Euskal Herria 2050

Euskal Herria 2050 –

2050. Euskal Herria independentea da 2045etik. Hondamendi ekologikoaren ondorioek dozenaka milaka migratzaile ekarri dituzte gurera, Afrikatik batik bat. Ur eskasia nagusi da kolonialismoak «kontinente beltza» bezala bataiatu duen lurraldean. Dagoeneko populazio osoaren %30 Euskal Herritik kanpo jaioa da. Izan berri diren azken hauteskundeetan sorpresa itzela gertatu da: sortu berria den Herritarron babesa izeneko plataforma populistak botoen gehiengo absolutua lortu du. Jon Mikel Allende da lehendakari berria, profil autoritarioa duen buruzagi bizkaitar gaztea. Bere kanpainako leloa, sinplea oso: Gora gu ta gutarrak. Hauxe, bere promesa nagusia: «Paperik gabeko atzerritar oro Ebrotik behera eta Aturritik gora lehenbailehen aterako ditugu. Hondamendi honetatik aurrenak, guk geuk, euskal herritarrok atera behar dugu».

Euskal Herria 2050
‘Jupiter Ascending’ filmean agertzen den etorkizuneko Bilbo

Distopia behartuegia, akaso? Zientzia fikzio larregi, agian? Nago alegiazko egoera hori gugandik ez oso urruti ikusten ari garela, orain eta hemen, 2021ean. Aztertzea besterik ez dago Viktor Orban, Jair Bolsonaro edota Donald Trump agintera eraman dituzten mezuen izaera xenofoboa. Kontua da buruzagi antidemokratiko horiek hauteskunde demokratikoetan hautatuak izan direla. Horrela jarraituz gero, eta Boaventura de Sousa Santosek dioen bezala, arrisku latza dugu aurrean: «Demokrazia bera ere demokratikoki hil baitaiteke».

Zergatik hau guztia? Denok entzun edo errepikatu dugu noizbait politikoki batere zuzena eta publikoki defendaezina den argudio hau: «Jendea ergela da, er-ge-la, komunikabideetatik ematen zaion guztia bete-betean sinesten baitu». Jakina, hori esatean gu kanpoan gaude. Gu ez gara jende hori. Gu oso kritikoak gara, irizpide propioak ditugu, kontsumo arduratsua egiten dugu beti… Ziurtzat jotzen dugu gu ez garela masa amorfo horren parte; hots, gu ez gaudela sare sozialek zabaltzen duten kaka horren eraginpean edota futbolak, pornografiak eta alkoholak narkotizatu dituzten herritar basati horien artean. Jendea horrelakoa da benetan? Izan ere, inkestetan jendea gero eta mesfidatiago azaltzen da albisteen aurrean. 2020ko Digital News Report izeneko txostenaren arabera, estatuko herritarren %36k soilik aitortzen die sinesgarritasuna komunikabideetatik isurtzen diren berriei. Azken sei urteetan erregistratu den markarik baxuena da.

Albiste faltsuak. Betidanik izan dira baina guztion jomugan daude orain. Zorigaitz guztien errudunak bilakatu dira. Areago, pandemia garaian. Denek kritikatzen dituzte. Arerio politikoen arteko arma jaurtigarrienetako bat bihurtu da. Nola egiten zaie aurre fake news horiei? Legeekin? Isunekin? Kartzelarekin? Heziketarekin? Bitxia da.

Albiste faltsuez baliatu diren buruzagiek, sarritan, fenomeno horren kontrako araudi zorrotzenak kaleratu dituzte. Viktor Orban, kasu. Eta gezurren aurkako legea erabili du oposizio politikoa isilarazteko. Ez da kasu bakarra. Beste hainbat daude mundu osoan. Albiste faltsuen aurkako borroka erabiltzen ari da adierazpen askatasuna murrizteko.

Mundu mailako kezka da, zalantzarik gabe. Europako Legebiltzarrak 2020ko apirilaren 17an atera zuen ebazpenean espresuki aipatzen zuen albiste faltsuei aurre egiteko beharra. Joan den urteko ekainean ere, planetako 132 estatuk konpromiso bera adierazi zuten. Brasil, Txina, Filipinak eta Errusia, besteak beste, kanpoan geratu ziren. Dokumentu hartan garbiki azpimarratzen zen egoera zail honetan guztiz beharrezkoa dela herritar orok «informazio doakoa, fidagarria, faktikoa, eleaniztuna, zehatza, argia eta zientifikoa» izatea, baita «komunitate mailako komunikazio-jario azkarra izatearen garrantzia» ere.

Eurozentrismoaz harago, Santosek bere azken liburuan (El futuro comienza ahora, 2021) albiste faltsuei aurre egiteko ekimen interesgarriak bildu ditu. Horietako bat Indian. Bertan pandemiaren gorrienean hainbat akademikok, unibertsitateko ikaslek, zientzialarik, ilustratzailek eta itzultzailek online plataforma bat jarri zuten abian Indiako 14 hizkuntzatan, helburu jakin batekin: nahasmena nagusi zen uneetan gizartea ongi informatuta izatea. Asian eta Afrikan ere —Mozambiken bereziki—, hainbat epidemia izan dituztenez, oso esperientzia interesgarriak burutu dituzte ezagutza zientifikoa eta zehatza zabaltzeko. Gehien-gehienetan, gobernuengandik aparte burutu dira esperientzia horiek, gizatalde herrikoiek bultzatuta, inolako irabazi asmorik gabe.

Zein da albiste faltsuen eragina? Kasu batzuetan handia izan da, zalantzarik gabe. Horra hor brexit-en inguruko erreferenduma edota 2016ko AEBetako eta 2018ko Brasilgo hauteskundeak. Baina, albiste faltsuak erabakigarriak izan ziren emaitzak alde batera edo bestera bideratzeko? Nola neurtzen da hori? Komunitate zientifikoan, horretan ere, ziurgabetasun handia dago. Ikerketa gehiago behar da. Zalantza handiak daude eta badira emaitza kontrajarriak aurkezten dituzten ikerketak ere. Albiste faltsuen ikerketak diziplinartekotasuna eskatzen du. Ekonomia garrantzitsuegia bada ekonomisten esku soilik uzteko, bada, beste horrenbeste gertatzen da informazioarekin; garrantzitsuegia dela kazetarien esku soilik uzteko.

Komunikatzeko formak, sozializatzeko moduak aldatu egin dira ziztu bizian. Teknologia esponentzialki garatu da azken urteotan, baina gure burmuina ez dago abiada horri heltzeko prest. Gero eta gehiago dira —filosofia, biologia, ekologia eta komunikazioaren mundutik bereziki— teknologiak gure artean eragin duen aldaketaz ikertzea premiazkotzat jotzen duten sektoreak. Informazio faltsuen auzia nazioarteko agendan kokatu behar da, pandemiaren eta klima aldaketaren parean. Are eta premiazkoagoa da eskaera hori, kontrol sozialerako mekanismoak inoiz baino sofistikatuago bihurtzen ari diren honetan.

Euskal Herria 2050. Hiru hamarkada ditugu aurretik. Ezer gutxi planetaren garapenean. Nork aginduko du orduan Euskal Herrian? Momentuz badirudi populismoak ez duela gure artean oinarri sendorik. Batek daki. Gaurko ziurtasunak biharko zalantzak dira. Edozein kasutan, erabaki libreak hartzeko eta herritar kritikoak sortzeko, informazio askea behar-beharrezkoa dugu. Orain eta 2050ean ere.

berriarentzat egindako kolaborazioa

Euskal Herria 2050 Euskal Herria 2050 Euskal Herria 2050

Kazetaritzan doktorea eta gizarte komunikazioan ikertzailea, EHU

4 pentsamendu “Euskal Herria 2050”-ri buruz

  • KOMUNIKAZIO.BURUJABETASUNA

    Jasoa
    Eskerrik asko, Txema

  • Jo, ba ez daquit. Populismoac gurean ez duela oinharri sendoric?

    Politicari eta arduradun politicoac gestore hutsac dira. Içan ere, denei faltatzen çaie iritzi proprio bat eduquitzeco ecimberceco gaitassun culturala. Cer erranic democracia liberal batean ecimbercecoac liratequeen valore liberal classicoen gainean, Adam Smithenac eta abar. Eta valore humanista classicoetaz, puff…

    Ardura postuetan daudenac, ikasquetaric duena specialista baicic ez da. Cer criterio politico eduquico du chimico doctore batec ez bada tecnicoa berce batzuen mesederat? Specialisten eta ignorante erabatecoen artean adostassunac bilhatzen dira, bainan bethi erabaquitzen dena jada erabaquitua da aldez aurretic.

    Erabaquitzea baino, aguinduac bethetzea da eguiten dutena ordezcari politicoec. Informationea bethi da canaliçatua eta censuratua. Guti batzuc, harroac populuaren aurrean baina bildots aguinduac jasotzeracoan, enteratzen dira planguinçaz, eta hura bethetzen dute, eta parroquiari atchiquimendua escatzen deraucote. Hori da oraingo democracia. Ez dago idi hutsa ez den politicariric gurean, ceren idia ez licena ez bait lego jocu harthan.

    Batzuc liberalismoaren icenean neoliberalismo corruptu batzuc baicic ez dira. Berce batzuc, socialismoaren icenean metaphysica autoculpatzailea baicic ez dute predicatzen. Denac daude controllatuac nationearteco Fondatione eta Eracundeen bitartez.

    Eta populua? Populuac nahi du Athletic eta Realaren partiduac, estropadac, pilota partiduac, tabernen edo restauranteen terracetan fenomenal egon, televisioneco çabor guciarequin drogatu eta bere malahostiac adiaraci, eta minoria batec behar bada, bere cabeceraco eguncaria iracurriz handic atherataco ideiac bereac bait liren bota afarietan eta.

    Cembatec iracurcen dute gaur egun liburu mamitsu bat?

    Ez al da haur populismo systemico bat?

  • Txema Ramírez de la Piscina. 2021-09-27 08:11

    Kaixo Alexandre:
    Mila esker zure iruzkinagatik.
    Populismoak gurean oinarri sendorik ez duela esatean, hauxe azpimarratu nahi dut bereziki:
    -Gurean Vox bezalako fenomenoak –momentuz- ez duela apenas garrantzirik.
    – Hemengo kultura politikoa eta Espainian dagoena desberdina dela.
    Baina hori esanda ere, egia ere bada beste hau eta horretan bat nator zurekin beste zenbait kontutan:
    -Politika egiteko modua asko aldatu da: bizitza osorako militantzia desagertu egin da, bihotza hoztu egin da; dena “profesionalizatu” eta“espezializatu” egin da. Politikagintzan bezala beste alorretan ere. Inork ez du luzerako konpromisorik nahi. Ez politikan, ezta bizitza errealean ere. Giza-harremanetan ere antzeko zerbait sumatzen da. Hauxe da leloa hainbatentzat (gazte zein heldu): “Unean unekoa bizi dezagun, bihar kimera bat da”. Pandemiak asko lagundu du pentsamolde horretan.
    -Planteamendu neoliberalak denera zabaldu dira.
    -Esaneko jende otzanez beteta dago administrazioa. Pentsamendu kritikoa falta da.
    Hala ere, nik ez nuke esango hori guztia “populismo sistemiko” baten ezaugarriak direnik, bizi dugun postmodernitate eta garai likidoen adierazle baizik. Dena den, hau guztia etengabe aldatzen ari da. Oso garai nahasi, aldakor eta zailak dira. Gogoeta falta sumatzen da. Nora goaz?, norekin? Eta zertarako?.
    Besarkada bat eta mila esker zure iruzkinagatik.
    Txema.

  • Caixo Chema,

    Mila esquer çure erançun adeitsuagatic. Nere ustez gai mamitsu eta interessanta aurqueztu duçu, non politica, ethorquiçuna eta prospectica ere jorra daitezqueen. Ethorquiçunaren beguiratzecotz, saiatuco naiz lehenic oraina nola beguitatzen dudan ordenatzen.

    Nere ustez oraingo populismo escuindarraren phenomenoa systema liberal globalaren crissi batequin lothua dago. Espainiaco VOX alderdiac apparatu politicoari eguiten derauco critica, bainan systema statalari bethi adiarazten derauco bere leialtassuna, gaur coronari. Eta bere atchiquimenduac asco elicatzen dira hain çucen ere Espainiaren babesean frontlinean aritzen diren militar, policia eta abarrengandic, eta gutiago systema politicoco burocrata eta abarrequin. Francian ere, Front Nationala cena franciar Republicaren valio traditionalac babesten ditu, alderdi traditionalen aurrean, ceinec euren nationea indar transnationalen alde salcen ari diren consideratuac bait dira.

    Statu Batuetan, Trumpec ordezcatzen çuen, eta du, alternativa nationalista bat globalismoari. Mundu mailan jocatzen ari den berce bloque edo projectu global baten aurpeguia da. Hauec capitalista conservadoreac dira, eta aurcatuac daudeque bloque liberal financistarequico, erori cenetic Sovietico Elkargoa.

    Espainiaco indar politico traditional nagusiac, dela PP edo PSOE, bainan baita Podemos, PNV, EHBildu, etc, Institutionetan daudelaric, planguinça international bat bethe baino ez dute eguiten. VOX cençu hartan planguinça harequico alternativa nationalista bat da, nahiz eta uste dudan ecen manipulatione jocu bat baicic ez dela. Populista dela, baiqui, bainan bere garaian Herri Batasuna cen beçala, eta modu contradictorio batean baita gaur eguneco Sortu alderdia ere, ceinaren lelo nagusia içan bait da Gora Herria!, non adiaraci nahi dutena den Gora Populua! abstractuqui. PNVc ere, populismoa eguin du bethi tchistua eta tamborilarequin, Euscadiren ideia horrequin, bere parroquia content eduquitzecotz. Euscal nationalismoac herria Culturaz elevatu ordez populismoa eguin du parroquien gaineco controlla cihurtatzecotz.

    Planguinça international hura crissian da orain, ceren Statu Batuec çucencen çuten apparatu economico globala aphurtu bait da, eta haren aurrean bloque regionalac egoncorcen ari dira. Mundua aldatzen ari da, technologicoqui, politicoqui eta economicoqui.

    Bigarren Guerra mondialaren ondoren bi modelo nagusien coexistencia bat egon cen: liberala Statu Batuen çucençapean, eta socialista Sovietico Elkargoaren çucençapean. 70. decadan abiatu cen Statu Batuetan ceina Yanis Varoufakisec icendatu bait çuen Minotauro Globala: Statu Batuen mempeco lurraldeetan ekoizten cenaren etequinac invertituco ciren NewYorkeco valoreen Bolsan, eta Statu Batuen çor economico nationala etengabe handituric, gainonceco herrialdeec ordainduco çuten. Capitalismo finançarioa capitalismo nationalen gainean eçarri cen.

    Milaca fondatione eta think-tank activatu ciren processu horretan laguncecotz, mundu ossotic baldinçac creatuz. China, cein ordura arte bere modelo comunista proprioa mantendu bait çuen, dynamica hartarat adaptatu cen, bere strategia proprioaren baithan. Eta horrela systema global neoliberalaren ekoizpen-centro nagusia bilhacatu ciren.

    Handic dembora baterat, Russian Sovietico Elkargoco buruec desmuntatu çuten systema socialista, eta handic elicatu cen dembora batez minotauro globala. Ondoren Statu Batuetan abiatu çuten terrorearen aurcaco guda delacoa, ceinaren lehen bitartecoa içan bait cen euren systema constitutionala bera valiogabetu, guiçabanacoen gaineco dictadura bat eçarriz, eta guero gudetan sartu: Afghanistanen eta Iraken.

    Guero guertatu cen Wall Streeteco crissi financieroa 2008an. Statu Batuen eta Eracunde financiero globalen mempeco nationeen diruarequin mantendu cen systema hura. Ondoren herrialde araboetan hassi ciren protesta haiec bilhacatu ciren guda Lybian eta guero Syrian. Haren helburua çatequeen mundu musulmano hori chaos batean itho eta califato controllatu baten bitartez maneiatu nahi erarat, minotauroa elicatzen segui ceçançat.

    Haren hurrengo helburua içango liçateque Iran. Bainan Iran alliatu cen Russiarequin, ceinac ba cequien ondoren bera içango liçatequeela erasso militarraren helburua, ceren Russia bait da ceinac controllatzen duen Siberia aldeco Heartlanda. Bien bitartean, Chinac bere nagussigo globalaren prospectivac egoncorcen aritu cen.

    Syriaco gudan Statu Batuen eta Europaco herrialde batzuen asmoac gueldiric gueratu cirelaric, nabarmencen hassi cen Statu Batuetan sectore alternativoa, ceinaren aurpegui ikusgarria bait cen Trump, ceina ez bait cen politicari ezta burocrata bat, eta ceinac ez bait çuen cerikussiric apparatu politico ezta financieroequin. Capitalismoaren baithaco berce modelo bat da Trumpena, eta bera sostengatu cen Estatu Batuetaco herri traditionalean.

    Gauça dateque ecen modelo systemico globala hilda dagoqueela, eta baldinçac aldatu direla, berheciqui technologicoac. Modelo finançario çaharquituarequin seguituz gueroz ecimbercecoa dateque mundu-guerra bat, eta Trump da lehen presidentea cein ez bait da sartu guda batean. Estatu Batuac ikutuac daude, barnetic, eta mundu berri honetan jada ez duquete aguincen lehen beçala.

    Processu honetan ikus daiteque nola Bretton Woodsetic honat Statu Batuec dirigitu duten guda-mercataritza systema bat. Hortarat plegatu dira Institutione liberal-democratico guciac. Haren bideac soilqui iraun deçaque guda global baten bitartez, non dena suntsitu ondoren berriz ere eraiquico liçatequeen: destructionea eta ondoren reconstructionea.

    Processu honetan ikus daiteque ere nola Institutione eta Statu ustez democratico guciac capital finançariaren mempeco bihurcen aritu diren. Munduco Bancuac, Europaco Bancu Centrala, etc, nationeen subirautza usurpatu dute eta dictadura bat eçarri dute, tanqueric athera gabe. Structura politico-economico haien bihotz financieroac dira Londoneco Citya eta NewYorkeco Wall Street. Structura politico-economico haietaco buruec eçarcen dituzte nationeen politicac, eta nationeen politicariac haien servitzariac berceric ez dira guehienetan, eta hala eguin deçaquete nahi duten ustelqueria oro.

    Systema haur ez da içan liberala Adam Smith eta classicoen eredurat. Apparatu cultural, economico, politico eta militar imperial oligarquicoa içan da, eta ondino ere bada, ceina Statuac valiatzen dituen aurrerat eguitecotz.

    Bainan ez dute nondic harrapatu guehiago, eta collapsatu dute. Chinan projectu global proprio bat babesteco asmoa dute. Russian eta Europan Chinarequico alliançac ari dira emaiten. Statu Batuac eta Europar elkargoa colocan daude. Guda bero global baten atharietan egon gaitezque, bainan mundu mailaco actore guehienec ez dute nahi, ança. Içan ere, aditzen ahal da ere ecen laster orain arteco chaos honen arduradunac ephaituac içan beharco direla La Hayacoaren moduco, edo Nuremberguecoaren moduco tribunal batean. Afghanistaneco retiradan, Statubatuarrec confesatu dute bertoco invasionea ez cela içan erran çutena. Beraz…

    Systema liberal honec valiatzen ditu orain discurso ezquertiar abstractuac. Marxismo academico batequin eta trotskysmo populista baten bitartez populismo mota bat eguiten da, ceinac atchiquimentua captatzen bait du goitic eçarririco politiquen alde, nola adibidez 2030-agenda delacoa. Hari erançuten derauco populismo escuineco bat, statu nationeen valore traditionalei dehi eguinic. Hala da polariçatzen ari gauça. Eta hor mass-mediac propaganda-aparatu erraldoia dira, discurso unico bat helaraciz. Ez dago communicabide bacar bat ez duenic informationea manipulatzen, eta realitatearen gaineco discurso unicoaren propaganda eguiten ez duenic.

    Beno, oker egon naiteque ere, bainan hala dakussat gauça orocorrean. Populismoa gueroz eta gorrothagarriago ikusten dut, bainan horren aurrean uste dut eguin deçaquegun gauça bacarra da hitza erabilcen ikassi eta practicatu, eta norc bere burua ahalic eta guehien culturiçatu iritzi proprioa eta ardura proprioa elevatuz Humanitatearen maila elevatu.

    Adeitassunez

    Alexandre

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude