Euskal FUTBOL derbietan prezio herrikoiak

Euskal FUTBOL derbietan prezio herrikoiak

2016-2017 denboraldiko Espainiako Liga hasiko da gaur, gizonezkoen futbolari dagokionean. Urte historikoa euskal taldeentzat, inoiz baino ordezkari gehiago izango baitira gorengo mailan, hogei taldetik bost, lehian izango direnen laurdena.

Beraz, inoiz baino derby gehiago jokatuko dira aurten, eta Euskal Telebistaz gain, pozik dira euskal futbolzaleak ere. Ez erabat, ordea.

Euskal FUTBOL derbietan prezio herrikoiak

“Euskal derbietan prezio herrikoiak”. Horrela eskatu dute aurten Eibar, Alaves, Osasuna, Erreala eta Athletic taldeen arteko partidak ikusteko irrikaz diren zenbait peñek:

Derbi bat imaginatzen dugunean, burura etortzen zaigun lehenengo gauza egoten den giro paregabea da; haurrak jolasten, gazteak eta ez hain gazteak poteoan, arerioen kamisetak anaitasunean, kalejira eta abesti bateratuak.

Izan ere, errealitatea bestelakoa da azken urteetan… Ordutegi debekatzaileak eta gehiegizko salneurriak familiak, kuadrillak eta kolektibo osoak etxean gera daitezen lortzen ari dira, egun hauek gozatu ezinik.

Nola bidaiatuko dut nire familia osorako sarrerek 200 euro balio badute? Nola ordainduko dut diru hori ikaslea eta lanik gabeko neska gazte bat banaiz? Nola eramango dut nire semea partidura, hau 12etan bukatzen bada eta ordu bata arte ez bagara etxera ailegatuko? Ohiko galderak dira gure taldeetatik aldendu nahi gaituen gaur egungo futbol honen errealitatean.

Derbiz betetako urte baten aurrean gaude. Hori dela eta, honako eskakizun hau egin diegu gure klubei: SALNEURRI JUSTU ETA HERRIKOIAK JAR DITZATELA SARRERETAN, gu guztion bidaiak erraztu eta, salbuespenik gabe, derbi egunez gozatu ahal izan dezagun.

C. A. OSASUNA, SD. EIBAR, REAL SOCIEDAD, ATHLETIC CLUB ETA DEPORTIVO ALAVESen zaletu talde eta kolektibo sinatzaileok gure kluben zuzendaritzak gonbidatzen ditugu SALNEURRI HERRIKOI BERDINA ADOSTU DEZATEN 2016-2017 DENBORALDIKO DERBI GUZTIETARAKO.

ERAKUTSI DEZAGUN FUTBOLA GEUREA DELA!!!

.

2016-2017 EUSKAL DERBIAK

.

OSASUNA-ERREALA 2016ko abuztuaren 27an, IRUÑEAN (2. jardunaldia)

EIBAR-ERREALA 2016ko irailaren 25ean, EIBARREN (6. jardunaldia)

EIBAR-OSASUNA 2016ko urriaren 16an, EIBARREN (8. jardunaldia)

ATHLETIC-ERREALA 2016ko urriaren 16an, BILBON (8. jardunaldia)

ERREALA-ALAVES 2016ko urriaren 23an, DONOSTIAN (9. jardunaldia)

ATHLETIC-OSASUNA 2016ko urriaren 30ean, BILBON (10. jardunaldian)

OSASUNA-ALAVES 2016ko azaroaren 6an, IRUÑEAN (11. jardunaldia)

ATHLETIC-EIBAR 2016ko abenduaren 4an, BILBON (14. jardunaldia)

EIBAR-ALAVES 2016ko abenduaren 11n, EIBARREN (15. jardunaldia)

ATHLETIC-ALAVES 2017ko urtarrilaren 8an, BILBON (17. jardunaldia)

.

ERREALA-OSASUNA 2017ko otsailaren 5ean, DONOSTIAN (21. jardunaldia)

ERREALA-EIBAR 2017ko martxoaren 1ean, DONOSTIAN (25. jardunaldia)

OSASUNA-EIBAR 2017ko martxoaren 12an, IRUÑEAN (27. jardunaldia)

ERREALA-ATHLETIC 2017ko martxoaren 12an, DONOSTIAN (27. jardunaldia)

ALAVES-ERREALA 2017ko martxoaren 19an, GASTEIZEN (28. jardunaldian)

OSASUNA-ATHLETIC 2017ko apirilaren 2an, IRUÑEAN (29. jardunaldia)

ALAVES-OSASUNA 2017ko apirilaren 5ean, GASTEIZEN (30. jardunaldia)

EIBAR-ATHLETIC 2017ko apirilaren 23an, EIBARREN (33. jardunaldia)

ALAVES-EIBAR 2017ko apirilaren 26an, GASTEIZEN (34. jardunaldia)

ALAVES-ATHLETIC 2017ko maiatzaren 7an, GASTEIZEN (36. jardunaldia)

.

Euskal FUTBOL derbietan prezio herrikoiak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Euskal FUTBOL derbietan prezio herrikoiak”-ri buruz