ren bikoitza ia

Gazteek, emakumeek eta iraupen luzeko langabeek Europako erradiografia antzekoa dute baina indize altuagoekin

15 eta 24 urte artekoen langabezia: 39,5 (+7,9)

25 eta 34 urte artekoen langabezia: 18,7 (+3,8)

Emakumezkoen langabezia: 15 (+2,2)

Iraupen luzeko langabezia: 6,1 (+1,2)

Irakurri txostena hemen.

2012ak 14,8 puntuko langabezia tasa utzi digu Euskal Herrian. 2007 urtetik langabezia tasa gogor hazi da (+8,6) EB-27 emandakoaren nabarmen gainetik (+3,3). Gaurdaino, 2009 urtea izan da beltzena, urte arteko  4,1 puntuko hazkundearekin. Hurrengo hazkunderik altuena 2012an eman da (+2,8).

Populazio aktibo guztiaren langabezia datuen atzean ahulenak diren kolektiboen errealitateak ezkutatzen dira. Horien artean daude gazteak (15-24 urte artekoak), EUROSTATeko datu berrienen arabera (2013/05/15), langabezia tasa (39,5) altuenak dituzte eta urte arteko hazkunderik (+7,9) altuena dute 2012n Euskal Herrian. Europako Batasuna 27an, gazteen langabezia tasa %22,9koa da eta urte artekoak 1,5eko hazkundea izan du 2012an. 25 eta 34 urte arteko gazteek ere langabezia tasa altua pairatzen dute, %18,7 (+3,8),  EB-27koa baino sei puntu gehiago. Adin tarte honetan, langabezia tasa altuagoa da gizonezkoetan emakumezkoetan baino, batez ere, 2012az geroztik.

Orokorrean, emakumeen langabezia altuagoa da gizonezkoena baino, alta, genero arteko aldea inoiz baino baxuagoa da 2.000 urtea geroztik batik bat. Adin eta sexuaren arabera, Euskal Herriko langabezia tasarik altuena 15 eta 24 urteko emakumezkoen artean ematen da, %41era iritsiz zifra.

Irakurri txostena hemen.

Euskal Herriko gazteen langabezia EB-27ren bikoitza ia