Euskal Herriko futbolariek diote “ez dela ezinezkoa euskal selekzio ofiziala lortzea”

euskal-herriko-selekzioaEuskal Herriko selekzioa futbol zelaietan inor ez dela nabarmendu dute euskal futbolariek “haserre puntu batez”, eta egoera horrek Euskadiko Federazioa arduratzen ez duela salatu dute.

Abenduaren 28an euskal selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko duen partidaren aurrean, Euskal Herriko futbolariek idatzi bat plazaratu dute “kezkaturik, haserre puntu batez, triste, iaz gure jokatzeko prestutasuna itzuli geniolako Federazioari, eta trukean, ez dugulako aurrerako bide handirik ikusi”.

Egun, Euskal Herriko selekzioak munduan lehiatu ezinean jarraitzen duela salatu dute, ez dela inor munduko futbol zelaietan, eta egoera horrek Euskadiko Federazioa benetan arduratzen ez duela kritikatu dute.

“Lehen ez ginen akordio batera iritsi, ofizialtasun egiazkoaren bidean borondate seinale bat ikusi nahi genuen Federazioaren partetik, ez genuen sumatu. Hala ere, jokatzera atera ginen, ez genuelako blokeo egoera hori betikotu nahi. Ez gara damutu –diote Euskal Herriko futbolariek–, Euskal Herriak badu esszenifikazioaren beharra, selekzioaren amets horrek gure zelaiak beterik ikusteko beharra, biltzeko premia badugu, bildu eta elkarri sinesmena kutsatu, munduari ere gure gogoaren berri emanez ohiu egin”.

Euskal selekzioaren ofizialtasunaren afera “futbol zelaietatik kanpo irabazi beharreko partida” dela adierazi dute futbolariek. “Bide bihurriak dira oso”, gaineratu dute, “baina saiatzea nahiko genuke, saiatu gabe ezinezkoa izango da”. “Eta guk sinesten dugu ez dela ezinezkoa euskal selekzio ofiziala lortzea”, gaineratu dute.

Euskal Herrian ireki den agertoki berriak nazioarteko eragile ezberdinen artean ate asko zabal ditzakeela azpimarratu dute. “Balia dezagun aukera hau, ikararik gabe, euskal selekzioaren alde bidea urratzeko”, amaitu dute.

Jose Mari Amorrortuk eta Mikel Etxarrik atzo jakinarazi zuten hautatutako jokalarien zerrenda zein den.

http://www.gara.net/azkenak/12/311537/eu/Euskal-Herriko-futbolariek-diote-ez-dela-ezinezkoa-euskal-selekzio-ofiziala-lortzea

 

AB-28. ESAITen ekimena AREATZAGA (Bilbo)

Abenduaren 28an Bilboko AREATZAGAn ( Arenaldean ) egun osoko aldarrikapen jaia. Haurrentzat jokoak, ekitaldi publikoa, helduentzat kontzertuak, txoznak, ( bokatak, edaria) eta ofizialtasunaren aldeko manifa. Aste honetan aurkezpena egingo da eta zehaztapen guztiak emango dira. Dena doan. Adi egon. “Indarrak BILDUZ, OFIZIALTASUNA”

http://www.esait.org/?q=eu/node/166