Euskal Herria biztanleria galtzen hasi da

Euskal Herria biztanleria galtzen hasi da

Azken hamarkadetan bizitako hazkunde demografikoa etetear dago Euskal Herrian. Horixe diote, behintzat, argitaratu berri diren Hegoalderako datuek: biztanleria galtzen hasi gara eta hazkunde natural negatiboan sartzear gaude, hiltzen direnak jaiotzen direnak baino gehiago izango baitira laster: 2013an ez bada, aurreikuspenek diotenez 2014an ziur gertatuko dela hori.

Euskal Herria biztanleria galtzen hasi da

Jaiotzen murriztea oso lotuta dago ama izateko adinean dauden emakume kopuruaren beherakadari. Izan ere, 1980 eta 1990 hamarkadetako jaiotze krisien belaunaldikoak dira gaur egun ama izateko adinean dauden emakumeak, hortaz, gutxiago dira.

Duela urte batzuk arte, kanpotik etorritako biztanleria fluxuek hutsune hori nolabait estaltzen zuten, baina gogoratu beharra dugu 2010. urtetik migrazio saldoa negatiboa dela (alegia, gehiago joaten dira etorri baino).

Gauzak horrela, estimatzen da 2023. urtean ama izateko adinean dauden 122.000 emakume gutxiago izango dituela Hegoaldek, edo beste era batera esanda, ama izateko adinean dauden gaur egun baino %19,3 emakume gutxiago egongo direla. 

Hemendik hamar urtera

Hemendik 2020 urtera bitarte Euskal Herriak urtero 15.000-20.000 biztanle gal ditzake, eta urtero 20.000tik gora 2023.eraino salto egingo bagenu. Horiek horrela, 2023an Euskal Herri osoak egun baino 176.000 biztanle gutxiago lituzke (2,95 milioi guztira), alegia, gaur egungo biztanleriaren %5,7 gutxiago.

Gaindegia-ren azken txostena ikusi

Euskal Herria biztanleria galtzen hasi da