Euskal gazteen eta sahararren arteko topaketa Aljerian

090408_sahara_topalekua
Topalekuaren kartela. EGK

Zer dela eta sortu da taldea?

Euskadin UJSARIOri buruzko lan talde zehatz bat egitearen ideia UJSARIOk (Frente Polisarioaren Gazteria) bideratua da. Nahiz eta saharar herriari elkartasunik eta laguntzarik handiena bidaltzen dion lurraldea izan, Euskadik ez du inoiz izan sahararrekin konpromisoa duen gazteriarik. Hutsune honen aurrean, Nuyum Elkarteak (Uribe Kosta) Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari, UJSARIOren eskaria bideratu zion. EGK-k oneritzia eman eta koordinazio lanetan lan taldea osatzeari ekin zion. Emaitza: 120 euskal gaztek lan taldean izena eman dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 3 lurraldeka 6 hilabetetan zehar fomazioa egin izan dugu. Lan taldeak Polisarioak Euskadin duen Ordezkaritzaren babes osoa dauka.

Bidaia

Bidaia hau, apirilaren 12tik 18ra bitartean izango dena, lan taldearen bizitzan beste ekintza bat da. Lan taldeak bidaiaren ondoren aurrera jarraituko du, ebaluazio baten ondoren gazteek eurek erabakiko dute zer egin? Oinarriak edo/eta lan batzordeak finkatu, garapenerako lankidetzarako proiektuei ekin, salaketa politikoaren bidetik jarraitu, sentsibilizazioarekin hasi… Bidaiaren helburuetariko bat formazio garaian gazteek ikusentzun duten guztia hurbiletik bizitzea da. Modu horretara Saharako gazteriarekin esperientziak elkarbanatu ahalko dituzte. Bidaiak ez du zantzu turistikorik eta pentsamolde horretatik abiatuta formaziorik gabeko bidaiaririk ez da onartu. Erantzuna oso pozgarria izan da, taldearen 120 kideetatik 71 joango dira bidaiara. Bidaia Loiui-Tindouf-Loiu izango da. Babesleak diren Donostiako Udala, Euskaltel, Euskal Fondoa, Gasteizko Udala eta Bilboko Udalari esker topaketarako gastu guztiak ordaintzeko aukera dugu.

Helburuak

1.- Kooperaziorko, komunikaziorako eta konpromisorako bide berri bat eraiki… saharar gazteriari begira. 2.- Euskadin Saharako egoeraren enbaxadore izan daitezen, euskal gazteei formakuntza bideratu. 3.- UJSARIO erakunde gisa ezagutu. 4.- Herri sahararraren gizarte, kultura, politika eta ekonomiaz… jakitun izan.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.